Pages

2009/11/25

Mintzakideendako Berria % 50 merkeago


Mintzakidea bazara AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.
Horretarako zure datuak hemen bete eta jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.
Aukera paregabea benetan!

2009/11/24


EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, AEK-rekin eta Topagunearekin batera, mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko inkesta jarri du abian, hauek zabaldu eta hobetzeko informazio baliagarria eskuratu nahian. Ikerketa egitea AZTIKER ikerguneari egokitu zaio.
Mintzakide guztiei inkesta egingo zaie,ezinbestekoa iruditzen baitzaigu partaideen iritziak eta balorazioa ezagutzea. Galdesorta betetzen duten taldeek afari edo asteburuko egonaldi baten zozketan parte hartuko dute. Beraz, animo eta . Zorte on!

2009/11/19

Testu bazka


Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Denen artean hura irakurri eta testuari zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.Ez da prestaketa berezirik eskatzen. Hilean behingo topaketa da eta saio guztiak independenteak dira. Horregatik beldurrak bazterrean utzi eta azaroaren 26an, ostegunarekin, 19:00etan Gure Etxea eraikinean itxarongo zaitugu.
Bizi euskaraz.

2009/11/10

Bertsoberriz Altsasun


Kima Euskara Taldeak martxan jarri du Bertsoberriz Altsasun zikloa eta azaroaren 14an, larunbatarekin,Iortia kultur gunean, 20:00etan, Xabier Silveira, IƱigo Olaetxea, Oihane Perea Asier Otamendi, Angel Mari PeƱagarikano eta Jon Martin bertsolariak ariko dira.
Animatu eta euskara aditu!!