Pages

2013/03/27

PASABIDEKO GALDERA APIRILAREN 10 ARTE

NOLA ETA NOIZ SORTU ZEN KORRIKA EGITEKO IDEIA?



A) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Ibilaldia jaian inspiratuta


B) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Kilometroak jaian inspiratuta


C) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Kilometroak jaian inspiratuta


D) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Ibilaldia jaian inspiratuta

HILEROKOAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Zein da gezurra?
a)           1895ean hasi ziren erabili eta botatzeko konpresak ekoizten. 5 BOTO

b)          Afrikako zonalde batzuetan belarrez egindako tanpoiak erabiltzen dituzte. 13 BOTO

c)            Tanpoiak himena hausten du. 38 BOTO

d)          Hilerokoa jasotzeko silikonazko kopak erabiltzen dira. 5 BOTO

C DA GEZURRA!!!! Himena izan ala ez izan, hilerokoa atera egiten da. Zulo beretik sartzen da tanpoia eta ez du hausten!!!

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena Yari da!!!!

CASTILLO SUAREZ EUSKALTEGIAN BISITAN


2013/03/26

KONPROMISOAK HARTZEKO GARAIA


Euskal Herrian Euskaraz taldearen proposamenari erantzunez...

heldu den apirilaren 5ean, ostiralarekin,

arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara

Altsasuko plazan

euskaradun guztiak

maila guztietako euskaradunak

eta euskaradunak izan nahi dutenak

gonbidatuak daude

euskalakari aktiboak izatera

eta horretarako konpromisoak hartzera

 

2013/03/25

NANOIPUIN LEHIAKETAN PARTE HARTZEAGATIK SARIA!!!

Parte hartzeagatik kriston saria!!!!!

Eta gero gerokoak! Hau da, irabaztea!!!

Kartapazioa, bi arkatz, borragoma, txorroskiloa, boligrafo urdina, boligrafo beltza eta erregela!!!!!!

2013/03/23

CASTILLO SUAREZEKIN SOLASALDIA

Heldu den martxoaren 27an, asteazkenarekin,
goizeko 09:30 aldera
Itsasi euskaltegian (Altsasun)
literatur solasaldi bat izanen dugu

Castillo Suarez idazlearekin
Urtebetetze festa poesiari buruz solastuko gara

(Ez da beharrezkoa aurretik liburua irakurrita ekartzea)


2013/03/22

FAMILIA GUZTIARENDAKO ANTZERKIA ETXARRI ARANATZEN


Jon Beldurgabea





Martxoaren 23an, larunbata, 17:30ean
Kultur etxean - Etxarri Aranatz
Txalo produkzioak

2013/03/20

MARTXOAREN 20TIK 27RAKO PASABIDEKO GALDERA

HILEROKOARI BURUZ HITZ EGIN DEZAGUN

Zein da gezurra?


a) 1895ean hasi ziren erabili eta botatzeko konpresak ekoizten.


b) Afrikako zonalde batzuetan belarrez egindako tanpoiak erabiltzen dituzte.


c) Tanpoiak himena hausten du.


d) Hilerokoa jasotzeko silikonazko kopak erabiltzen dira.

Parte hartzeko feiskukeko profila erabili edo sakana_mintza@aek.org emaila

EUROPAKO HIZKUNTZEN GALDERAREN ERANTZUNA

BAIEZTAPEN HAUEK EUROPAKO HIZKUNTZEI BURUZKOAK DIRA, BAINA HAUETAKO BAT GEZURRA DA, ZEIN DA?


a) Suitzan lau hizkuntza ofizial daude, baina oraindik herri batzuetan hitz egiten da frankoprobentzala izeneko hizkuntza bat. 17 boto

b) Alemaniako eskualde batean hizkuntza eslaviar bat hitz egiten dute eta gobernuak babestuta dago. 19 boto

c) Asturiarrek beren hizkuntza badaukate, asturiera. 13 boto

d) Islandian hizkuntza bat baino gehiago dago. Laugarren hau da gezurra!!!!!! Hizkuntza bakarra dago. 18 boto

 
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero BI BOLIGRAFO ZORAGARRIAK jasoko dituena ikasle bat da Amaia,  Aitorren goizeko taldekoa.

ETA TXORIZOA ETA ARDOA TOKATU ZAIZKIE...

ETA ARDOA ETA TOXIZOAK TOKATU ZAIZKIE...



Notarioaren aurrean

txintxo-txintxo zozketa egin eta gero...


Nuriak (Etxarri Aranazko taldea)
Ricardok (Irurtzungo taldea)
Krisek (Aitorren taldea)
Sara Rubiok (EGA taldea)
eta
Isabelek (mintzakidea)

bost pertsona hauek dira botila bana ardo eta txistorra bana jasoko dutenak!!!!!!

ETA IGANDEAN DENOK BAIONARA!

 
 
 

2013/03/19

EGIN DUGU!!!!

eta baita gainezka egin ere!!!

Euskaltegiko ikasle eta irakasleekin batera gure kilometro propioa egiteko dirua biltzen ibili gara aurreko egunetan.

Bihar parte hartu dugun guztion artean txorizo eta ardoz osatutako bost lote zozketatuko ditugu!!!!




2013/03/16

FAMILIA GUZTIARENDAKO ANTZERKIA

Printzea eta ahatea
 
Martxoaren 17an, igandea, 17:00etan
Iortia kultur gunean, Altsasun.
Gorakada antzerki taldearen eskutik


 

ORAINDIK EZ DA DESPEDITU KORRIKA SAKANAN!

SAKANAN EZ DA KORRIKA DESPEDITU ORAINDIK!!!

Etxarri Aranatz, martxoak 15, ostirala
Goizean zehar KORRIKA txikia

 
Irurtzun, martxoak 15, ostirala
Korrika amaitzerakoan txokolatea Iratxo elkartean.
16:00etan Korrika txikia.
19:00etan Zunba korrika dantza.

Irañeta, martxoak 15, ostirala
6:10ean Korrikari ongi etorria.
18:00etan Eskulanak haurrendako (ludotekan).

Martxoak 16, larunbata
13:00etan Trikipoteoa. Korrika materiala salgai egonen da.
14:00etan Korrika bazkaria Txapel Azpi elkartean.
17:00etan Korrika txikia.
18:00etan Txokolatada.
19:00etan Korrikako abestiak elkartean.

Uharte Arakil, martxoak 16, larunbata
11:30ean Korrika txikia.
12:30ean Txikiendako gosaria plazan (edo frontoian), jokoak ...
13:00etan Asto kaka.
Arratsaldean futbito txapelketa.
21:00etan Parrillada udaletxean.

Bakaiku, martxoak 16, larunbata
21:30ean Bertso afaria: Alaia Martin eta Julen Zelaieta.

Martxoak 17, domeka
17:30ean Korrika txikia Iturmenditik Bakaikura. Ondoren txokolatada eta
Marikalanbreren ipuin kontaketa.

ESKERRIK ASKO!!

Eskerrik asko KORRIKA LAGUN egin zareten Sakanako dendari, tabernari eta zerbitzu guztiei!!!!!

2013/03/15

PASATU DA KORRIKA SAKANATIK!!

Irurtzunen, dagoeneko egun argiz!!

Otzaurteko KORRIKAlari/EUSKALAKARI ausartenetako bat, ausartena ez bada izan.
Aupa Maitane!!! Oso ongi egin duzu!!!!!! Zu etxerako!!!!
Elurra Otzaurten!!!!!! (Zer pentsatzen ari ote zen Patxi?)
Altsasuko kaleetan barna!

2013/03/13

JUSTU KORRIKA PASATU AURRETIK

Sakanatik KORRIKA pasatu baino ordu batzuk lehentxeago

hotzari aurre egin eta gure bihotz euskaldunak berotzeko

Altsasuko Iortian, 20:00etan (gogoratu bihar, martxoak 14)

LINGUA NABAJORUM antzerki lana

Sarrera  arrunta                                    6 euro
               KORRIKA laguntzaileendako  5 euro
               16 urtetik beherakoendako   3 euro
 

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

2013/03/08

KORRIKA EKITALDIAK SAKANAN

KORRIKA EKITALDIAK SAKANAN

Korrika kulturala
Sakanako herrietan prestatutako egitarauak
 - Argazkia Haunditu Irurtzun
Martxoak 13, asteazkena
18:00etan Ipuin kontaketa Pikuxar tabernan.

Ihabar
Martxoak 9, larunbata
12:00etan Umeendako tailerra, Korrikarako petoak prestatzeko. Material salmenta
14:30ean Bazkaria herriko bajeran.
18:00etan Korrika txikia: Portutik Ihabarra. Ondoren txokolatada.   

Lakuntza
Martxoak 8, ostirala
17:15ean Korrika txikia. Ondoren, txokolatada eta musika plazan.

Martxoak 9, larunbata
18:30ean Euskal Herrian Euskaraz taldearen aurkezpena. Ondoren, Euskalduna naiz eta
arraro nago bakarlariak.
20:00etan Lakuntzako abesbatzaren emanaldia lakuntzako tabernetan.
21:30ean Bertso afaria Lakuntzako Elkartean. Eneko Lazkoz eta Julio Soto
bertsolariekin.

Martxoak 10, igandea
10:30ean Mendi txangoa.
12:30ean Erraldoi eta buruhandiak.    
13:00ean Elai Alai dantza taldea. Ondoren auzatea.
Oharra: Ekintza hauek egiten diren bitartean Korrika 18ko materiala bertan salgai izanen da.

Arbizu  
Martxoak 9, larunbata 
18:00etan Korrika 18 aurkezpena herriko plazan: txalapartariak, dantzariak, trikitilariak,
aate, bideo emanaldia, puzgarriak.
21:30ean Afaria Aldabide elkartean.

Martxoak 15, ostirala
15:15ean Korrika txikia. Gero Txokolatada, film emanaldia eta puzgarria plazan.


Etxarri Aranatz
Martxoak 9, larunbata
13:00ean Triki-poteoa.
14:00etan Kantu-bazkaria Larrañeta elkartean.
16:00etan Korrika eskulanak haurrendako, marrazkiak, aurpegiak margotu... (Larrañeta elkartean).
17:30ean Kataklown ikuskizuna, plazan.
19:00etatik 21:00etara Euskal musika eta Korrika abestiak tabernetan.

Martxoak 15, ostirala
12:00etan Korrika txikia.


Bakaiku
Martxoak 16, larunbata
Bertso-afaria, Alaia Martin eta Julen Zelaietarekin. Txartelak 15 eurotan ohiko tokietan.


Iturmendi
Martxoak 14, osteguna
21:30ean Korrika afaria elkartean.


Urdiain
Martxoak 10, igandea
17:00etan Korrika txikia.

Martxoak 15, ostirala
21:30ean Korrika afaria elkartean.


Altsasu
Martxoak 14, osteguna
15:30ean Korrika-txikia.
17:00etatik 19:00etara Puzgarria, musika, pintura tailerrak plazan.
20:00etan Lingua Navajorum antzerkia Iortia kultur gunean.
22:00etan Korrika-afaria Zubi-ondo elkartean. Mus txapelketa, gaiteroak...


Olatzagutia
Martxoak 10, domeka
17:00etan Ahatetxo itsua eta biok, kultur etxean, zinema-

Martxoak 14, osteguna
15:00etan Korrika txikia.

Martxoak 15, ostirala
22:30ean Esne Beltza eta Lurra-ren kontzertua Maisuenea gaztetxean.

KORRIKA EKITALDIAK IRURTZUNEN

martxoak 13, asteazkena

18:00etan IPUINAK KONTATZEN Pikuxarren
KORRIKA arropa salgai egonen da.

martxoak 14, osteguna

21:00etan KORRIKA AFARIA Pikuxarren

martxoak 15, ostirala

07:15ean KORRIKA iritsiko da
(Inasa, San Martin, Amaia, Lizarra, San Martin, Bi Aizpe)

Ondoren txokolatea Iratxon

19:30ean KORRIKA FLASH MOBA plazan

(youtuben KORRIKA ZUNBA ikusi daiteke)



2013/03/07

GEUK ERE GURE KILOMETROA EROSIKO DUGU!

GEUK ERE GURE KILOMETROA IZANEN DUGU!!!!


Hor ari gara
pixkanaka-pixkanaka
denon artean gure kilometroa izateko ahalegina egiten

gu

mintzakideak
ikasleak
eta
irakasleak

Gero, gure kilometroaren saria izateaz gain,
parta hartu duten guztien artean
txistorra eta ardoa daukaten bi lote zozketatuko ditugu.
Ogia norberaren kontu!

2013/03/06

MARTXOAREN 6TIK 20RAKO GALDERA

BAIEZTAPEN HAUEK EUROPAKO HIZKUNTZEI BURUZKOAK DIRA, BAINA HAUETAKO BAT GEZURRA DA, ZEIN DA?


a) Suitzan lau hizkuntza ofizial daude, baina oraindik herri batzuetan hitz egiten da frankoprobentzala izeneko hizkuntza bat.


b) Alemaniako eskualde batean hizkuntza eslaviar bat hitz egiten dute eta gobernuak babestuta dago.


c) Asturiarrek beren hizkuntza badaukate, asturiera.


d) Islandian hizkuntza bat baino gehiago dago.

ZEIN EGIA ESAN GENUEN UKIPEN LENTEEI BURUZ?

ZEIN EGIA ESAN GENUEN UKIPEN LENTEEI BURUZ?


 
Leonardo Da Vincirena egia zen!!!!!! (21 boto)

beste guztiak gezurrak

Descartes-ena (4 boto)
Fick eta Kalt-ena (7 boto)
Touhy-rena (10 boto)

Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero,
BI BOLIGRAFO etxera eramango dituena Etxarriko mintzakidea den EVA da!!!

Aupa zu!!!!!

2013/03/05

KORRIKA EGUNA ETXARRI ARANATZEN

LARUNBATEAN

KORRIKA FESTA ETXARRIN


13:00 Triki-poteoa

14:00 Kantu-bazkaria Larrañeta elkartean

16:00 Eskulanak haurrendako, aurpegiak margotu... (Larrañeta elkartean)

17:30 Kataklown ikuskizuna, plazan.

19:00-21:00 Euskal musika eta Korrika abestiak tabernetan.

*BAZKARIRAKO TXARTELAK SALGAI*

Leku onan eta Xapateron

helduek: 12 euro - haurrek: 6 euro

Giro bikaina egonen da. Animatu!

2013/03/03

INSPIRAZIO FALTAN ZAUDE?

Martxoaren 27an despedituko da nanoipuinak aurkezteko epea.

Mintzakide maitea: inspirazio faltan bazaude, hona hemen eredu batzuk.

Batzuk onak dira benetan!!!!!!

http://itsasieuskaltegia.blogspot.com.es/

2013/03/01

KORRIKAren ekitaldiz lepo asteburua

Ziordin
martxoaren 2an, larunbatarekin,
KORRIKA TXIKIA  17:30ean
KORRIKA AFARIA 22:00etan Errekakartean

martxoaren 3an, igandearekin,
FILM EMANALDIA Ziordiko udaletxean

Arruazun
martxoaren 2an, larunbatarekin,
KORRIKA aurkezpena eta bazkaria
KORRIKA TXIKIA 17:00etan

Lizarragan
martxoaren 2an, larunbatarekin,
KORRIKA AFARIA Aziturri elkartean