Pages

2007/12/10

Gogoratu

Irurtzunen abenduak 12, 19:30etan

Hitzaldia:

"Sakana eta Arakilgo Euskararen bilakaera"

Jose Luis Erdozia

ZAMARTZE!! ARAKELI... ??!!

Joan den abenduaren 3an haize hotzari aurre egin nahian Zamartze monastegian izan ginen mintzakide batzu eta mintzakide ez direnak ere. Goxo hartu gintuzten bertan eta goxoki azalpenak eman ere. Inguru haietan egon zitekeenari buruz entzun genuen, monastegiaren eraberritzearen zailtasun eta bitxikeriak ezagutu genituen eta arakelitarren inguruan ere zerbait gehiago jakiteko aukera izan genuen.

Jakin ere jakin dugu, horren inguruko informazio zabalagoa sarri liburu batean izango dugula, beraz, ezin izan zenutenek egon, beste aukera hortxe izan dezakezue.


Gustura izan ginen bertaratu ginenak ordu eta erdian hitz eta putz, entzuteaz gain gure artean ere hizketan aritu baikinen.

Hurrengorako animau!!!!

2007/12/03

Mintzataldeak

Hauek dira une honetan Sakanan dauden mintzataldeak, horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko bete fitxa hau

Altsasu
Ostiraletan, 09:00etan Kaixon
Ostegunetan, 16:00etan Koxkan

Etxarri Aranatz
Ostiraletan, 15:30etan  Xapatero tabernan

Irurtzun
Astelehenetan, 17:00etan Iratxon
Ostiraletan, 17:10ean Pikuxarren

Ziordia 
Asteartetan 16:00etan Liburutegian.

Urdiain
Asteakenetan 19:00 Liburutegian



Martxan .....

Irurtzun
Goizetan Pikuxarren (zehaztu gabe)

Irurtzun
Gurasolagun (zehaztu gabe)

Ziordia
Asteazken arratsaldean (zehaztu gabe)

 





2007/11/30

Gogoratu!! ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA, NAFARTARRON EGUNA!!

BAI, Euskararen egunean, Nafartarron egunean mintzakideok elkartu eta gure eskualdeko altxor bat ezagutzeko aukera paregabea izango dugu! Hitzordua: 11:00tan, Uharte Arakilen dagoen ZAMARTZE baselizan. Bertan Mikel Garziandiak eraberritze lanak azaldu eta Zamartze azpiko herri erromatarraren inguruan hitz egingo digu!
Animatu eta izena eman! (dohan da).

Hitzordua: Uharteko plazan 10:45ean.

Kimak antolaturiko VI Toponimia ibilbidea

Egiten zuen hotz handiari aurre egin eta ibilaldian parte hartzera 10 altsasuar animatu ziren pasa den azaroaren 24ean. Guztiak ere Altsasu toponimiaren ikuspegitik ezagutzeko asmoarekin. Aurreko ibilaldi guztietan bezala, parte hartzaileek ezagututako toponimoei buruzko informazio idatzia jaso zuten. Baita Kima Euskara Taldearen opari bana ere.

Kimak ibilaldian parte hartu zutenak zoriondu nahi ditu eta, bide batez, altsasuar guztiei gogorarazi nahi die hurrengo ibilaldia ilbeltzean izanen dela. Orduan Altsasuko hego mendebaldeko toponimoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da.

2007/11/22

gogoratu Kimaren TOPONIMIA IBILBIDEAK

Larunbatean hasiko dira, eta guztiontzat interesgarriak badira, bereziki Altsasuarrendako oso interesgarriak izango dira. Garai batean herriaren banaketa eta oraingo herria hobeto ulertzeko ere balio dezakete. Animatu eta disfrutau!!

informazio gehiago http://www.altsasukokima.com/ web orrian

Bai Euskarari ziurtagirien banaketan MINTZAKIDE!

Gaur arratsaldean izango den ekitaldian bertan izango gara. Eta noski euskalzale guztiok gaude gonbidatuak. Animatu zaitezte eta bertan elkar ikusiko dugu! Gero arte!!

2007/11/21

1. JARDUERA OSAGARRIA, ABENDUAK 3

BAI, Euskararen egunean, Nafartarron egunean mintzakideok elkartu eta gure eskualdeko altxor bat ezagutzeko aukera paregabea izango dugu! Hitzordua: 11:00tan, Uharte Arakilen dagoen ZAMARTZE baselizan. Bertan Mikel Garziandiak eraberritze lanak azaldu eta Zamartze azpiko herri erromatarraren inguruan hitz egingo digu!

Animatu eta izena eman! (dohan da)

2007/11/09

BATIXABI jokoa berriz ere gure artean

Hemen da berriro batixabi, hitz eta esapideen jokoa. Kima Euskara Taldeak sustatuta ikasturteko bigarren jokaldia banatu berri dugu. Aurrekoan bezala galde-erantzunen sistema alde batera utzi dugu eta beste joko modu baten alde egin dugu: hitza eta esanahia lotzearen alde.

Jokaldi honetan Kimarekin jolastu nahi dutenek txartelean bi zutabe opatuko dituzte. Batean informatikarekin lotutako hitzak daude eta, bestean, aldiz, esanahiak. Batixabiko jokalariek hitza bere esanahi egokiarekin lotu beharko dute. Lotura guztiak zuzen egiten dituztenen artean Kima Euskara Taldeak MP4 eder bat zozketatuko du.

Azaroaren 29ra arteko epea dago jolasteko.

informazio gehiago http://www.altsasukokima.com/ helbidean

2007/11/08

TOPONIMIA IBILBIDEAK

Iazko arrakastaz jabeturik, aurten ere Altsasuko Kima Taldeak TOPONIMIA IBILBIDEAK antolatu ditu. Datorren azaroaren 24ean hasiko dira ibilbide hauen azalpenak ematen. Arratsaldeko 4etan Iru-Bide ingurutik abiatuko da taldea lehenengo egunean. Animatu lagunok! Ekintza ederra eta euskaraz aritzeko aukera paregabea!

Ikus http://www.altsasukokima.com/ web orrian

HASI DUGU IKASTURTEA!!

Pasa den astelehenean mintzakideok, Etxarri Aranatzko Kultur etxean bildu eta ikasturteari hasiera eman genion. Taldekideak ezagutu, tripa bete eta tarte batean hitz eta putz aritu ginen. Horrela, hitz eta putz alegia, ikasturte osoan ekiteko asmoarekin. Lana dela, etxeko kontuak direla eta ez direla joan ezin izan zuenik ere izan zen, baina horiek ere gure berri izango dute! Guzti guztiok hasiko gara aste honetan martxan! On egin digula!!

2007/10/29

MINTZAKIDEOK, IKASTURTEA HASTERA DOA!!

BAI, LAGUNOK, datorren astean hasiko dugu ikasturtea eta horretarako zuekin aste honen barruan harremanetan jarriko gara. Aste hau laburra bada ere, lasai guk lehenago edo beranduago zuekin emango dugu eta! Ongi hasi eta ongi bukatu astea, lanerako behintzat laburra da eta, animo!

Aisialdian, hobe euskaraz!!

2007/10/19

IZEN EMATE EPEA LUZATU DUGU!!!

URRIAREN 22an, datorren astelehenean, izena emateko epea bukatzeko eguna genuen. Egun batzuez ordea, luzatu dugu, OSTIRALERA ARTE izango duzu MINTZAKIDE izateko aukera, beraz, gogoratu ingurukoei ere, URRIAREN 26a izango dugu azken eguna!!!

*Berandu heltzen bazara, kurtsoan zehar eman dezakezu izena eta eginak dauden taldetan integratuko zaitugu.

INFORMAZIO GEHIAGO: 948 468 258 sakana_mintza@aek.org

2007/10/18

Mintzapraktika egitasmo bateratuak


AEK-k, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Eusko JaurlaritzarenHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiakagerraldia egin dute aste honetan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, euskararenerabilera modu eraginkorragoan sustatzeko elkarlanaren berri emateko.Euskalgintzako eragileen eta erakundeen arteko lankidetzaren lehenengo emaitza ere aurkeztu dute, Mintzapraktika Egitasmo bateratua, hain zuzen ere.


Informazio gehiago nahi baduzu klikatu http://www.mintzapraktika.org/ web gune berrian!!

2007/10/11

HITZ EGITEKO PREST? ANIMATU!

Azken aste hauetan Sakanan ohi baino txoritxo gehiago ikusi ditugu. Tabernak, dendak, kaleak... mintzakide egitasmoa iragartzen duten txoriz josi ditugu. Txori hauek txio- txioka ari dira sakandar guztiak mintzakiden parte har dezagun animatzen.

MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK DAGO!!!
urriaren 22ra arte

Gure zain, euskara maite dugunon zain, zure zain!!

Sustatzaileek hitzarmena 07/09/18an sinatu zuten


Sakanako Mankomunitateak, AEK-k, Bierrik elkarteak eta Aizpea, Kima eta Pikuxar euskara taldeek asteartean (07/09/18) aurkeztu zuten jendaurrean Mintzakide. Guztiek ere bat egin dute Sakanan euskararen erabilera sustatzeko egitasmo horretan eta Udalbideren laguntza izan dute. Jakin baitakite, gure hizkuntzaren egoera normalizatzeko beharrezkoa dela euskararen presentzia eta erabilera ahalik eta gizarte esparru gehiagotara zabaltzea.


Horiek horrela, Sakanako Mankomunitateak eta aipatutako ibarreko euskalgintzako eragileek behar-beharrezko iritzi diote "Sakanan euskara ikasten ari direnei edota hizkuntza erabilera ohiturak aldatu nahi dituztenei euskara praktikatzea eta beste herrikide euskaldunak ezagutzea ahalbidetuko dien egitasmoa sortzeari". Horregatik, Sakanan Mintzakide egitasmoa martxan jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

2007/10/08

Mintzakide sakanan

Euskaldun osoak eta euskalduntzen ari direnak elkartu eta euskaraz hitz egiteko gunea. Mintzakideren gure helburua euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori leuntzea da. Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak, eta askotan euskaldun zaharrok dauzkagun jarrerek ere oztopatzen dute euskararen erabilera, muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu! Euskara ikasten dabilen jendeari, ikasitakoa praktikan jartzeko gune aproposak eskaini nahian, azken finean euskararen erabilera era natural batean bultzatzeko! Animatu eta parte hartu!