Pages

2020/11/17



 

 

 

Aste honetan, azaroaren 18an hain zuzen ere, Paul Austerren "SunsetPark" izango dute hizketagai Altsasuko Liburutegian.

Irakurtzeko denborarik eduki ez baduzue, gogoratu ABENDUAREN 23an  Alberto LadrĂ³n Aranaren "Gezurren basoa" edukiko dutela hizketagai. Eskuratu zure liburua Altsasuko Liburutegian eta animatu euskaraz irakurtzera!!!

2020/10/02

Aurten ere Altsasuko liburutegiak hizketaldi literarioak antolatu ditu.

Animatu eta parte hartu!!!

Urriaren 21erako Patxi Larrionen FERIATZAILEAK liburua irakurri behar da. Lortu zure liburua Altsasuko liburutegian.

 

CovidUda bukatu da eta covidMINTZAKIDEREKIN hasteko garaia da!!! Gogoratu neurri guztiak betez gero (distantzia, maskara eta jende kopurua, 6) ez dagoela arriskurik!!! Ez dago aitzakiarik euskara ez paraktikatzeko!!!!

Animatu eta eman izena SAKANAKO MINTZAKIDEN!!!

2020/05/12

Bideo lehiaketaren irabazleak


Hemen dituzue Sakanako Mintzakidek antolatutako bideo lehiaketaren irabazleak, Aitziber eta Irati, "Dastatu Sakana"-ko produktuen saskiarekin.

Zorionak!!! Disfrutatu "Dastatu Sakana"-ko produktuak!!!




2020/04/03

Lehiaketa

Sakanako mintzakidek lehiaketa bat antolatu du!!!
Kontaiguzu 40 segunduko bideo batean zer egiten duzun edo duzuen etxean konfinamendu honetan denbora pasatzeko!!! Bideoa zuk nahi bezalakoa izan daiteke: umorezkoa, tristea, beldurgarria... bakarrik edo etxean dituzunekin egin dezakezu!!! Animatu!!!
Saria: Sakanako produktuen saski eder bat.

2020/02/13

Eta ez ahaztu!!! Altsasu bakarrik ez, SAKANA osoa euskaldunago bihurtzeko gakoak emango dizkigu!!!

2020/01/23

Hemen duzue Altsasuko Liburutegi Publikoak antolatzen dituen hizketaldi literarioetako hurrengo liburua!!! Eskatu Altsasuko liburutegian eta irakurri otsailaren 19rako. Animatu!!!

2020/01/14


Altsasuko Liburutegi Publikoak hizketaldi literarioekin jarraitzen du, hor dituzue datak eta liburuak. Animatzen bazarete pasatu Altsasuko Liburutegi Publikotik.