Pages

2008/05/28

Mintzaeguna 2008


Iruñean eta Donostian egin ostean, Getxon ospatuko da ekainaren 14an III. mintzaeguna. Egun horretan Euskal Herri osotik etorritako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak elkar ezagutu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz batuko dira. Aurtengo antolaketaren ardura Getxoko Egizu egitasmoaren esku geratu da eta hau da proposatzen diguten egitaraua:
11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak,txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa
11:30ean Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
12:30ean Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
13:30ean Kalejira: Portu Zaharretik San Nikolas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
14:30ean Bazkaria San Nikolas plazan
16:00etan Sari banaketa
16:30ean Erromeria Patxi Perezek gidatua
Animatu eta PRAKTIKATU GUREKIN!

2008/05/22

Sakandarren eguna 2008

Larunbat honetan, Maiatzak 24ean izango da aurtengo Sakandarren eguna. Oraingo honetan Irurtzunen izanen da eta sakandar guztiok dugu bertaratzeko gonbitea luzatuta.
Hona hemen egitaraua:

10:00 SUZIRIAK - DIANAK (Gaita,Txistu,Trikitilarik…)
11:00 ERRALDOIAK
12:00 UMEENTZAKO ANTZERKIA (MONDA LIRONDA)
12:45 DANTZAK (SAKANAKO DANTZARIAK)
13:30 OMENALDIA
14:00 SARI BANAKETA (MAKAILUA) DASTAKETA
14:30 BAZKARIA
16:00 BAZKALONDO MUSIKATUA
18:00 GYNKANA
19:30 EUSKARAREN ALDEKO KALEJIRA.TRIKIPOTEO (SAKANAKO TRIKITILARIAK) 20:00 AUZATEA
21:00 BATUKADA-RONDA (ALTSASU-ARBIZU)
23:30 KONTZERTUAK (KAGANDO, ARREBOTE)
01:30 GAUPASA TXIMELETAREKIN

Aupa sakana eta sakandarrok! Ongi pasa eta gaiztoak izan!

Nork esan du Sakanan ez dugula piroporik botatzen?


Zuen erromantizismo alde izkutua agerian utzi nahi?
Altsasuko III. piropo lehiaketan parte hartu eta ea zeinek botatzen duen piroporik goxoena...
Ekainak 3rarte duzue euskarazko piropoak aurkezteko epea. Horretarako, Iortia kultura gunean, AEKren Itsasi euskaltegian, Donibane goxoki dendan, Fortxo gozotegia, Lurrazpi, Arkangoa, Gautxori, Biltoki eta Akelarre tabernetan, baita Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Ikastolan, Corazonistetan eta Lanbide Heziketan kutxatxoak jarri dira. Bestela Kimaren web orriaren bidez hartu daiteke parte.
Ondoren, aste bete izango duzue www.altsasukokima.com orrian zintzilikatuko diren piropo guztiak bozkatzeko. Bozka gehienak jasotzen dituenak irabaziko du.
Zeren zain zaudete? Hasi inspirazioari ateak irekitzen!!!!

2008/05/19

Argentinako euskara irakaslea guztion eredugarri



Kima Euskara Taldearen gonbiteari jarraituz, ostegunean 35 bat pertsona bildu ginen Iortia kultur gunean Rocio Basterra entzutera.

Argentinarra, Viedmakoa, Rocíok azaldu zigun familia loturengatik jarri zela harremanetan euskal kulturarekin. Dantzak eta bestelako jarduerek beste urrats bat ematera eraman zutela kontatu zigun. Bahia Blancan duela lau urte euskara ikasten hasi zen. Internet bidezko ikasketa prozesu aitzindari baten bidez euskara ikasten hasi zela azaldu zigun bildutakoei.

Ikasteaz gain, irakasle lanetan aritu zen Viedman, Bahia Blancan eta Rio Coloradon besteak beste.

Iortiara gerturatutako euskara ikasle askorentzat eredugarria izan zen neska honen lana.

2008/05/16

Batixabi: hitz eta esapideen azken jokaldia


Kima euskara taldeak batixabirekin Altsasu eta inguruko herrietako euskaldunen artean gure hizkuntzaren hitz eta esapideak ezagutaraztea, hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahi ditu. Maiatzeko hau 19.jokaldia da, ikasturteko azkena.

Hizki multzoak egoki ordenatu eta dagoen hitza agerian uztean datza jokaldia. Lana errazteko arrastoak ere eman ditu Kimak. Guztiak ordenatzean aurki deituko ditugun piropo lehiaketan erabiltzeko moduko hitzak opatuko ditu.

Beti bezala, 1.000 txartel banatu dituzte herriko ikastetxeetan eta gazteak biltzen diren tokietan. Maiatzaren 27ra arteko epea dago jolasteko. Horretarako erantzunak dituzten txartelak ikastetxeetan edo Iortia kultur gunean dauden kutxetan sartu edo, bestela, http://www.altsasukokima.com/ web orriaren bidez erantzun daitezke.


Asmatu eta soluzioak eman, hori da erronka. Asmatutako jokaldi horiek kutxetan sartu edo web orriaren bidez aurkeztu daitezke. Jasotako jokaldi berriak web orrian zintzilikatuko dira eta sortzaileen artean Gaztezulo aldizkarirako urte beteko bi harpidetza zozketatuko dira. Horrez gain, MP4 eder bat ere zozketatuko da.


Jokaldi dibertigarri honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu!!!




2008/05/13

Argentinako euskara irakasle baten bizipenak

Maiatzaren 15ean, 19:30etan Rocío Basterra argentinarrak hitzaldia eskeiniko digu Iortia Kultur Gunean. Rocíok Buenos Airesen eta Patagonian ematen ditu euskara klaseak eta oraingo honetan Altsasura ekarriko dizkigu bere bizipenak. Beraz, badakizue, animatu eta ez huts egin!

2008/05/12

Ipuin lehiaketaren sariak giro ederrean banatu zituzten Ostegunean Altsasun



Maiatzaren 8an giro ederra sortu zen Iortia kultur gunean. Ipuin lehiaketan parte hartu zuten guztiek saria jaso zuten; eta aukera paregabe hori aprobetxatuz, Antton Irusta ipuin kontalariak magiaz bete zuen areto guztia.
Irabazleei dagokionez, A mailakoan Mata Txerri izeneko ipuinaren egileek irabazi zuten: Juan Angel Beraza, Marian Carrasco, Xabier Montoia, Lily Burgos, Esther Arias eta Matias Rayo izan ziren irabazleak.
B mailakoan berriz, Alssatssu: intxaurrondoaren sustraiak lana izan zen goraipatuena, egileak Ane Lakalle, Itziar Aventin eta Belen Valencia izan zirelarik.
Lehiaketaren irabazleek Arkaitz liburu dendan 75 euro gastatzeko balea eraman zuten.

Albistearen goikaldean irabazleen argazkiak eta Antton Irustaren emanaldiaren une bat.