Pages

2007/10/29

MINTZAKIDEOK, IKASTURTEA HASTERA DOA!!

BAI, LAGUNOK, datorren astean hasiko dugu ikasturtea eta horretarako zuekin aste honen barruan harremanetan jarriko gara. Aste hau laburra bada ere, lasai guk lehenago edo beranduago zuekin emango dugu eta! Ongi hasi eta ongi bukatu astea, lanerako behintzat laburra da eta, animo!

Aisialdian, hobe euskaraz!!

2007/10/19

IZEN EMATE EPEA LUZATU DUGU!!!

URRIAREN 22an, datorren astelehenean, izena emateko epea bukatzeko eguna genuen. Egun batzuez ordea, luzatu dugu, OSTIRALERA ARTE izango duzu MINTZAKIDE izateko aukera, beraz, gogoratu ingurukoei ere, URRIAREN 26a izango dugu azken eguna!!!

*Berandu heltzen bazara, kurtsoan zehar eman dezakezu izena eta eginak dauden taldetan integratuko zaitugu.

INFORMAZIO GEHIAGO: 948 468 258 sakana_mintza@aek.org

2007/10/18

Mintzapraktika egitasmo bateratuak


AEK-k, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Eusko JaurlaritzarenHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiakagerraldia egin dute aste honetan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, euskararenerabilera modu eraginkorragoan sustatzeko elkarlanaren berri emateko.Euskalgintzako eragileen eta erakundeen arteko lankidetzaren lehenengo emaitza ere aurkeztu dute, Mintzapraktika Egitasmo bateratua, hain zuzen ere.


Informazio gehiago nahi baduzu klikatu http://www.mintzapraktika.org/ web gune berrian!!

2007/10/11

HITZ EGITEKO PREST? ANIMATU!

Azken aste hauetan Sakanan ohi baino txoritxo gehiago ikusi ditugu. Tabernak, dendak, kaleak... mintzakide egitasmoa iragartzen duten txoriz josi ditugu. Txori hauek txio- txioka ari dira sakandar guztiak mintzakiden parte har dezagun animatzen.

MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK DAGO!!!
urriaren 22ra arte

Gure zain, euskara maite dugunon zain, zure zain!!

Sustatzaileek hitzarmena 07/09/18an sinatu zuten


Sakanako Mankomunitateak, AEK-k, Bierrik elkarteak eta Aizpea, Kima eta Pikuxar euskara taldeek asteartean (07/09/18) aurkeztu zuten jendaurrean Mintzakide. Guztiek ere bat egin dute Sakanan euskararen erabilera sustatzeko egitasmo horretan eta Udalbideren laguntza izan dute. Jakin baitakite, gure hizkuntzaren egoera normalizatzeko beharrezkoa dela euskararen presentzia eta erabilera ahalik eta gizarte esparru gehiagotara zabaltzea.


Horiek horrela, Sakanako Mankomunitateak eta aipatutako ibarreko euskalgintzako eragileek behar-beharrezko iritzi diote "Sakanan euskara ikasten ari direnei edota hizkuntza erabilera ohiturak aldatu nahi dituztenei euskara praktikatzea eta beste herrikide euskaldunak ezagutzea ahalbidetuko dien egitasmoa sortzeari". Horregatik, Sakanan Mintzakide egitasmoa martxan jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

2007/10/08

Mintzakide sakanan

Euskaldun osoak eta euskalduntzen ari direnak elkartu eta euskaraz hitz egiteko gunea. Mintzakideren gure helburua euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori leuntzea da. Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak, eta askotan euskaldun zaharrok dauzkagun jarrerek ere oztopatzen dute euskararen erabilera, muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu! Euskara ikasten dabilen jendeari, ikasitakoa praktikan jartzeko gune aproposak eskaini nahian, azken finean euskararen erabilera era natural batean bultzatzeko! Animatu eta parte hartu!