Pages

2017/11/08

Ostiralean Palestinari buruzko hitzaldia antolatu genuen Euskaltegian.





Aurreko ostiralean Palestinari buruzko hitzaldia antolatu genuen!!
Mila esker Josemari, Jaume eta hitzaldira etorri zineten guztiei!!

2017/11/02

8 talde martxan Sakanan!

Zortzi mintzakide talde, oraingoz

  Gizartea  Altsasu  Arbizu  Irurtzun  Sakana  Urdiain  Ziordia
Zortzi mintzakide talde, oraingoz
Olaztiarrak ere animatu izan ziren Mintzakide taldea sortzera. | Ikusi handiago | Argazki originala
Sakanako mintzakide taldeak hasi dira elkartzen. Talde txikiak dira eta haietan euskara praktikatu nahi dutenak elkartzen dira. Batzuk euskara ikasleak dira, mihia askatu nahi dutenak. Besteak mihian herdoila hartutakoak eta hitz-jarioa berreskuratu nahi dutenak. Talde guztietan euskara gehiago dakiten pertsona bat egoten da, elkarrizketa biziak izateaz arduratzen dena.

Elkartu eta nahi dutena egiten dute: mahaiaren bueltan hitz egin, kafea hartu, paseatu, zinemara joan… Euskara praktikatu nahi dutenek sortutako talderen batean sartzeko aukera dute. Bestela, izena eman eta talde berria sortzeko aukera egon liteke. Horretarako, 600 482 024 telefonora hots egin, sakana_mintza@aek.eus e-postara idatzi edo Facebook-eko Sakanako Mintzakideak profilaren bidez harremanetan jarri. Gainera, www.sakanamintza.blogspot.com bloga kontsultatu dezakezu. Informazio gehiagorako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura edota AEKren Itsasi euskaltegira jo. Mintzakide programa doakoa da.

Mintzakide taldeak
Herria Eguna Ordua Tokia
Irurtzun Astelehena 09:00  Pikuxar
  Ostirala 17:00  Pikuxar
    Arratsaldean  Iratxo elkartean*
       
Arbizu Asteazkena 17:30  Liburutegia
       
Urdiain Asteazkena 19:30  Liburutegia
       
Altsasu Astelehena 16:00  Koxka taberna
Ostirala   09:00  Kaixo taberna
       
Ziordia Asteartea 16:00  Liburutegia
       
*Azaroan hasteko.    

2017/10/30

Palestinari buruzko hitzaldia/ argazki emanaldia


Ostiral honetan, Palestinari buruzko hitzaldi bat antolatu dugu. Udaberri honetan, Josemari Morcillo eta Jaume Gelabert Palestinara bidaia egin zuten eta beraien esperientzia kontatzera etorriko dira.

Animatu eta parte hartu!

2017/10/02

Mintzakide Guaixen!


Mihia euskaraz dantzatzeko? Mintzakide!


Euskara praktikatu eta bizi nahi duen jendea badago Sakanan. Baina ez du norekin euskara hitz egin. Edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berriak bilatu nahi ditu. Euskaraz giro atseginean eta lagun artean hitz egiteko aukera eskaintzen du Mintzakide programak. Euskara ikasten ari direnak, aritu zirenak, hizkuntza erabiliz hobetu nahi dutenak edo euskaldun gehiago ezagutu nahi dutenak izan daitezke mintzakideak.

Bospaseiko talde txikietan elkartzen dira mintzakideak, denendako egokia den egun, ordu eta tokian. Azken hori parte-hartzaileek erabakitzen dute. Tabernan, kafetegian edo paseoan elkartu daitezke. Talde bereziak sortzeko aukera ere badago, esaterako, gurasoena. Horrek ere aukera emanen luke haur eta gurasoak euskaraz arituko liratekeen jarduerak antolatzeko, parte-hartzaileek hala nahiko balute. Etxetik atera gabe ere mintzakide izan zaitezke, www.mintzanet.eus web orriaren bidez.

Izen-ematea
Doakoa da. 600 482 024 telefonoan, sakana_mintza@aek.eus e-postan edo Facebook-eko Sakanako Mintzakideak profilaren bidez egin daiteke. Gainera, www.sakanamintza.blogspot.com bloga kontsultatu dezakezu. Informazio gehiagorako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura edota AEKren Itsasi euskaltegira jo.



2017/09/18

MINTZAKIDEA IZAN ZAITEZ!

EUSKARA PRAKTIKATU, LAGUN BERRIAK EGIN! ONGI PASA!

IRURTZUN, ARBIZU, URDIAIN, ALTSASU ETA ZIORDIN!

EDO DEITZEN BADUZU...ZUK NAHI DUZUN HERRIAN!

DOAKO ZERBITZUA. 

2017/09/12

Eman izena Sakanako AEK-n. Euskaltegian edo Mintzakide taldeetan ikasteko aukera!

EMAN IZENA SAKANAKO AEK-N!

ARGAZKI BILDUMA

EUSKALTEGIAN EDO MINTZAKIDE TALDEETAN IKASTEKO AUKERA!

Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera.IZENA EMAN MINTZAKIDEN!

 MINTZAKIDEN AUKERA PAREGABEA DUZU!

MATRIKULA ZABALIK!

EMAN IZENA SAKANAKO MINTZAKIDEN!

DOAKO ZERBITZUA!

 

Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera

Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera
AEK-k 2017/2018 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du, %100 afektiboa, gizarteak hiztun berri aktibo gehiago irabazten jarraitzeko.
Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izateraEra berean, aurkezpenean, Jone Goirigolzarrik, Deustuko Unibertsitateko irakasleak aurkeztu du Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera dekalogoa.
Euskara ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.
Euskara ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.
Zergatik ikasi euskara eta zelan heldu euskaldun izatera?
.
Euskal hiztun berrien 10 irakaspen
1. Euskara ikasteak poztasuna eta harrotasuna dakartza. Euskara ikasteak sari ugari eta askotarikoak eskaini dizkie euskaldundu direnei.
2. Euskara ikasten hasteko edo berrikasteko, arrazoi eta motibazio ugari egon daitezke, eta den-denak dira baliozkoak.
3. Euskaldun aktiboa bilakatzea ez da prozesu automatikoa; bidean agertuko diren erronkei eta ardurei aurre egitea funtsezkoa izango da.
4. Garrantzitsua da ez izatea autokritikoegia norberaren gaitasunari dagokionez. Gainera, gogoan izan: hizkuntzak elkarrekin komunikatzeko dira. Komunikazioa baldin badago, helburua lortuta.
5. Euskaraz komunikatzeko orduan, eta oraindik ikasten ari garela, baliagarria izan daiteke elkarrizketetan hizkuntzak tartekatzea (erdarazko hitzak edo esaerak ere baliatzea)
6. Batua eta euskalkiak, denak dira euskara. Euskara batua oso euskara jatorra da, eta, era berean, erraza da tokian tokiko euskalkien ezugarri batzuk bereganatzea, hiztunak gustura egon daitezen erabiliko duten hizkuntzarekin.
7. Testuinguru erdaldunenetan ere, posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero.
8. Posible da ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzea, alegia, beti erdaraz besterik egin beharrean, euskaz (ere) egiten hastea. igarotzea.
9. Euskara errepertorio linguistiko aktiboan sartzeko, lagun berriak edo jarduera berriak egiteko uneak baliatu behar dira.
10. Jarrera proaktiboa izanda, askoz euskara gehiago erabil daiteke. Era berean, kontzientzia hartzea oso-oso garrantzitsua izan da urratsa eman dutenentzat.
.
Euskaraz hitz egiten dugun guztiok gara euskaldunak, den-denok “benetako euskaldunak”.
.
Jone Goirigolzarri Garaizar, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria
Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera

2017/09/11

Mintzakide izateko deia. Bideoa.

Aurten Mintzakidea izan zaitez Sakanan!
Euskara praktikatu ahalko duzu, lagun berriak egin, hitzaldietara joan, txangoak egin..... eta hori guztia...dohainik!

Hemen duzue ekainean Altsasuko Mintzakide taldeari grabatu genion bideoa.


2017/06/14

MINTZAKIDE ERE OPORRETARA!!



SAKANAKO MINTZAKIDEK BERE ATEAK ITXIKO DITU IRAILERA ARTE!!
ONGI PASA UDAN ETA EUSKARA PRAKTIKATU!

2017/05/11

http://guaixe.eus/sakana/1494223359640


Ele festa! Giro polita eguzkia eta jendetsua. Hona hemen Guaixe asteakariaren lotura, kuxkuxeatu nahi baduzue....

2017/05/02



Mintzakideen bazkaria!!!! Larunbata 6an Ele festa bukatutakoan!!
Eguraldiaren arabera, mendian edo Zubiondo elkartean egingo dugu.
Mintzakideen wasap taldeen bidez eman dezakezue izena!

Egun polita pasatuko dugu!

2017/04/11

Altsasuko Mintzakideek, Altsasuko Udalaren kilometroa eraman zuten. Bideoa.

https://www.facebook.com/sakanako.mintzakideak/posts/1477674552303856?ref=notif&notif_t=like&notif_id=1491826233398934

2. Ele festa Altsasun! Euskara PRAKTIKATU eta bizi Sakanan!


                                  2. Ele festa Altsasun!

Euskara PRAKTIKATU eta bizi Sakanan!
Maiatzaren 6an,Altsasuko alde zaharrarekin batera, Mintzakide egitasmoak, Sakanako AEK-k eta Mankomunitateko euskara zerbitzuak, Ele festa antolatuko dugu!
Bertan, Aurten euskaldundu diren Mintzakide zein ikasleei, omenalditxoa egingo zaie. Ondoren Mintzodromoa egingo dugu eta bukatzeko auzatea . Haur txokoa egongo da ekitaldia irauten duen bitaretan.

Honen guztiaren ondoren Sakanako Mintzakideak bazkaltzera joango gara!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!


2017/03/24

ELE FESTA eta SAKANAKO MINTZAKIDEEN BAZKARIA



Maiatzaren 6an, Altsasuko alde zaharreko jaietan ELE FESTA eta SAKANAKO MINTZAKIDEEN BAZKARIA egingo dugu. Joan pentsatzen eta animatu!
Informatzen joango gara!

2017/03/07

Nano ipuin lehiaketa! Azken eguna martxoaren 17a!

Mintzakideak!! Gogora ezazue!! Zuen lanak aurkeztu nahi badituzue, azken eguna martxoaren 17an!!
Idazteko gogo bazarete, bidali zuen nano ipuinak sakana_mintza@aek.eus helbidera eta zerbitzuan zuzenduko dizkizuegu. Dinamizatzailearekin harremanetan jarri!

Animo!! Oraindik garaiz zabiltzate!!



Foto: