MAKILA HOTSAK JARRAITUZ: ZORION ETXE HONTAKO DENOI
Santa Ageda eguneko bezperan, otsailaren 4an, asteartean, sakandarrak Santa Ageda koplekin kantu eskean aterako dira.
Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz...
Antzinako ohiturak berreskuratuz eta makila lagun, lurrari esnatzea eskatuko zaio gure herrietan.
Irurtzunen Aizpea euskara taldeak astearteko 18:30ean jarri du hitzordua.
Informazioaren jatorria: Guaixe (moldatua)
Pages
2014/01/31
2014/01/29
OTSAILAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
OTSAILAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
Zein da GEZURRA?
a) Leiho urdin asko dauden herrietan euri gutxiago egiten du.
b) Ozeanoetako ura kometek ekarri zuten.
c) Txokolatea jateak hortzak babesten ditu.
d) Kafea hartzen baduzu, errazago kontzentratuko zara.
MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEAREN GALDERAREN ERANTZUNA
MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEAREN GALDERAREN ERANTZUNA
MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEA
A.Grezian erabili zuten I. mendean. 38 boto
B.txanponekin zebilen. 5 boto
C.jendeak askotan tranpa egiten zuen egur edo metal zati biribilak sartuz. 3 boto (4 zeuden, baina 1 damutu egin zen!)
C.ur bedeinkatua ematen zuen. 29 boto
--------------
C aukera egia izan zitekeen, zergatik ez? Baina munduko lehen makina saltzailearen historia kontatu zutenean, ez zuten horrelakorik kontatu.
Informazio gehiago Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan.
C aukera Idoiaren burutazioa zen.
Aztatu duten hiru lagun horien artean zozketa egin eta gero, oraindik-zer-izanen-den-ez-dakigun-saria Patxi Rak jasoko du!
Aupa zu!!!!
2014/01/24
PIXKANAKA TALDEZ TALDE
Pixkanaka-pixkanaka taldez talde,
Sakanako mintzakide talde gehienetan euskaltegiko ikasle eta irakasleek egin dituzten film laburrak ikusten ari gara.
Sakanako mintzakide talde gehienetan euskaltegiko ikasle eta irakasleek egin dituzten film laburrak ikusten ari gara.
2014/01/22
ERGATIBOARI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA
Galdera zera zen: euskaraz gain, munduko beste hizkuntza batzuek ere badaukate ergatiboa. Guk ergatiboa K letra erabiliz egiten dugu. Munduko beste hizkuntza batzuetan beste modu batzuetara.
Baina, munduan badago hizkuntza bat geuk bezala K erabiltzen duena. Zein da?
GEORGIERA 31 boto
LAZERA 27 boto
TXETXENIERA 12 boto
HINDIA 15 boto
Aztatu dutenen artean zozketa egin eta gero, neguan bero-bero ibiltzeko sekulako LADIES L tallako kamiseta jasoko du iluntze-gaueko B2 mailako taldeko Amaiak!!!!! Aupa, zu!!!!!
Gaur zozketako notarioak euskaltegiko EGAko ikasleak izan dira!!!!!!
Laz hizkuntza Turkian eta Georgian hitz egiten da, Itsaso Beltzaren inguruan eta 200.000-500.000 hiztun dauzka.
Baina, munduan badago hizkuntza bat geuk bezala K erabiltzen duena. Zein da?
GEORGIERA 31 boto
LAZERA 27 boto
TXETXENIERA 12 boto
HINDIA 15 boto
Aztatu dutenen artean zozketa egin eta gero, neguan bero-bero ibiltzeko sekulako LADIES L tallako kamiseta jasoko du iluntze-gaueko B2 mailako taldeko Amaiak!!!!! Aupa, zu!!!!!
Gaur zozketako notarioak euskaltegiko EGAko ikasleak izan dira!!!!!!
Laz hizkuntza Turkian eta Georgian hitz egiten da, Itsaso Beltzaren inguruan eta 200.000-500.000 hiztun dauzka.
URTARRILAREN 29 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
Zein da gezurra?
B. txanponekin zebilen.
C. Jendeak askotan tranpa egiten zuen egur edo metal zati biribilak sartuz.
D. Ur bedeinkatua ematen zuen.
MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEA…
A.Grezian erabili zuten I. mendean.
B. txanponekin zebilen.
C. Jendeak askotan tranpa egiten zuen egur edo metal zati biribilak sartuz.
D. Ur bedeinkatua ematen zuen.
2014/01/21
AURTEN ERE NANOIPUIN LEHIAKETA
EUSKALTEGIETAKO
IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2014
Oinarriak
Lehena
Lehiaketa
honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake
parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek
ere.
Bigarrena
3
maila ditu lehiaketak:
1. mailan B1 maila arteko
ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B2
maila arteko ikasleek.
3. mailan C1 maila arteko
ikasleendako da.
Mintzakide
programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte
hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.
Hirugarrena
Lanak
banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez
ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu, gehienez.
Laugarrena
Lehiaketak
aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela,
bertan behera geldituko da.
Bosgarrena
Lanak
euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta
beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.
Seigarrena
Indarkeria,
sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen
dituzten lanak ez dira onartuko.
Zazpigarrena
Sakanari
buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak,
gertakari historikoak…).
Zortzigarrena
Nanoipuin
bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal
itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izenorde batez sinatua.
Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan
egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa,
helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal
daitezke euskara@sakana-mank.com
helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar
dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.
Bederatzigarrena
Sakanako
Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia
apelaezina izanen da.
Hamargarrena
Lanak
martxoaren 31ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota
Sakanako Mankomunitatean.
Hamaikagarrena
Sariak
eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako
merezimendurik. Era berean, sariak ex-aequo moduan banatu
ahalko dira lan batzuen artean.
Hamabigarrena
Aurkeztutako
lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak
lanak argitaratzeko aukera gordeko du.
Hamahirugarrena
Maila
bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.
Hamalaugarrena
Lehiaketan
parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzaileak: Itsasi euskaltegia eta Sakanako Mintzakide
2014/01/15
URTE BERRIKO OSPAKIZUNEN GALDERAREN ERANTZUNA
Munduan zein ospakizun den gezurra galdetu genuen.
a) Kontrako sexuko pertsona bati musu eman 40 boto
b) herriko iturritik ura edan boto 1 (Sakanan egiten da!!!!!!!!)
c) elkarri besotik heldu eta dantza tipiko bat dantzatu 31 boto Hau da gezurra!!!!!
d) Txindilak jan 4 boto
Zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena EGAko Xabi da. Aupa, zu!!!!!
a) Kontrako sexuko pertsona bati musu eman 40 boto
b) herriko iturritik ura edan boto 1 (Sakanan egiten da!!!!!!!!)
c) elkarri besotik heldu eta dantza tipiko bat dantzatu 31 boto Hau da gezurra!!!!!
d) Txindilak jan 4 boto
Zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena EGAko Xabi da. Aupa, zu!!!!!
URTARRILAREN 22 ARTEKO GALDERA
URTARRILAREN 22 ARTEKO GALDERA
Dena dela, euskarak ez ezik, beste hizkuntza batzuk ere badaukate ergatiboa, Asian, Afrikan, Amerikan eta Australian.
Guk, euskaldunok, ergatiboa -k erabiliz egiten dugu. Munduko zein hizkuntzatan ere ergatiboa -k erabiliz egiten da?
Adibidea:
Ustak dokodu oxomi = Nork eraiki du etxea?
a) georgieran
b) lazeran
c) txetxenieran
d) hindian
2014/01/13
ETA BESTE TALDE BAT DAUKAGU!!!!!
Azaroaren akaberan hasi bazen ere, gaur arte, taldea pixka bat sendotu arte ezer gutxi kontatu dugu.
Erdi Arbizun, erdi Lakuntzan beste mintzakide talde bat daukagu!!!!
Astearteetan elkartzen dira 18:15ean
aste batean Lakuntzako Ogiberrin
beste aste batean Arbizuko Karrikan.
Erdi Arbizun, erdi Lakuntzan beste mintzakide talde bat daukagu!!!!
Astearteetan elkartzen dira 18:15ean
aste batean Lakuntzako Ogiberrin
beste aste batean Arbizuko Karrikan.
2014/01/10
"ZINEMA" SAIOA ATZO ALTSASUKO MINTZAKIDEEK
Atzo Altsasuko mintzakideengana joan zen dinamizatzailea eta opari polit bat eraman zien.
Ordenagailua eraman zuen eta neguko oporren aurretik euskaltegiko ikasle eta irakasleek egindako bideoak erakutsi zizkien.
Entretenigarria eta dibertigarria izan zen!!!
Hona hemen bideoetako batzuen fotogramak.
Ordenagailua eraman zuen eta neguko oporren aurretik euskaltegiko ikasle eta irakasleek egindako bideoak erakutsi zizkien.
Entretenigarria eta dibertigarria izan zen!!!
Hona hemen bideoetako batzuen fotogramak.
2014/01/08
URTARRILAREN 15 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA!
URTARRILAREN 15 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
Bat gezurra da. Zein???
a) Urte berria ospatzeko kontrako sexuko pertsona bati musu eman behar zaio.
b) Urte berrian iturrietatik ateratzen den lehenengo ura edanez egiten diote ongi etorria urte
berriari.
c) Leku batzuetan kalean bildutako jende guztia besotik heldu eta bertako dantza tipiko bat
dantzatzen hasten da.
d) Beste leku batzuetan txindilak janez ematen diote ongi etorria urte berriari.
Subscribe to:
Posts (Atom)