EUSKALTEGIETAKO
IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2014
Oinarriak
Lehena
Lehiaketa
honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake
parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek
ere.
Bigarrena
3
maila ditu lehiaketak:
1. mailan B1 maila arteko
ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B2
maila arteko ikasleek.
3. mailan C1 maila arteko
ikasleendako da.
Mintzakide
programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte
hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.
Hirugarrena
Lanak
banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez
ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu, gehienez.
Laugarrena
Lehiaketak
aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela,
bertan behera geldituko da.
Bosgarrena
Lanak
euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta
beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.
Seigarrena
Indarkeria,
sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen
dituzten lanak ez dira onartuko.
Zazpigarrena
Sakanari
buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak,
gertakari historikoak…).
Zortzigarrena
Nanoipuin
bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal
itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izenorde batez sinatua.
Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan
egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa,
helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal
daitezke euskara@sakana-mank.com
helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar
dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.
Bederatzigarrena
Sakanako
Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia
apelaezina izanen da.
Hamargarrena
Lanak
martxoaren 31ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota
Sakanako Mankomunitatean.
Hamaikagarrena
Sariak
eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako
merezimendurik. Era berean, sariak ex-aequo moduan banatu
ahalko dira lan batzuen artean.
Hamabigarrena
Aurkeztutako
lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak
lanak argitaratzeko aukera gordeko du.
Hamahirugarrena
Maila
bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.
Hamalaugarrena
Lehiaketan
parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzaileak: Itsasi euskaltegia eta Sakanako Mintzakide
No comments:
Post a Comment