Pages

2013/12/13

Guaixe-k web berria mustuko du astelehenean

Astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean eginen da aurkezpena. Sakandar guztiak gonbidatutak daude
Bierrik fundazioak, Sakanako euskarazko komunikabideak kudeatzen dituen fundazioak, web atari berria mustuko du astelehenean. Sakanaz sarean aritzeko gune berria izanen da. 2007. urtetik dago Guaixe Interneten Sakanako informazioa zabaltzen. Baina ordutik informazioa kontsumitzeko joerak aldatzen ari direla ikusita eta herritarren beharrei erantzuteko sortu du Bierrik-ek web gunea.

www.guaixe.net-en ezaugarri nabarmenenak bi dira. Batetik, Sakanako talde eragile eta herritarrez osatutako Komunitatea izanen du (herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatuko du, haiei web orrian protagonismoa emanez). Eta, bestetik, informazioa eta gaurkotasuna kudeatzeko tresna berriak izango ditu: argazki albisteak, argazki galeriak, bideoak, zuzenekoak. Aldi berean, zerbitzu eta elementu berriak eskainiko ditu web gune berriak: zorion agurrak, ezkontzak, jaiotzak, gida komertziala. Eta dena mugikorretarako egokitua. Argibide guztiak astelehenean emanen ditugu Iortia kultur gunean.

Elkarlanean
Proiektu horri ilusioz ekin dio fundazioak. Horretarako Tokikom-en, euskarazko tokiko hedabideen elkartearen laguntza izan du. Euskal Herriko euskarazko beste komunikabide batzuekin batera, punta puntako teknologia eskaintzen duen plataforma jarri dute martxan. Motor nagusia eta software librea besteekin konpartituko du beraz. Hala, tokiko hedabideen sektorea berritzeko urratsa eman dute, bakarka nekez eskura zitzaken baliabideak lortuz horrela. 

Eragina
Hilabetea    Bisita kopurua
Ilbeltza       27.410
Otsaila       23.456
Martxoa     27.588
Apirila        26.123
Maiatza     32.639
Garagarzaroa 39.743
Iraila         39.518
Lastaila    37.050
Azaroa     36.003

@guaixe
Data              Jarraitzaileak
2012-12-21    400
2013-02-15    502
2013-04-11    604
2013-07-24    701
2013-09-06    800
2013-12-03    900
Facebook.com/Guaixe.astekaria 1.155 lagun


www.guaixe.net helbidetik hartutako informazioa

No comments:

Post a Comment