Pages
2017/09/18
2017/09/13
2017/09/12
Eman izena Sakanako AEK-n. Euskaltegian edo Mintzakide taldeetan ikasteko aukera!
EMAN IZENA SAKANAKO AEK-N!
ARGAZKI BILDUMA
EUSKALTEGIAN EDO MINTZAKIDE TALDEETAN IKASTEKO AUKERA!
Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera.IZENA EMAN MINTZAKIDEN!
MINTZAKIDEN AUKERA PAREGABEA DUZU!
MATRIKULA ZABALIK!
EMAN IZENA SAKANAKO MINTZAKIDEN!
DOAKO ZERBITZUA!
Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera
Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera
AEK-k 2017/2018 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du, %100 afektiboa, gizarteak hiztun berri aktibo gehiago irabazten jarraitzeko.
Era berean, aurkezpenean, Jone Goirigolzarrik, Deustuko Unibertsitateko irakasleak aurkeztu du “Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera” dekalogoa.
Euskara
ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria
hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean
jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori
egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.
Euskara
ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria
hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean
jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori
egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.
Zergatik ikasi euskara eta zelan heldu euskaldun izatera?
.
Euskal hiztun berrien 10 irakaspen
1.
Euskara ikasteak poztasuna eta harrotasuna dakartza. Euskara
ikasteak sari ugari eta askotarikoak eskaini dizkie euskaldundu
direnei.
2.
Euskara ikasten hasteko edo berrikasteko, arrazoi eta motibazio
ugari egon daitezke, eta den-denak dira baliozkoak.
3.
Euskaldun aktiboa bilakatzea ez da prozesu automatikoa; bidean
agertuko diren erronkei eta ardurei aurre egitea funtsezkoa
izango da.
4.
Garrantzitsua da ez izatea autokritikoegia norberaren gaitasunari
dagokionez. Gainera, gogoan izan: hizkuntzak elkarrekin
komunikatzeko dira. Komunikazioa baldin badago, helburua lortuta.
5.
Euskaraz komunikatzeko orduan, eta oraindik ikasten ari garela,
baliagarria izan daiteke elkarrizketetan hizkuntzak tartekatzea
(erdarazko hitzak edo esaerak ere baliatzea)
6.
Batua eta euskalkiak, denak dira euskara. Euskara batua oso
euskara jatorra da, eta, era berean, erraza da tokian tokiko
euskalkien ezugarri batzuk bereganatzea, hiztunak gustura egon
daitezen erabiliko duten hizkuntzarekin.
7. Testuinguru erdaldunenetan ere, posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero.
8.
Posible da ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzea, alegia,
beti erdaraz besterik egin beharrean, euskaz (ere) egiten
hastea. igarotzea.
9.
Euskara errepertorio linguistiko aktiboan sartzeko, lagun
berriak edo jarduera berriak egiteko uneak baliatu behar dira.
10.
Jarrera proaktiboa izanda, askoz euskara gehiago erabil
daiteke. Era berean, kontzientzia hartzea oso-oso garrantzitsua
izan da urratsa eman dutenentzat.
.
Euskaraz hitz egiten dugun guztiok gara euskaldunak, den-denok “benetako euskaldunak”.
.
Jone Goirigolzarri Garaizar, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria
Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera
2017/09/11
Mintzakide izateko deia. Bideoa.
Aurten Mintzakidea izan zaitez Sakanan!
Euskara praktikatu ahalko duzu, lagun berriak egin, hitzaldietara joan, txangoak egin..... eta hori guztia...dohainik!
Hemen duzue ekainean Altsasuko Mintzakide taldeari grabatu genion bideoa.
Euskara praktikatu ahalko duzu, lagun berriak egin, hitzaldietara joan, txangoak egin..... eta hori guztia...dohainik!
Hemen duzue ekainean Altsasuko Mintzakide taldeari grabatu genion bideoa.
Subscribe to:
Posts (Atom)