Pages
2012/12/23
2012/12/21
EUSKALDUNAK GARA ETA ARRARO GAUDE IGANDEAN
Igandean, hilak 23, arratsaldeko 18:30ean
Etxarri Aranazko gaztetxean
EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO
bakarrizketa saioa
Bi euskaldun, bi bizipen desberdinekin. Bata, Irlandatik etorritakoa, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta. Bestea, Iruñetik dator, egunerokotasunean euskararen inguruko egoerak kontatzeko prest.
Euskal Herrian Euskarazen eskutik

2012/12/19
GABONAK PASA ARTE GALDERA GEHIAGO EZ!
Gabonetako oporrak pasatu arte ez dugu galdera gehiago eginen.
Oporretan kulturizatu!!!! Indartsu itzuliko baikara!!!!

EMAKUMEEN EIAKULAZIOA HANDIA DA!!!
edo handia izan daiteke!
Aurreko egunetan pasabideko galderaren erantzuna:
Asko jota 400 ml da!!!!! 400 ml!!!
Bik baino ez dute aztatu!!!!! Zozketa ez egitea erabaki du notarioak eta biei emanen zaie saria! Zorionak Jabi eta Luismari!!!!!!!

Olentzerori gutuna idazteko eredua jasoko duzue!!!!
LARUNBATEKO HITZORDUAK
Larunbatean, hilak 22, hainbat hitzordu euskaldun daude Sakanan.
1- Lehengoan aipatu genuena: Neguko Solstizioaren ospakizuna. Altsasun, 19:00etan, Dantzalekun.
2- Bertso saio ederra Altsasuko Gure Etxean. Saioa 19:00etan hasiko da eta bertan izanen dira, Altsasuko Bertso Eskolako ikasleekin batera, Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz eta Jon Maia bertsolariak.
Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatu du saioa, eta sarreren erdia Bierrik Fundazioarendako izanen da.
3- Beste bertso saio eder bat Irurtzunen, baina afaria eta guzti!
BERTSO-AFARIA Iratxon. Bi bertsolari handi. Alaia Martin gaztea eta Jon Maia beteranoa. Bertsozalea baldin bazara, hor duzu aukera polita gau on bat igarotzeko.

2012/12/18
XABIER MENDIGURENEKIN SOLASEAN
Gaur hainbat mintzakide eta AEK-ko euskaltegiko ikasle eta irakasleak
Altsasuko Iortia kultur gunean elkartu gara
Xabier Mendiguren idazlearekin
Motozerra eta Sakoneta liburuen inguruan aritu gara solasean

2012/12/16
NEGUKO SOLSTIZIOA OSPATZEN
Heldu den abenduaren 22an, Altsasuko Dantzalekun 19:00etatik aurrera neguko solstizioa ospatuko da.
Han izanen dira lamiak, sorginak, momotxorroak, jentilak, joaldunak... Gau majikoa izanen da!!!!!
Antolatzailea: Egubera taldea

2012/12/15
2012/12/14
EUSKAL KANTAK
Bihar, hilak 15, iluntzeko 19:30ean Atarrabiako abesbatzak euskal kantak emanen ditu.
Ekitaldia Irurtzungo elizan izanen da.
Ekitaldia Irurtzungo elizan izanen da.
Emanaldi hau Irurtzungo Aizpea euskara taldeak antolatu du 2012ko Euskal Ekitaldiak zikloaren barruan.
MIREN USTARROZ, HAU ARTISTA! 1
Atzo
arratsaldean hainbat mintzakide eta euskaltegiko ikasle eta irakasle Arbizun izan ginen.
Miren Ustarroz eskultoreari bisita
egin genion.
Zein interesgarria,
bizigarria, gozagarria!!!!!! (hotz pixka bat pasatu arren...)
2012/12/12
ABENDUAREN 12TIK 19RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA

Olentzerori opariak eskatzeko
gutun
eredua
2012ko abenduaren ……a
Olentzero maitea:
Aurten oso txintxoa izan naiz. Horregatik,
………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………

Zure zain izanen naiz, maitasunez,
…………………………
|
EMAKUMEEN ORGASMOAZ GALDEZKA
EMAKUMEEN ORGASMOAZ GALDEZKA
Abenduaren 12tik 19rako pasabideko
galdera
b)Emakumeek ez dute ezer
eiakulatzen.
c)Emakumeek 400ml (gutxi gorabehera)
eiakulatzen dute gehienez orgasmoan.
d)Emakumeek ez dute eiakulatzen, isur
daitekeen likidoa pixa eta fluxuaren arteko nahasketa da.
AUKERATU ERANTZUN ZUZENA:
a) Emakumeek
75ml (gutxi gorabehera) eiakulatzen dute gehienez orgasmoan.2012/12/11
MIREN USTARROZ ESKULTOREARI BISITA (BIGARRENA ETA AZKENA)
Ostegunean, hilak 13, arratsaldeko 17:30ean Arbizun elkartuko gara, harrizko autobus geltokiaren ondoan Miren Ustarroz eskultorearen tailerra bisitatzeko.
Hainbeste gustatu zitzaigun lehen bisita, non errepikatu eginen dugun. Hori bai, argi izan, azken bisita izanen da.
Hona hemen Mirenen webgunean aurkitu ditugun lanetako batzuk.
http://harbizi.com/eu/index.php

2012/12/10
HERRI ANTZERKIA ETXARRI ARANATZEN!
Igandean, hilak 16, Etxarri Aranazko herri antzerkiaren 2. eta azken emanaldia.
Ikusi nahi baduzu, kontuan izan azkan emanaldia dela!!!

Sarrerak Etxarri Aranazko Kaxetan eta Marixelen 10 eurotan!
2012/12/08
HARRIA LANTZEKO TAILERRA
HARRIA LANTZEKO TAILERRA eginen da Etxarri Aranatzen.
Urtarrilaren 12, 19, 26 eta otsailaren 2an, baina luza daiteke.
Helburua batetik harria lantzen ikastea da eta bestetik Etxarriko dermioen izenak harrian lantzea eta harriak dermio horietan jartzea
Tailerraren gidaria Juan Mari Garziandia etxarriarra izanen da.
Kuota doan da.
Izena emateko: kultura@etxarriaranatz.com helbidean, 948460930 telefonoan edo udal bulegoan
Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

2012/12/07
2012/12/05
ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO PASABIDEKO GALDERA
ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO GALDERA
NOIZ
ETA NON IKUSI ZEN LEHENENGO ALDIZ HEAVYEK EGITEN DUTEN SEINALE
HAU?
B-
1979an Black Sabbath-eko abeslariak, bere amonak egiten zuen
seinalea kontzertuetan egiten zuen.
C-
1967an Kennedy lehendakariak bere barne ministroari jendaurrean egin
zion.
D-
1968an hippyen mugimenduak modan jarri zuen bakearen seinale.
ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA
abenduaren 5etik 12rako pasabideko galderaren
saria
LEHIAKETA: BADAKIZUE ZEIN KOLORETAKOAK DIREN OBULUAK!!!
Obuluak urre kolorekoak dira!!!!! Ez erotu
interneten begira!!!
Eta hiruk baino ez dute aztatu!!!!!
Ez dira gardenak, askok eta askok eta askok botoa eman duzuen arren!!!!
Telefono esklusibo-esklusiboa jasoko duena Patxi Ramirez da! Zorionak!!!!

2012/12/02
DURANGOKO AZOKARA JOATEKO AUTOBUSA
ABENDUAREN 8an DENOK DURANGORA
Sakana-Durango autobusa
Irteera: 9:00etan, Etxarri Aranazko autobus geltokitik
Itzulera: 20:30ean
Ordainketa: Xapateron edo Leku Onan,
abenduaren 3rako (10 €)
Antolatzaileak: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua eta Etxarriko Euskara Batzordea

PIRRITX, PORROTX ETA FAMILIA GUZTIA IRURTZUNEN
Bihar, abenduak 3, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta familia guztia Irurtzunen izanen dira, arratsaldeko 17:00etan, kiroldegian.
Ospakizun urtea dugu pailazook aurtengoa, izan ere, amona Josefinak 100 urte beteko baititu! Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oinetako behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazoak eta lagunak amonaren baserrira joango gara gure amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait , ordea, festa zapuztu nahi duena, eta gu oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!

2012/11/30
LITERATURA SOLASALDIA ABENDUAN
Sakanako Mintzakide jatorrek dagoeneko badakite. Jakinaren gainean daude eta batzuek dagoeneko irakurri duzue liburuetako bat, edo biak.
Orain Sakanako euskaldunoi zabaldu nahi dizuegu gonbidapena.
Informazioaren iturria: GUAIXE

BIHARKO BI PROPOSAMEN
Lehenengo proposamena Etxarri Aranatzen da.
Aurreko asteburuko saio teorikoaren ondoren, bihar goizean saio praktikoa eginen da, goizeko 09:30etatik aurrera. Hau da, Altzartetik, kanpineko aparkalekutik, abiatuta paseo bat emanen dute Etxarri Aranazko Beheko Basoan zehar bertako toponimoak ezagutzeko asmoz.
Euskalduna bazara eta interesgarria iruditu bazaizue, gonbidatuta zaudete!!
Bestetik, denok dagoeneko jakinen duzuen bezala, bihar manifa eginen dugu euskaldunok Donostian!!!!
Euskaraz bizi nahi baitugu!!! Eskubidea delako euskaraz bizitzea!!!!!

2012/11/29
ABENDUAREN 5EAN ZOZKETATUKO DUGUN SARIA!
Abenduaren 5ean zoketatuko dugun saria!!
Obuluak zein koloretakoak diren aztatzen dutenen artean, honako saria zozketatuko dugu.
Telefono mugiko esklusiboa!!!
Inork ez dauka horrelako telefonorik!!!!

2012/11/28
Azaroaren 28tik abenduan 5erako galdera eta aurrekoaren erantzuna
Azaroaren 28tik abenduaren 5erako galdera
Zein
koloretakoak dira obuluak?
a) zilar kolorekoak
b) zuriak
c) gardenak
d) urre kolorekoak
Erantzunak
emailez sakana@aek.org helbidera
Facebooken Itsasi euskaltegia
Bide batez, joan den asteko galderari erantzunez.
Beldurrezko filmak ikusten ditugunean, argaldu egiten gara?
a) 90 minututan 184 kaloria arte
b) 90 minututan 500 kaloria arte
c) 90 minututan 1.050 kaloria arte
d) Ez gara argaltzen
Erantzuna A da!!!
Aitor notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Martera bidaia jasoko duena Sara da!!! Amaiaren taldeko Sara!!!!!
Joaten zarenean, bidali postal bat handik!!!!!

2012/11/27
MIREN USTARROZ ESKULTOREAREN TAILERRA BISITATZEN
Gaur goizean, hotzari eta euriari aurre
eginez,
autoak hartu eta Arbizura fan gara, mintzakide batzuk eta Altsasukoeuskaltegiko goizeko talde guztiak eta Etxarriko goizeko taldea.
Han Miren Ustarroz eskultorearekin elkartu gara. Bere tailerra, eskulturak, lanak, teknikak... erakutsi dizkigu.
Bai ongi!!!!! Euskaraz kultura ezagutzen!!!!!!
Eskerrik asko, Miren!!!!!
Egun batzuk barru arratsalde batean ere joanen gara bisitatzera . Abisatuko dugu!!!

Subscribe to:
Posts (Atom)