Pasa den larunbatean, Igartubeiti Baserri-Museora joan ginen. 25 pertsona inguru abiatu ginen Ezkio-Itsaso inguruetan dagoen gure arbasoen etxebizitza ezagutzera. Mintzakideetaz gain beraien familiak ere etorri ziren. Haurrek eta helduek euskaraz barra-barra aritzeko aukera paregabea eduki zuten. Bisita egin ondoren Ordizia aldera jo genuen eta bertako belardi batean bakoitzak ekarritako janaria konpartitu eta bazkaritxoa egin genuen. Bazkaldu ondoren, haurrak iturrian blai-blai eta helduak tertulian eguzkitan!
Hurrengo urtean gehiago!