Pages

2013/12/23

ABENDUAREN 26AN ZINEMA EUSKARAZ!

Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak, Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari izeneko programaren barruan, Emak bakia baita pelikula eskainiko dute Altsasun. Bi entitateek —bakoitzak bere esparruan— euskara sustatzeko helburua dute, eta sustapen lan horren barruan oso garrantzitsuak dira euskaraz sortutako kultur produktuak; horien artean, zinema ekoizpenak. Euskarazko produktuen kontsumoa handitzeko eta, zehazkiago, Sakanan helduendako euskarazko filmen ikusle kopurua handitzeko, sortu zuten Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari programa. Izan ere, Iortia kultur guneak zinema-programazio egonkorra eskaintzen du urtean zehar, eta euskaraz sortu edo itzulitako familiendako filmak proiektatzen ditu hilero; noizbehinka, helduendako filmak proiektatzen ditu, baina ikusle gutxi joan ohi da.
  • abenduaren 26an (ostegunarekin)
  • 20:00etan
  •  Altsasuko Iortia kultur gunean
  • Doan (gonbidapena jaso behar da aldez aurretik Iortian)
    Laburpena
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari, kasu.
Fitxa teknikoa

  •  Zuzendaria: Oskar Alegria
  • Gidoia: Oskar Alegria
  •  Iraupena: 83 minutu

2013/12/22

ESKERRIK ASKO ZURI, MINTZAKIDE!

Urte berri on!

Eta eskerrik asko, mintzakide! Zeuri esker, euskarak hiztunak irabazten ditu egunetik egunera. AEKren mintzapraktika egitasmoetan gabiltzan guztion partez, eskerrik beroenak.


2013/12/20

AIZPEAK BERTSO AFARIA ANTOLATU DU BIHAR

Bihar, Aizpea euskara taldeak antolatuta, bertso afaria eginen da Irurtzungo Iratxo elkartean, 21:30etik hasita.

Ariko diren bertsolariak Erika Lagoma eta Uxue Alberdi dira.

FILM BAT IKUSI ETA EDERKI MERENDATU

Atzo Altsasuko mintzakideak euskaltegian elkartu ziren. Film bat ikusi zuten eta ederki merendatu zuten. Plan bikaina, ezta?


2013/12/19

BIHAR IRURTZUNGOEK AFARIA EGINEN DUTE!

Bihar Irurtzungo mintzakideak potea hartzeko elkartu ordez,

afaltzeko elkartuko dira.

On dagiela!


2013/12/18

PASABIDEKO GALDERAZ OHARRA

Olentzerorena izan da 2013ko azken pasabideko galdera.

2014an itzultzen garenean, pasabideko galderarekin itzuliko gara!!!!



ZEIN GEZUR ESAN GENUEN OLENTZERORI BURUZ?

Ba, A) aukera!!!!!

Olentzero, guk dakigula, ez dago ezkonduta! Elizaz ezkonduta? Are gutxiago.

Egia esan ez dakigu zein harreman dagoen Olentzeroren eta Mari Domingiren artean.

A) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta. 50 boto
B) Neguko solstizioa. boto 1
C) Suko enborra. 2 boto
D) Ikazkina da. 3 boto


Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena mintzakide bat da!!!! Zorionak Izaskun!!!!!

Zein da saria??? Olentzerori buruzkoa denez, kriston saria da!!! Arkatz, boligrafo, txorroskilo, borragoma eta erregelaz betetako kartapazioa!!!!

ESKERRIK ASKO, JOXEMARI!





2013/12/17

OSTEGUNEAN ALTSASUKOEK ZINEMA ETA MERENDUA!

Ostegunean Altsasuko mintzakideak tabernara joan ordez euskaltegira joanen dira.

Bertan film bat ikusiko dute (Asko daude aukeratzeko!) eta ondoren pixka bat merendatuko dute!


BIHAR JOXEMARI ITURRALDEREN BISITA IZANEN DUGU!!!


Joxe Mari Iturralde idazlea gonbidatu dute aurten Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k. Haren Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak liburuak irakurtzeko proposamena egin dute, bai euskaltegiko ikasleei bai sakandar guztiei ere. Horiek irakurri ondoren egilearekin haiei buruz hitz egiteko aukera izanen da bihar.

Liburuak
Poloniako lautada izoztuak (Igela, 2001). Erdi mailakoa.
Maitasun istorio bat kontatzen du bukaerara arte argituko ez dena. Horrela liburu guztian zehar misterioa mantenduko du. Narrazio berezia da, misteriotsua eta interesgarria, normalean oharkabean pasatzen diren detaile txikien deskribapenari garrantzi handia ematen diona.

Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Goi mailakoa.
Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.



Iturria:  http://guaixe.net/sakana/1387196332347
(pixka bat moldatua)

2013/12/13

Guaixe-k web berria mustuko du astelehenean

Astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean eginen da aurkezpena. Sakandar guztiak gonbidatutak daude
Bierrik fundazioak, Sakanako euskarazko komunikabideak kudeatzen dituen fundazioak, web atari berria mustuko du astelehenean. Sakanaz sarean aritzeko gune berria izanen da. 2007. urtetik dago Guaixe Interneten Sakanako informazioa zabaltzen. Baina ordutik informazioa kontsumitzeko joerak aldatzen ari direla ikusita eta herritarren beharrei erantzuteko sortu du Bierrik-ek web gunea.

www.guaixe.net-en ezaugarri nabarmenenak bi dira. Batetik, Sakanako talde eragile eta herritarrez osatutako Komunitatea izanen du (herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatuko du, haiei web orrian protagonismoa emanez). Eta, bestetik, informazioa eta gaurkotasuna kudeatzeko tresna berriak izango ditu: argazki albisteak, argazki galeriak, bideoak, zuzenekoak. Aldi berean, zerbitzu eta elementu berriak eskainiko ditu web gune berriak: zorion agurrak, ezkontzak, jaiotzak, gida komertziala. Eta dena mugikorretarako egokitua. Argibide guztiak astelehenean emanen ditugu Iortia kultur gunean.

Elkarlanean
Proiektu horri ilusioz ekin dio fundazioak. Horretarako Tokikom-en, euskarazko tokiko hedabideen elkartearen laguntza izan du. Euskal Herriko euskarazko beste komunikabide batzuekin batera, punta puntako teknologia eskaintzen duen plataforma jarri dute martxan. Motor nagusia eta software librea besteekin konpartituko du beraz. Hala, tokiko hedabideen sektorea berritzeko urratsa eman dute, bakarka nekez eskura zitzaken baliabideak lortuz horrela. 

Eragina
Hilabetea    Bisita kopurua
Ilbeltza       27.410
Otsaila       23.456
Martxoa     27.588
Apirila        26.123
Maiatza     32.639
Garagarzaroa 39.743
Iraila         39.518
Lastaila    37.050
Azaroa     36.003

@guaixe
Data              Jarraitzaileak
2012-12-21    400
2013-02-15    502
2013-04-11    604
2013-07-24    701
2013-09-06    800
2013-12-03    900
Facebook.com/Guaixe.astekaria 1.155 lagun


www.guaixe.net helbidetik hartutako informazioa

2013/12/11

ABENDUAREN 18 ARTEKO GALDERA



ZEIN DA GEZURRA?

a) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta daude.

b) Neguko solstizioa ospatzeko da Olentzero.

d) Lehen Gabon Gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero.

d) Ikazkin moduan irudikatzen dute, pipan erretzen du eta tximiniatik jaitsita sartzen da etxeetara.


 

BERTSOLARIEN GALDERAREN ERANTZUNA

a) Mendiluze, Sarriegi, Beltza, Lizaso, EgaƱa, Fernandez, Colina eta Arzallus. 3 BOTO
b) Arzallus, Lujanbio, Iturriaga, Lakuntza, Leitza, Alberdi, Colina eta Gaztelumendi. 6 BOTO
c) Colina, Lazkao Txiki, Baxarri, Silveira, Txirrita, Xalbador, Bilintx eta Gaztelumendi.BOTO 1

d) Mendiluze, Sarriegi, Arzallus, Gaztelumendi, Elortza, Lujanbio, Colina eta Iturriaga. 46 BOTO
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena Ricardo da!!!!

Zein da saria? 2014rako egutegi zoragarria  ekintzak markatzeko itsasgailuak eta guzti!!!!

2013/12/08

IRAKURLE TALDEAREN HITZORDUA OSTEGUNEAN

Irakurle taldearen abenduko hitzordua ostegunean izanen da, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian


Solasaldiaren hizketa  gaia  Jon Arretxeren 19 kamera izanen da.





2013/12/04

ABENDUAREN 11 ARTEKO GALDERA

Zein joango dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera?


a) Mendiluze, Sarriegi, Beltza, Lizaso, EgaƱa, Fernandez, Colina eta Arzallus.

b) Arzallus, Lujanbio, Iturriaga, Lakuntza, Leitza, Alberdi, Colina eta Gaztelumendi.

c) Colina, Lazkao Txiki, Baxarri, Silveira, Txirrita, Xalbador, Bilintx eta Gaztelumendi.

d) Mendiluze, Sarriegi, Arzallus, Gaztelumendi, Elortza, Lujanbio, Colina eta Iturriaga.

AGOTEEN GALDERAREN ERANTZUNA

AGOTEEN GALDERAREN ERANTZUNA

Galdera agoteei buruzkoa zen.

Zein da gezurra?

a)Belarriak itsatsita 3 boto

b)Apaizaren ondoan esertzen ziren 60 boto

c)Ilea argia zeukaten 8 boto

d)Elizan sartzeko ate berezia zeukaten 2 boto

Elizan sartu bai sartzen ziren, baina ate berezi batetik eta atzean egon behar omen zuten.

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, inoiz jantziko ez duen sekulako kamiseta itsusia jasoko duena mintzakide bat da: Edurne!!!!

Aupa, zu!!!!