Pages

2010/11/26

Bertso afaria, orain Irurtzunen

Abenduaren 18an Bertso Afaria dago Irurtzunen. Hau da, bapo afaldu eta ondoren Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak botako dituzten bertsoekin ongi pasatu eta nahiko barre egin.
A! Bertara joan nahi izanez gero, aurretik izena eman Iratxo elkartean. (Han izango da afaria)

2010/11/25

Irurtzungo mintzakideak sukaldari


Irurtzungo mintzakideak Gabonak arte sukaldaritza ikastaroa egiten ari dira, beste euskaldun batzuekin batera eta euskaraz!
Aupa zuek!
Eta? gozoagoak dira euskal patata tortillak?
Ba, ziur maila goreneko sukaldaritza egiten duzuela jadanik!!!!!!

2010/11/24

Azaroko Batixabia martxan!!!!!!!!


Eguraldiarekin lotutako hitzak dira.
Bokalak jarri behar dira.
Kimakoen webgunean egin dezakezu edo euskaltegian, Iortian, eskola eta ikastolan dauden papertxoetan.
Inspiratu pixka bat eta zorte on!!!!!!!

2010/11/18

Ikaragarrizko bertso saioa

Etzi, larunbata
Altsasun
20:00etan
Iortian
Bertso saioa
Kima euskara taldeak antolatuta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin
Primerako bertsolariak, aurkezpenik behar ez dutenak:
Julio Soto
Julen Zelaieta
Oihane Perea
Iñaki Viñaspre
Sustrai Colina
Andoni Egaña

Martxan da Bertsoberriz Altsasun zikloa, Kima euskara taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatuta. Haren bidez bertsolaritzaren zaletasuna zabaldu eta sustatu nahi dugu Altsasuko eta, oro har, sakandarren artean.

Bertsoberriz Altsasun zikloak puntako bertsolariak dakarzkigu oraingoan. Primerako bertso-saio batekin gozatzeko aukera izanen dugu, punta-puntako inprobisatzaileak izanen baitira. Alde batetik, Julio Soto eta Julen Zelaieta. Bestetik, Arabako Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Eta seikotea osatzeko Sustrai Colina eta Andoni Egaña bertsolari apartak etorriko dira. Josema Leitza gai-jartzailearen esanetara ariko dira kantuan. Eskaintza edozein bertsozale asetzeko moduko adela uste dugu.

Bertso saioa azaroaren 20an, larunbatarekin, 20:00etan izanen da Iortia kultur guneko areto txikian. Horregatik, antolakuntzatik oharra zabaltzen dugu sarrerak lehenbailehen eskuratzeko, gabe gelditu nahi ez baduzu behintzat, areto horretan 99 pertsonarendako tokia besterik ez baitago. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Iortia kultur gunean. Zortea probatu nahi duenak jakin dezala Beleixe Irratian (FM 107,3), Sakanako irrati euskaldunean, lau sarrera zozketatuko dituztela (astegunetan 13:30etik 14:00ak bitartean). Besterik gabe, antolakuntzaren aldetik bertso saioarekin gozatzea besterik ez dizuegu opa.

2010/11/17

Euskarazko liburu truke azoka

Altsasuko KIMA euskara taldekoei esker.

Zer da liburu trukea?
Etxean kasu handirik egiten ez diozun libururen bat baduzu,...
jadanik irakurri duzulako
berriro irakurriko ez duzulako
gustuko ez duzulako (beno, agian beste norbaiti gustatuko zaio, espero dezagun)
gustuko duzulako eta beste norbaitek goza dezan nahi duzulako (ideia ona!)
etxean lekua egin nahi duzulako (agian)

Non? Altsasun
Non zehazki? liburu bilketa Altsasuko ikastetxeetan (euskaltegia barne), azoka plazan (eguraldi ona badago), Gure Etxean (euria ari badu, esaterako)
Noiz? liburu bilketa azaroaren 19a arte, azoka bera azaroaren 21ean, 12etatik 14etara

Bilketarako utzi liburu horiek Altsasuko ikastetxeetako batean eta ordainez txartela jasoko duzu.

Azokaren egunean liburu horiek guztiak Altsasuko plazan izanen dituzu. Begiratu, kuxkuxeatu... eta gustuko zerbait aurkituz gero, txartelaren truke hartu, eraman eta ea! irakurri eta...

2010/11/12

Etxarri Aranatzen etxarriera praktikatzeko taldea dago


Baaaaiiii!!!!
Etxarri Aranatzeko taldekoak Etxarriko euskaran aritzen dira, honetaz eta hartaz... paseatzen duten bitartean, noski. Euria ari badu... tabernaren batean kafe beroa eskuetan.

2010/11/09

Irakurtzea gustuko baduzue...

eta gainera gero liburu hori idatzi duen pertsonarekin egoteko aukera nahi baduzue...

Abenduaren 16an, ostegunarekin, Altsasuko Iortia kultur etxera

Fernando Morillo etorriko da.

Idazlea da.


Suminaren estrategia nobelari buruz hitz egingo digu.

Hortaz, aukera ez galdu,

lortu liburua,

gozatu, harritu, txunditu...

eta ...