Pages

2012/10/26

BIHAR ERE EURIA BOTAKO OMEN DUENEZ...

BIHAR ERE EURIA BOTAKO OMEN DUENEZ... larunbaterako, hau da, biharko plana aterpean.

Arratsaldeko 7:30ean, Iratxo Elkartean, Aizpeak eta Iratxo Elkarteak antolaturik GAZTA ZATI BAT dokumentala ikusteko aukera izanen da. 

Jon Maiak zuzendutako lana oso onarpen ona izaten ari da. Bihar ikusteko aukera izanen  dugu  eta hala den baloratzeko. 

Historia Idiazabalen hasten da. Idiazabal gaztarengatik ezaguna da. Herri honetan,  izandako diferentziak eta arazoak atzean utzi eta zera aukeratzen dute: Gazta zati bat izan nahi dute. Gazta mundua da eta zatia Euskal Herria. Euskal Herriaren eta Scotlanden arteko harremanak lantzen dituzte eta baita  gure herrian izandako azkeneko mugimendu politiko eta sozialak  ere

GAZTA ZATI BAT dokumentalak etorkizunari begiratzen dio. 

Denok zaudete gonbidatuta. 
 Iturria: http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz (testu moldatua)

2012/10/20

ZUEN INGURUAN OSO INTERNAUTAK EZ DIRENENDAKO

Irakurleok:

Badakigu zuek blogekin eta facebookekin oso trebeak zaretela; baina, zuen inguruan teknologia berriekin, eta bereziki facebookekin oso iaioa ez den norbait badaukazue, gomendatzeko moduko zerbait.

Irurtzungo udalak, euskara batzordearen bitartez, hasiberriendako edo teknologia berrietan hain trebatuta ez dauden pertsonendako GIZARTE-SAREEN ikastaroa antolatu du.FACEBOOK zer den eta zertarako balio duen ulertu ahal izateko, teorĂ­a eta praktika. Kontu bat sortu eta kudeatzen ikasi.

Ikastaroa urriaren 26an hasiko da.
Saioak astearte eta ostegunetan izanen dira, kultur etxean, 19:30etik 21:30era
Izena emateko: udaletxean, urriaren 24ko 14:00ak arte
Prezioa: 20 euro

2012/10/19

ASTEBURUAN EURIA GOGOTIK BOTAKO DUENEZ

Asteburuan euria gogotik botako duenez,

hori diote behintzat

hona hemen seme-alaba txikiak dauzkaten mintzakideendako ideia bat

estalpean

Bihar, urriak 20, arratsaldeko 17:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean

haurrendako eta gurasoendako antzerki lana

2012/10/12

Irurtzun inguruan bizi bazara eta...

Irurtzun inguruan bizi bazara eta nahi zenukeena baino gutxiago hitz egiten baduzu euskaraz, bi aukera proposatzen dizkizugu.
Konpainia onean. lagun giroan, astean behin, euskara horri herdoila kendu ahal izanen diozu.

astearteetan, 17:30ean, Iratxo elkartean
eta
ostiraletan, 17:00etan, Pikuxarren

2012/10/06

BAIETZ ZURETAKO LEKUTXO BAT IZAN!!!!

Pixanaka-pixkanaka ari dira Sakanako Mintzakide taldeak osatzen. Zuk talde horietakoren batean sartu nahi baduzu, edo beste bat osatzen parte hartu, esatea baino ez daukazu.

Egun Altsasun bi talde dira:
bat astearteetan, 10:00etan, Akeita kafetegian
eta bestea ostegunetan, 17:00etan frontoiko tabernan. Talde hau oso jendetsua denez, segur aski, iaz bezala, bikoiztu egin beharko da eta beste egun batean ere elkartu.

Etxarri Aranatzen talde bat dago martxan
ostiraletan, 15:30ean plazan

udan martxan izan den beste taldekoak klasean hasi direnez, geldialdi bat izan da, baina klaseez gain mintzakidea mantentzea aztertzen ari dira.

Irurtzunen talde bat dago martxan
ostiraletan, 17:00etan, Pikuxar tabernan
eta egun hauetan beste arratsalde baterako taldea negoziatzen ari da.

2012/10/02

Aukeran, aukeran!!

Orain hasi eta ekainaren amaiera arte, euskaraz hitz egin/dibertitu/barre egin/ paseatu/ kuxkuxeatu nahi duenak, badauka aukera

Irurtzunen

Etxarri Aranatzen

Altsasun

Sakanako beste herriren batean ere nahi duenak, esan dezala eta zein aukera dauden baloratuko da eta taldea sortzen saiatu.