Pages

2010/01/20


Testu bazka-ren eskaintza irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei zuzenduta dago. Lagundutako irakurketa bat egitean datza eta parte hartzeko ez da literatura ezagutza berezirik behar, literatura gustuko izatea eta euskaraz hitz egiteko gogoa besterik ez.
Horregatik ilbeltzaren 28an, ostegunarekin, 19:00etan Gure Etxea eraikinean agertzera gonbidatzen zaitugu.

2010/01/13

Komiki mutu lehiaketa

Kima euskara taldeak bigarren aldiz Komiki Mutu Lehiaketa antolatu du. Marrazkiak oinarri hartuta parte-hartzaileek irudimena erabili beharko dute komikiari izenburua eman eta marrazkietako “otartekoetan” testua jartzeko. Euskaraz, jakina. Erronka onartu nahi dutenek jakin dezatela komiki mutua, besteak beste, www.altsasukokima.com web gunean eskuragarri dagoela. Komiki osatua ilbeltzaren 27rako aurkeztu beharko da.
Anima zaitez!!

2010/01/12


Mintzakiden parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko 3 kreditu eskuratu ahal izango dituzte . AEKren Praktika Zerbitzua arduratuko litzateke ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz, beraz, izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.