Pages

2012/10/26

BIHAR ERE EURIA BOTAKO OMEN DUENEZ...

BIHAR ERE EURIA BOTAKO OMEN DUENEZ... larunbaterako, hau da, biharko plana aterpean.

Arratsaldeko 7:30ean, Iratxo Elkartean, Aizpeak eta Iratxo Elkarteak antolaturik GAZTA ZATI BAT dokumentala ikusteko aukera izanen da. 

Jon Maiak zuzendutako lana oso onarpen ona izaten ari da. Bihar ikusteko aukera izanen  dugu  eta hala den baloratzeko. 

Historia Idiazabalen hasten da. Idiazabal gaztarengatik ezaguna da. Herri honetan,  izandako diferentziak eta arazoak atzean utzi eta zera aukeratzen dute: Gazta zati bat izan nahi dute. Gazta mundua da eta zatia Euskal Herria. Euskal Herriaren eta Scotlanden arteko harremanak lantzen dituzte eta baita  gure herrian izandako azkeneko mugimendu politiko eta sozialak  ere

GAZTA ZATI BAT dokumentalak etorkizunari begiratzen dio. 

Denok zaudete gonbidatuta. 
 Iturria: http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz (testu moldatua)

No comments:

Post a Comment