AIZU, EUSKALDUN!
EZ ZAITEZ SEKULA ESPALOITIK JAITSI!
Pages
2012/05/31
Larunbatean, ekainak 2, Iñigo Aritza ikastolaren jaia
Larunbat honetan, ekainak 2, Iñigo Aritza ikastolako ikasle, guraso, irakasle eta bestelako langileek bere eguna ospatuko dute.
Badakigu tartean Sakanako hainbat Mintzakide direla!
Aupa!

2012/05/30
Sakanako eskolen arteko jaialdia
Sakanako eskolen arteko jaialdia ospatuko da larunbat honetan.
Herriko plazan, Lakuntzan.
Goizeko 10:00etan pailazoek emanaldi bat emanen dute. Geroago tailerrak, erakusketak, jolasak eta auzateak izanen dira.
Hau guztia Sakanako Sortzen Ikasbatuazek antolatu du.
Badakigu Sakanako hainbat mintzakide bertan izanen direla.

2012/05/29
Gartxot heldu den asteartera aldatu dute!
Pasa den astea iragarri genuen: Gartxot filma eskaintzekoak dira Etxarri Aranatzen; baina, maiatzaren 31ko enplegatu publikoen greba dela-eta, filma beste egun batean emanen dute.
Ekainaren 5ean, asteartearekin, gaueko 21:30ean,
Etxarri Aranazko kultur etxean

2012/05/25
GURE IPUINAK EUSKALTEGIKO BLOGEAN!
Pasa den otsaila-martxoan Sakanako mintzakideok Itsasi euskaltegiko ikasleekin batera mikro-ipuinak idazten aritu ginen.
Maiatzaren hasieran emaitzak jakin genituen eta gutako batek saria jasoko du! Aupa!
Ondoren, Itsasi euskaltegiko blogean mikro-ipuin horiek zinzilikatzen hasi dira.
Badakigu arazo teknikoak izan dituztela ipuinak zintzilikatzeko, baina aurrera doa!
Esate baterako, jadanik mintzakideon ipuinak daude!
Hona hemen lotuta.
http://itsasieuskaltegia.blogspot.com.es/p/mintzakideen-mikro-ipuinak.html
Gauzatxo bat: badaude benetan onak diren ipuinak!!!!

Martxoaren 31, etxean ez geratzeko eguna
Gure blogeko irakurleok:
Jadanik jakingo duzue maiatzaren 31n, 20:00etan, ostegunarekin, euskaltegira gonbidatu gaituztela. Bertan Picassoren Gernika koadroaren inguruko hitzaldi-hizketaldi batean parte hartuko dugu, Kitz Mendiola adituaren eskutik.
Bada... plan hori gustuko ez badugu... horra hor beste bi... egun berean eta antzeko orduetan.
Etxarri Aranatzen 19:30ean Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendarian Zure ziztada behar dugu kanpainaren berri emanen du Kultur Etxean.
Etxarri Aranatzen 21:30, Kultur Etxean jarraituz, Gartxot filma emanen dute.

2012/05/23
Euskaltegira gonbidatu gaituzte!
Apirilaren 27an kontatu genuen Etxarri Aranatzen Picassoren Gernika koadroaren inguruko ikuspegi artistiko bat emanen zuela Kitz Mendiolak.
Bada, heldu den astean, hizketaldi hori bera izanen dugu euskaltegian eta bertara gonbidatuta gaude.
Maiatzaren 31n izanen da, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan, euskaltegian, jakina!
Kitz artearen historian lizentziaduna da.

2012/05/18
HELDU DEN ASTEAN PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS SAKANAN
Sakanako mintzakideetako asko gurasoak direla kontuan izanik, heldu den astean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Sakanara, Altsasura zehazki, datozela esatea interesgarria dela iruditu zaigu.
Maiatzaren 23an, asteazkena, 17:00etan
Burunda pilotalekuan, Altsasun arituko dira, Zazpikoloroa ikuskizuna ematen.

2012/05/16
Sakana krisitik ateratzen euskaraz
Sakantzen sareak antolatuta
bihar, hilak 17, Etxarri Aranazko kultur etxean, 19:00etan
Hizlaria:
JAKOBA ERREKONDO, "Zerain Dezagun" Fundazioaren gerentea. Paisajista eta Teknikari agronomoa.
Gaia:
ZERAIN, HERRI TXIKIA, BERE ETORKIZUNA ERAIKIZ

EUSKARAZ SORTU NAHI DUGU!
Etxarri Aranatzen artea euskaraz bizitzeko aukera izanen da hemendik aurrera.
Larunbat honetan hasiko da eta jarraitzeko asmoarekin.
Etxarri Aranazko musika eskola zaharrean
maiatzaren 19an, 10:00etatik 13:00era
arte sormen tailerrak eginen dira
Bi irakasle izanen dira, bata artearen historian lizentziaduna eta bestea arte ederretan lizentziaduna eta biak arteterapia ikasleak.
Tailerrean parte hartzeak 15 euro balio du, saio bakoitzeko.
Izena emateko sormentailerra@gmail.com helbidera idatzi edo telefono hauetako batera deitu 649 004 254 edo 617 507 188
Badator!!!!
Urtero bezala, ikasturte amaieran, udaberri goxoarekin batera MINTZAEGUNA ailegatu da.
Santurtzin
ekainaren 2an
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunendako jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 21era arte erosi daitezke. Nagusien
menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eska dezakezue),
eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago
oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailearengana jo.
Animatu Santurtzira!
2012/05/11
Asteburu honetan Sakanan
Asteburu honetan Sakanan ez dago gauza handirik bereziki euskaraz denik. Baina zerbait nabarmendu behar badugu, kantaldi bat izanen da.
Bihar, 20:00etan, Etxarri Aranazko elizan Iruñeko orfeioak kantatuko du.
Eta hori ez da egunero gertatzen!
Ziur gaude gaztelaniaz ere abestuko dutela, baina EUSKARAZ ERE BAI!!!!!

2012/05/09
IPUIN SARITUA
3. mailan, euskaltegiko Sakontze taldeko Melanierekin batera, mintzakidea den Maitekjaso du saria, idatzi duen ipuin bikainarengatik.
Mintzakidea izateaz gain, Maite Melanieren taldekidea da.
Maiteren ipuinak KARMELEREN SEKRETUA izenburua dauka.
Melanieren ipuinak, berriz, ZIN EGITEN DIZUT izenburua dauka.
KARMELEREN SEKRETUA Gerra zibilaren ondorengo urte latzetan kokatuta dago. Olaztiko neskatxo bat da protagonista. Gaztea zen eta bizitzaz eta festaz gozatu nahi zuen, baina familiaren egoerak beste lan batzuk egitea ere eskatzen zion.
ZIN EGITEN DIZUT ipuinean Urbasa da protagonista, bere edertasunarekin eta historian zehar bertan gertatu diren kontuekin, Gerra zibileko gertaera lazgarriak kasu. Hau guztia oso modu poetiko eta goxoan kontatuta.

2012/05/06
Saria sagardotegian bazkaria da
Proposamen berezi bat: Bazkari bat dago Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun,
mintzakideen artean zozketatzeko. 12 pertsonarendako bazkaria Zornotzako
Uxarte sagardotegian.
Zozketan parte hartzeko egin beharko dena: talde bakoitzak bere
berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko du
praktikatuaek@gmail.com helbidera. (Talde bakoitzeko argazki bakarra)
Argazkiak jasotzeko azken eguna maiatzaren 13a da.
Kontuan izan, bazkariak maiatzean izan behar duela.

2012/05/04
Aupa! Mintzakide bat ipuin onenen artean!
Pasa den otsaila eta martxoan mikroipuinak idazten ibili ginen Sakanako Mankomunitateak antolatutako lehiaketarako eta badauzkagu emaitzak.
Aldi berean euskaltegiko ikaslea eta mintzakidea den Maite idazle onenen artean dago.
Zorionak, Maite!
Hona hemen epaileen arabera saria merezi duten mikroipuinen zerrenda:
1. mailan EX-AEQUO Etxarriko taldeko Marianoren A ze sendagille
Ainhoaren taldeko Angelinesen Momotxorroak
2. mailan ez dago saririk
3. mailan EX-AEQUO Sakontze taldeko eta Mintzakide Maiteren Karmelen sekretua
Sakontze taldeko Melanieren Zin egiten dizut
Guztiek liburu sorta bikain bana jasoko dute opari.

Igande goiza euskaraz pasatzeko...
Igande goiza euskaraz pasatu nahi duenarendako ideia.
Arbizuko LORE ETA LANDAREEN AZOKAra joatea.
Dakigun bezala Arbizun euskaldun asko dago!
Azoka hau udalak eta Zizkerte kultur taldeak antolatu dute.

Subscribe to:
Posts (Atom)