Laugarren ikasturteko bigarren saioa du azaroaren 2an izanen du Testu bazkak, euskarazko literaturaren berora biltzeko aitzakia, Kima euskara taldeak proposatuta.
Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Euskaraz idatzitako testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.
Azaroko Testu bazkako aurreneko bi saioek, hilaren 2koa eta16koa, Anjel Lertxundiren obra izanen dute oinarri.
Hark idatzitako obren pasarteen inguruan ariko dira hizketan Testu bazkan biltzen direnak.
Azaroaren 30eko Testu bazkan,berriz, Dora Salazarrek eta Harkaitz Canok ondu duten Cuentos para adultos liburuaren gira-biran ariko da.
Azaroak, beraz, hiru hitzordu ekarriko ditu literatura zalearendako.
Parte hartzera animatzen zaitugu. Jakizu Testubazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Dena abantailak dira: euskaraz idatzitako lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen, aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan bertan irakurtzen dira pasarte labur batzuk; saioak ez dira oso luzeak izaten eta, gainera, saio guztiak independenteak dira. Horregatik guztiagatik, Kima euskara taldetik gonbitea egiten dizuegu irakur zaletasuna duzuenoi, literatura maite duzuenoi eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite duzuenoi edota euskaraz hitz egin nahi duzuen guztioi.
Hitzordua,19:00etan da, udal liburutegian. Kima euskara taldeak parte hartzera animatu nahi zaitu. Hori bai, antolaketa errazte aldera, eskertuko genizuek eAltsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota http://www.aek.org/webposta/src/compose.php?send_to=altsasuneuskaraz%40euskalerria.org helbidean izena emanen bazenute.
On egin literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.