Pages

2018/05/07

Ele festa Guaixen.


guaixe.eus logoa

Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia

  Gizartea  Altsasu
8 euskaldun berri eta Mintzakide programako kide omendu dituzte Altsasun.
Sakanako AEKk, Sakanako Mintzakide programak, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak eta Guaixe fundazioak antolatuta, ibarreko hiztun berriak eta mintzakideak omentzeko ospakizuna antolatu dute: eLe festa. Gaur izan da Altsasun, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako Alde Zaharreko Euskal Festako egitarauaren barruan. Omenaldian 40 bat pertsona elkartu dira.

Euren burua euskalduntzeko egindako ahalegina eta Sakanako euskaldunen komunitatea zabaltzeko erabakia hartu duten sakandar horiei eskertu diete antolatzaileek. Ikasturte akaberako graduazio baten moduko ekitaldiarekin hasi da guztia. Aitortza jaso duten sakandar guztien izen-abizenak esan eta jendaurrera atera dira. Guztira 6 sakandar omendu izan dira: 8 hiztun berri eta mintzakide: Mari Jose Arza, Jose Donlo, Maria Lusia Fernandez, Mikel Zudaire, Peio Razkin, Felix San Miguel, Laureano Gabirondo eta Arrate Iturritza (mintzakidea). Haien aurretik euskaldundu diren beste bi hiztunen eskutik, Pili Rellan eta Ignacio Lezea, opari bana jaso dute omenduek.

Sakanako euskaldunen komunitatea kide berriekin handitu dela ospatzeko, elkarri euskara opari egin diote mintzodromo baten bidez. Hiztun berriek euskarazko komunitateko kide berriak ezagutu eta haiekin euskara praktikatu dute. Ordu batez aritu dira lau gairen inguruan hizketan, ordu laurdenero hizketa-lagunak aldatuz. Horrela, Sakanako euskara hiztunen arteko sare berriak sortu eta eLe-festako protagonistak, hiztun berriak eta Mintzakideko kideak, haietan sartu dira. Kidam magoaren saioarekin, auzatearekin eta bazkariarekin despeditu da aitortza-festa.

Antolatzaileek ibarreko euskara ikasle guztiei gogorarazi diete Sakanako Mankomunitatearen diru-laguntza eskatzeko aukera dutela. Eskabideak ekainaren 1etik uztailaren 31ra aurkeztu aukera dute. Bestalde, gaur omendutakoen eredua segitu nahi dutenek jakin dezatela irailean zabalduko dela Sakanako Mintzakide programan izena emateko epea, doakoa da. Informazioa 600 482 024 telefonoan edo Itsasi euskaltegian jasoko dute. Sakanan euskara ikasi nahi duten helduendako aurrematrikulazioa maiatzaren19an zabalduko du AEK-k. Aukera hori baliatzen dutenek % 5eko deskontua izanen dute. Sakanako AEK-n ohiko matrikulazioa, bestela, irailean izanen da. 948 468 258 telefonoan edo Itsasi euskaltegian jaso daiteke informazioa. Gainera, AEKk udarako barnetegi eskaintza zabala du.

Asmo berarekin, euskararen erabilerari bultzada ematea, antolatu da Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Sakanako 7 herrik eman dute izena: Irurtzun, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Urdiain. Izena eman ez duten herrietako euskaltzaleek horretarako aukera izanen dute asteazkenean, hilak 9, 17:00etan Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan eginen den bileran.

Despeditzeko, antolatzaileek eLe festaz aparte, egunerokoan Sakanan euskara praktikatu eta bizitzeko deia egin dute, sakandarrei aurten euskarak 365 egun dituela gogoratuz despeditu dira.

Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 1
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 2
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 3
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 4
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 5
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 6
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 7
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 8
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 9
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 10
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 11
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 12
Euskaldun berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia - 13

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!


Laguntzaileak

  • Mank sakana logoa
  • Nafarroako gobernua
  • Mecna

3. Ele festa. Euskalden berrien eta mintzakideen aitortza ekitaldia.








2018/03/01

8M Mintzakidek planto!


M8an euskaltegiko irakasleak eta Mintzakide zerbitzua greba feministara joango gara!
Emakumeok planto!

2018/02/21

Mintzakide talde berriak Sakanan!


SAKANAKO MINTZAKIDE TALDEAK





1- ZIORDIA : 16:00 /ASTEARTEA / LIBURUTEGIA


2- ALTSASU: 19:00 / ASTELEHENA / KAIXO TABERNA


3- ALTSASU: 09:00 / OSTIRALA / KAIXO TABERNA


4- ALTSASU: 16:00 / ASTELEHENA / KOXKA TABERNA


5- ALTSASU: 20:00 / OSTG EDO OSTR / LEZEA TABERNA “ALTSUN ESKUAZ”


6- URDIAIN: 19:00 / ASTEAZKENA/ LIBURUTEGIA


7- ARBIZU: 17:30 / ASTEAZKENA / LIBURUTEGIA


8- ARAKIL: 19:00 / ASTELEHENA / SAKANAN ZEHAR “ ASTELEHEN ZORIONTSUAK”


9- IRURTZUN:17:00 / OSTIRALA/ PIKUXAR TABERNA


10-IRURTZUN:09:00/ ASTELEHENA / PIKUXAR TABERNA


11-IRURTZUN:18:00/ASTEARTEA / IRATXO ELKARTEA