Pages

2011/02/23

2011/02/21

Gaztelaniaz dago baina..


Aprender idiomas previene el Alzheimer

Un panel de expertos en Washington manifestó que aprender idiomas es la mejor gimnasia cerebral que existe, debido a que no sólo proporciona la capacidad de comunicarse con otras personas, sino que además previene demencias seniles como el Alzheimer.


Durante la reunión anual de la Asociación Estadounidense para el Avance de la Ciencia (AAAS), los investigadores sostuvieron que los estudios realizados con individuos en diferentes etapas de aprendizaje han demostrado que las personas que hablan diferentes idiomas tienen mayores capacidades de concentración y aprendizaje.

(Con información de Efe)

2011/02/19

IRURTZUNGO ESKOLAN D EREDUA GORA ETA GORA


IRURTZUNGO ESKOLAN D EREDUA GORA ETA GORA


2009. urtean 42 haur jaio ziren Atakondoa eskolara heldu den urtean etortzekoak izango direnak.

Aurre-matrikula epea bukatu berria denean, horrelako datuak jaso dira:

- Irurtzundarrei dagokienez, 22 jaioetatik 19 aurrematrikula egin dute. 13 haur D ereduan eta 6 A erduan.

- Arakilen, 10 haur jaio ziren. 7 haurren izenak bildu dira: 5 D ereduan eta 2 A ereduan.

- Iza Zendean, 4 haurretatik 3 matrikulatu dituzte eta hiruak D ereduan.

- Imotzen, 2 haur besterik ez daude eta biek euskaraz ikasiko dute, Goñi Haraneko Azantzatarra den haurtxoa bezalaxe.

Beraz, batuketak eginda, 26 haurrak D ereduan ikasiko dute eta 8 A ereduan.

Datu hauek guztietatik ondorio argi bat atera daiteke. Datorren urtean 3 urteko D ereduko bi ikasgela egongo direla. 26 haurren gurasoek euskaraz hezi eta hazi nahi dituztelako. Berriro, aurten bezalaxe, txikitxoen bi ikasgela egongo dira.

Euskara gora eta gora. Eskola estu-estu geratzen ari bada ere.

2011/02/18

ETBn euskaldunak erderaz ez aritzearen alde 2.400dik gora sinadura astebetean

Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela". Horixe diote Interneten ETBri eskaera luzatu eta sinadura bilketa martxan jarri dutenek.

Euskal Telebistari euskal hiztunak erderazko adierazpenak egitera ez behartzeko eskatuz kanpaina jarri du martxan Interneten herritar talde batek. Gaur astebete, 2011-2-2an, abiatu zuten kanpaina, eta aurreneko astebete horretan 2.400dik gora sinadura jaso dituzte.

Jarraian datorrena da ekimena bultzatu dutenek jendearen atxikimendua jasotzeko prestatu duten adierazpena eta eskaera:



Euskaldunak euskaraz ETBn

"Hainbat erakunde ofizialetan euskaraz hizketan datorrenari erdaraz egin dezan eskatzea aspaldi debekaturik dagoen arren, egoera hori egunero ematen da oraindik non eta Euskal Telebistan.

Elkarrizketak, adierazpenak, e.a. euskaraz eta erdaraz bietan egitea ohitura zaharra da Euskal Telebistan. Zoritxarreko praxi horren ondorioz, euskara ikusezin bihurtzen da euskaraz bizi ez diren herritarrentzat, eta euskaltzaletasuna ikusezin bihurtzen da herritar guztientzat.

Euskaraz nahiz erdaraz berdin hitz egin ahal izatea gauza ederra da. Baina bietan berdin hitz egin ahal izateak ez du esan berdin zaigula batan ala bestean jardutea. Ez luke hala behar behinik behin, zeren egunen batean herri honetako elebidunei berdin bazaigu euskaraz ala erdaraz egitea, euskara galbidean dela esan ahal izango dugu.

Euskaldunak Euskal Telebistan erdaraz hizketan agertzeak ondorio kaltegarriak ditu euskararentzat. Adornuko hizkuntza bihurtzen du, euskaraz esandako guztia gero erdaraz errepikatzen delako. Zalapartarik gabeko euskaltzaletasun naturala estali eta ezkutatu egiten du.

Eredugarri gerta daitezkeen pertsonak behin eta berriz adierazpenak euskaraz egiten ikusteak (erdal kanalean azpitituluz osaturik) euskaltzaletasuna ereiten du ikusleen bihotzean emeki eta etengabe. Euskara hobesteko mezu subliminala dakar. Pertsona horrek euskararen aldeko hautu pertsonala egin duela erakusten du apalki eta zalapartarik gabe. Gaur egun eskaintzen zaigun euskara eta erdararen arteko berdintasun axolagabea berriz, euskararen galgarria gertatzen ari da, gure gizartean gero eta maizago ikus dezakegunez.

Azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.

Euskal Telebista euskararen mesedetan lan egiteko sortu zen, baina helburu horri beste batzuk nagusitu zaizkiola bistan da. Dena den, gainerako eztabaida gaiak oraingoz bazter utzi eta adostasunik zabalena iristearren azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, ETB zertarako sortu zen une batez oroituz, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.



Euskaldunak Euskaraz ETBn".

Eskaeraren alde sinadura edo botoa emateko webgunean bertan ikus daiteke zenbat atxikimendu jasotzen ari diren.

2011/02/17

Gogoan al duzue ipuinena?


Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskaltegietako ikasleei zuzendutako lehiaketaren 7. edizioa deitu du. Altsasuko Kima euskara taldeak urtetan antolatu du lehiaketa, baina taldearen jardueren etenaldiaren ondoren, aurten Sakanako Mankomunitateak hartu du testigua.
Lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edo Sakanako Mankomunitatean. Irabazleek liburu sorta ederrak jasoko dituzte.

Animatu eta parte hartu!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Testu Bazkaren otsaileko saioa.


Kima euskara taldeak jakinarazi nahi du Testu bazka-ren otsaileko bigarren saioa bertan dela. Otsailaren 23an izanen da, asteazkenarekin, 19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Otsaileko bigarren saio honetan Lourdes Oñederraren Anderson anderearen gutizia lana ezagutzeko aukera izanen dugu. Testu bazka-n biltzen diren dozena erdi literatur zaleen taldera biltzeko gonbitea duzu hau.

2011/02/07

Heldu da ipuin lehiaketa!!!!!


EUSKALTEGIETAKO IKASLEEI ZUZENDUTAKO IPUIN LEHIAKETA 2011

Oinarriak

Lehena
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena
4 maila ditu lehiaketak: 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte. 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek. 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da. 4. maila lehiaketara aurkeztutako ipuinen audioendako da. Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena
1. mailan, banaka edo taldeka, egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. 2. mailan lanak banakoenak eta, gehienez ere, hirukoteenak izanen dira. 3. mailan lanak banakoenak eta, gehienez ere, hirukoteenak izanen dira, baina bakarkako lanen kasuan laguntzaileak onartuko dira grabazioa egiterako orduan. Lanen luzera norberaren esku dago.

Laugarrena
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela, bertan behera geldituko da.

Bosgarrena
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.

Seigarrena
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

Zortzigarrena
Ipuin bakoitzaren bi kopia (bakarra, audio grabaketen kasuan) aurkeztuko dira lehiaketara. Ipuina gutun-azal itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke (egileen datuekin batera) euskara@sakana-mank.com helbidera. Pdf formatuan egon behar dute eta ezin dituzte 5 mega baino gehiago izan.

Bederatzigarrena
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Hamargarrena
Lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.

Hamaikagarrena
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du.

Hamabigarrena
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.

Hamahirugarrena
Lehiaketan parte hartzeak berarekin oinarriak onartzea dakar.

2011/02/04


Eusko Jaurlaritzak, Topaguneak, AEK-k eta Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte Euskaltzaindiaren egoitza nagusian egindako prentsa agerraldian. Oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute eta mintzalagun kopuruak izan duen gorakada nabarmendu dute.

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko 2004-05 eta 2008-09 ikasturteetako datuak kontutan hartu dira, egitasmoen osotasunean aztertzea eta horretarako ildo eta teknika ezberdinak baliatuz.

Ikerketak utzi dituen emaitzekin “pozik” agertu dira eragileak, oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute. Mintzalagun kopuruak izan duen gorakada azpimarratu dute, batez ere: “Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke ” ikerketako arduradunen arabera

Mintzapraktika egitasmoan ari diren lagunek programaren balorazio “positiboa edo oso positiboa” egiten dutela azaldu dute, eta horrek arduradunen asebetetze maila betetzen du. “Egitasmoa bideratzeko egiten duten ahalegina modu positiboan baliosten duela erakusten du eta horrek izugarri poztu gaitu. Batezbestekoa 8,5a gainditzen du, bide onean goazela berretsiz”.

2011/02/02

Iaz egin zen ikerketaren emaitzen aurkezpena


“MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEN”
IKERKETAREN EMAITZEN AURKEZPENA

NOIZ:
Otsailaren 3an, goizeko 11:00etan
NON:
Euskaltzaindiaren egoitza nagusian (Plaza Berria 15, BILBO)