Pages
2011/06/28
2011/06/27
2011/06/26
2011/06/21
Zein ongi pasatu genuen igandeko paseoan!
2011/06/20
San Juan gaua Irurtzunen
SAN JUAN GAUA IRURTZUN
Aizpea eta Orritzen eskutik hor dugu San Juan Gaua Irurtzunen. Heldu den ostegunean, gaueko 9:30etik aurrera Foru Plazan. Atzean utziko dugu negua eta udako argia eta kolorea gure begi aurrean ditugu.
San Juan gauari gau magikoa deitu zaio. Gau berezia da. Iluntasunean suaren txinpartak bor-bor,… eta hor, denok salto egiteko prest.
Txistorra, urdaia eta musika ez dira faltako.
2011/06/19
Adi! Azkena izanen da eta!
Herria San Joanetarako prestatzen ari den honetan, eta
ikasturtea despeditzeko, Kima euskara taldeak nobela
beltzarekin gozatzera gonbidatzen zaitu. Hilaren hasieran
bezala, oraingo honetan ere genero literario hori gertutik
ezagutzeko aukera eman nahi du Kimak. Oporren aurreko azken
literatur bidaia, azken Testu bazka garagarrilaren 22an
izanen da. Ohi bezala, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan,
mahai beltza duen gelan), 19:00etan.
Euskarazko literatura ezagutu eta harekin gozatzeko
gonbitea da Testu bazka. Lagun taldea, zazpi bat bildu, eta
denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin
hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako
galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua,
sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.
Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza
espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Testu bazka-k
aukera ematen du, besteak beste: euskal idazleen lanak
ezagutzeko; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa
beharturik, saioak ez dira oso luzeak izaten eta saio
guztiak independenteak dira. Guztiak ere Testu bazka-n
parte hartzeko nahikoa arrazoia direla uste dugu.
Irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei,
idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota
euskaraz hitz egin nahi duten guztiei Kima euskara taldeak
parte hartzeko gonbitea egiten die. Antolakuntza errazteko,
eskertuko genizueke aurretik izena ematea, bezperara arte
duzue horretarako (Altsasuko udal liburutegian, Itsasi
euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org
helbidean). Hori egin eta on egin diezazula
literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.
Ikasleen modura, hilaren akaberarekin batera ere bere
trepetak bildu eta heldu den ikasturtera arte esanen du
agur bidaia literarioak
2011/06/18
Etxarriko taldekoak bihar Lareora
2011/06/17
Hizkuntza eskolan uzta ona!
Zer egin dute gaur Etxarrikoek?
2011/06/15
Polita izan daiteke
Hizkuntza erabileraren VI. neurketa
Dakizun moduan aurten Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-erabileraren VI. neurketa egingo du Soziolinguistika Klusterrak. Horretarako, neurtzaile-kopuru handi bat bildu behar dugu epe laburrean datu-bilketa osoa egiteko.
Neurtzaile izateko eskaera egiteko epea zabaldu dugu eta mezu honen bitartez gonbidapena egin nahi dizugu proeiktu honetan parte hartzeko. Helburu horrekin jarri dugu beheko koadroan baliogarri izango zaizun informazioa. Eskertuko dizugu, gainera, zure inguruan mezu hau hedatzeko moduan izango bazina ere.
Interesik izanez gero, edo informazio gehiagorik nahi izanez gero, jar zaitezke gurekin harremanetan edo Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuarekin (euskara@sakana-mank.com).
Mila esker zure laguntzagatik.
Olatz Altuna o.altuna@soziolinguistika.org eta Belen Uranga
2011/06/11
Ikasturte akaberan...
Altsasuko goizeko taldekoek udan ere segitzeko asmoa daukate.
Altsasuko arratsaldekoek ez. Atseden hartuko dute, baina emaitza onekin: batek EGA lortu du eta besteak Hizkuntza Eskolako bere etsaminen noten zain.
Irurtzungoek heldu den 27an, ikasturte akaberako "merendola" eginen omen dute. Tripa beteta, jakina!
Azkenik, Etxarrikoek udan, posible den neurrian (badakigulako denok uda nolakoa den, hona eta hara, bidaiak, oporrak... ) biltzen segituko dute.
Denei, UDA ON!
2011/06/10
2011/06/09
Uda + denbora librea + euskara????
2011/06/08
Gaur TESTU BAZKA!
Polizia, ustelkeria, hilketa, tabako ke eta bestelako osagaiez gozatu nahi duenak 19:00etan du hitzordua Gure Etxea eraikinean jarrita (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Toki eta ordu berean, baina hilaren 22an despedituko da ikasturte honetako literatura bidaia.
Ez dakienarendako, argituko dugu Testu bazka-ren bidez euskarazko literaturan barna bidaiatzeko aukera eskaintzen duela Kima euskara taldeak. Zer den? Testu bazka lagundutako irakurketa bat da. Denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.
Irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei, idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota euskaraz hitz egin nahi duten guztiei Kima euskara taldeak parte hartzeko gonbitea egiten die. Antolakuntza errazteko, eskertuko genizueke aurretik izena ematea, bezperara arte duzue horretarako (Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean). Hori egin eta on egin diezazula literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.
2011/06/06
Euskaraz aritzeko aukera ematen dute
Eta egiten dituzten proposamenak interesgarriak dira oso.
Lugorri produktu ekologikoen elkartea Sakanan produktu ekologikoak zuzenean eskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari eta abeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzaile desberdinei eskatuz. Bertako produktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik, urtaroko produktuen alde, ekoizleen eskutik gure etxeetara datorrena. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da. Zer aurkitu daiteke Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearen parean): fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656 711 130 (Gorka) eta 680 142 007 (Alazne). Ingelera doan ikasi nahi al duzu? Belarra ebakiko al dizut?
Trukatu zure denbora. Ordu bat=ordu bat. Eska ezazu informazioa Larrezabal denboraren kutxan, larrezabaldk@inigoaritza.com posta elektronikoan.