Pages

2012/11/30

LITERATURA SOLASALDIA ABENDUAN

Sakanako Mintzakide jatorrek dagoeneko badakite. Jakinaren gainean daude eta batzuek dagoeneko irakurri duzue liburuetako bat, edo biak.

Orain Sakanako euskaldunoi zabaldu nahi dizuegu gonbidapena.

Informazioaren iturria: GUAIXE


BIHARKO BI PROPOSAMEN

Lehenengo proposamena Etxarri Aranatzen da.

Aurreko asteburuko saio teorikoaren ondoren, bihar goizean saio praktikoa eginen da, goizeko 09:30etatik aurrera.  Hau da, Altzartetik, kanpineko aparkalekutik, abiatuta paseo bat emanen dute Etxarri Aranazko Beheko Basoan zehar bertako toponimoak ezagutzeko asmoz.

Euskalduna bazara eta interesgarria iruditu bazaizue, gonbidatuta zaudete!!

Bestetik, denok dagoeneko jakinen duzuen bezala, bihar manifa eginen dugu euskaldunok Donostian!!!!
Euskaraz bizi nahi baitugu!!! Eskubidea delako euskaraz bizitzea!!!!!

2012/11/29

ABENDUAREN 5EAN ZOZKETATUKO DUGUN SARIA!

Abenduaren 5ean zoketatuko dugun saria!!

Obuluak zein koloretakoak diren aztatzen dutenen artean, honako saria zozketatuko dugu.

Telefono mugiko esklusiboa!!!

Inork ez dauka horrelako telefonorik!!!!




2012/11/28

Azaroaren 28tik abenduan 5erako galdera eta aurrekoaren erantzuna

Azaroaren 28tik abenduaren 5erako galdera


Zein koloretakoak dira obuluak?

a) zilar kolorekoak
b) zuriak
c) gardenak
d) urre kolorekoak

Erantzunak
emailez
sakana@aek.org helbidera
Facebooken Itsasi euskaltegia


Bide batez, joan den asteko galderari erantzunez.

Beldurrezko filmak ikusten ditugunean, argaldu egiten gara?
a) 90 minututan 184 kaloria arte
b) 90 minututan 500 kaloria arte
c) 90 minututan 1.050 kaloria arte
d) Ez gara argaltzen


Erantzuna A da!!!

Aitor notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Martera bidaia jasoko duena Sara da!!! Amaiaren taldeko Sara!!!!!

Joaten zarenean, bidali postal bat handik!!!!!

2012/11/27

MIREN USTARROZ ESKULTOREAREN TAILERRA BISITATZEN

Gaur goizean, hotzari eta euriari aurre eginez,

autoak hartu eta Arbizura fan gara, mintzakide batzuk eta Altsasukoeuskaltegiko  goizeko talde guztiak eta Etxarriko goizeko taldea.

Han Miren Ustarroz eskultorearekin elkartu gara. Bere tailerra, eskulturak, lanak, teknikak... erakutsi dizkigu.

Bai ongi!!!!! Euskaraz kultura ezagutzen!!!!!!

Eskerrik asko, Miren!!!!!





Egun batzuk barru arratsalde batean ere joanen gara bisitatzera . Abisatuko dugu!!!

2012/11/23

EUSKARAZKO POESIA LIBURU BATEN AURKEZPENA


HELDU DEN ASTEARTEAN TXANGOA!!!!

Heldu den astearte goizean euskaltegiko ikasle eta irakasleekin batera txangoan joanen gara! Arbizura!

Han Miren Ustarroz eskultorearen HARBIZI tailerra bisitatu eta ezagutuko dugu.

Zein ongi pasatuko dugun!!!!






2012/11/22

FAMILIARENDAKO ZINEMA IGANDEAN

Sakanako mintzakideen artean, denetarik dago, baita seme-alaba txikiak dauzkatenak ere.

Haiendako proposamena:

Zinema euskaraz igande arratsaldean, hilak 25, 17:00etan

Altsasuko Iortian

Sarrera 3 euro

FREDDY IGELDEGI

2012/11/21

AZAROAREN 21ETIK 28RAKO GALDERA

AZAROAREN 21ETIK 28RAKO GALDERA

Beldurrezko filmak ikusten ditugunean
argaldu egiten gara?
a) 90 minututan 184 kaloria arte

b) 90 minututan 500 kaloria arte

c) 90 minututan 1.050 kaloria arte

d) Ez gara argaltzen

Saria:

hiru asteko bidaia Martera gastu guztiak ordainduta
2050ean

EGIN DA ZOZKETA!!!

Ba, bai, askok kontrakoa uste arren, armiarma sarea omen da naturako materialik gogorrena eta iraunkorrena!

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean, Aitorren aurrean, zozketa egin eta gero, IAT pasatzen ez duen Ferraria jasoko duena Ainhoa da!!!!!

Tongo????

2012/11/20

BETE-BETE DATOR ASTEBURUA ETXARRI ARANATZEN

Bete-bete dator asteburua Etxarri Aranatzen. Hortaz, gaurtik, asteartetik hasita emanen dugu informazioa:

azaroaren 24an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era, udaletxean
ETXARRIKO LEKU IZENAK EZAGUTZEKO TAILERRA
DinamizatzaileaK. Jose Luis Erdozia eta Aingeru Mikeo

Adi! Bihar arte, hilak 21, daukazue epea izena emateko.
azaroaren 24an, larunbatarekin, 17:30ean, kultur etxean
TOR MAGOA, MAGIA ZUZENEAN
Sarrera: 3 euro
azaroaren 25ean, igandearekin, 13:00ean, plazatik jubilatu elkartera
ATSOAK DANTZAN ANTZERKI LANA

Leku izenak ikasteko tailerrak abenduaren 1ean bigarren saio bat izanen du, praktikoa. Etxarriko beheko basoan buelta bat emanen da Altzarten hasita.

2012/11/18

GEUK ERE PASABIDEKO GALDERA!

Euskaltegikoek PASABIDEKO GALDERAren ekimenean parte hartzera gonbidatu gaituzte eta guk, jakina, baietz esan dugu.

Hori bai! Gure kasuan tabernako galdera izanen da!!!

Kar, kar, kar!!

http://itsasieuskaltegia.blogspot.com.es/2012/11/azaroaren-14tik-21erako-pasabideko.html

2012/11/17

BIHAR FAMILIARENDAKO ANTZERKIA

Katillukadak

Azaroaren 18an, igandearekin, Altsasuko Iortian
arratsaldeko 17:00etan
KONTAKATILLU ANTZEKI TALDEAREN ESKUTIK





Bertsolari zaharrak oso jakintsuak dira. Bizitza osoa daramate herriz

herri, eta ezagutu dituzte zuri-zuriak izan nahi luketen bele beltzbeltzak,

munstroen lagun egiten diren umeak... Dibertigarriak dira

bertsolari zaharrak: are gehiago ipuinak kontatzen eta patata

tortila egiten badakite. Eta Katilluk badaki hori dena. Hori eta askoz

gehiago!

2012/11/16

ETXARRIKO MINTZAKIDEOK, ADI!!!!

Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko kanpainarekin liburuak erosteko deskontuak lortu daitezke


Etxarri Aranazko udaleko Euskara Batzordeak eta Udal Liburutegiak Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) antolatu dute. Euskarazko irakurzaletasuna sustatu du helburu kanpainak, bereziki liburutegikoak. Eta, horrela, liburutegiaren eta euskararen arteko lotura egin nahi da.

Kanpaina 2 hilabetez martxan egonen da, eta bitarte horretan liburuzainak irakurle guztiei kanpainaren berri ematen duen orri markatzaile bat emanen dio. IGOren dinamikari dagokionez, erraza da. Liburutegian euskarazko liburu bat hartu eta hura irakurtzearekin hasten da dena. Itzulitakoan liburuzainak fitxa bat emanen dio irakurleari, hura bete dezan. Liburuari buruzko inpresioak idatzi eta trukean Etxarriko liburu-dendetan erosketa egiteko erosketa-txartela jasoko du irakurleak. %25eko deskontua lortuko dute ikasleek. %50 AEK-ko ikasle edo Mintzakide programako kide badira eta %40 liburutegian sortuko den irakurle taldeko kide badira.

Kanpainak azaroaren 15etik ilbeltzaren 11ra arte iraunen du. Alde batetik, 12 eta 16 urte bitartekoendako izanen da eta, bestetik, 16 urtetik gorakoendako. Lehenek liburuak edo eskola-materiala erosteko aukera izanen dute. Bigarrenek literatur lanak.

Irakurle taldea
Etxarri Aranazko udal liburutegian talde bat sortuko da. Asmoa da bi hilean behin liburu bat irakurri eta gero haren inguruan hizketatzea. Inork interesa balu, liburuzainari galdetzea besterik ez du. Nafarroako idazle baten lanarekin hasiko direla jakinarazi dute. Bestalde, irakurketa kanpainaren barruan gaztetxoendako lehiaketa, irakurleen arteko zozketa eta beste ere izanen dira.

Iturria: Guaixe

2012/11/14

OSTIRALEAN ANTZERKIA ETXARRI ARANATZEN

Duela gutxi Irurtzunen izan genuen aukera.

Aukera hura galdu zuenarendako orain Etxarri Aranatzeko kultur etxean

azaroaren 16an, ostiralarekin
22:00etan

Sarrera: 6 euro



2012/11/13

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU ETXARRI ARANATZEN

Etxarriko liburutegian liburu bat hartu, irakurri eta liburutegira bueltatzen duzunean, txartel bat emanen dizute.

Txartel horrekin liburu dendetara joan eta liburu hori %25 merkeago eros dezakezu. 

Horrela, edo badaukazu liburua etxerako edo badaukazu liburua opari egiteko.

Azaroaren 15etik urtarrilaren 11ra da kanpaina.


2012/11/10

GEUK ERE LIBURUA IRAKURRIKO DUGU

Abenduaren 18an Xabier Mendiguren Elizegi idazle ezaguna etorriko da Altsasura.

Euskaltegian bere bi liburu irakurtzen hasi dira.

Geuk, mintzakideok, ere bi liburu horiek irakurriko ditugu. Horrela, abenduaren 18an, Xabierrekin zer komentatu izanen dugu.





2012/11/01

DOKUMENTALA ETXARRI ARANATZEN

BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK film dokumentala

ETXARRI ARANAZKO KULTUR ETXEAN 
azaroaren 9an, ostirala, 22:00etan 

Sarrera: 4 € 

Antolatzailea: Etxarri Aranazko udala