Pages

2009/04/27

Lurra, ura... maitasun hura

Hilaren amaierararte
Batzen Arte Ekintzaren
eskutik honako erakusketa
ikusteko parada
izango duzue.
12 artista sakandarrek
naturari eginikako
omenaldi hau
Iortian ikusgai dago.

2009/04/24

Tantaz tanta


Bihar 19:30etan Etxarri Aranazeko Kultur etxean Trokolo taldearen eskutik haurrendako antzerkia!!

JAN ETA JAN!!


Altsasun domekatik
aurrera
Alde Zaharreko
8 tabernek
pintxoaren astea
ospatuko dute.

Dastatu nahi??

“Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpaina martxan jada!

Kanpaina zoragarri honek
garilaren 24arte irauten du, beraz,
abagune eder hau probetxatu
eta hona hemen egin beharrekoa:

Hurbildu zure herriko liburutegira,
liburu bat aukeratu, irakurri, gozatu eta
norbaiti opari bat egin nahi badiozu,
noiz hau baino mementu hobea!!
gainera % 25 eko deskontuarekin!!

Ez izan babalorea! Parte hatu!

IPUIN LEHIAKETA

Kima Euskara Taldeak
bosgarren urtez ipuin
lehiaketa antolatu du.
Eta aurten mintzakideek
parte hartzeko
aukera izanen duzue,
beraz,
animo mintzakideak
eta idaztera!!