Pages

2013/04/30

SARI BANAKETA SARRI

Dagoeneko badauzkagu Sakanako Mankomunitateak antolatutako 2013ko nanoipuin lehiaketako saridunen izenak.

Badakizkigu, baina oraindik ez dugu esanen zein diren. Lasai!

Momentuz euskaltegiko ikasleen eta mintzakideen artean banatuko direla esanen dizuegu.


Esan diezazuekeguna ere da sari banaketa maiatzaren 13an izanen dela, arratsaldeko 18etan, Olaztiko Kultur Etxean.

Han izanen gara!

2013/04/26

KAKA BURUTIK BEHERA!

KAKA BURUTIK BEHERA
Krisiaren aurkako antzerki satirikoa Nafarroako egoera politikoaren inguruan.
Antzerki obra, Nafarroako egoera politikoari buruzko satira bat da, eta hainbat esketxen  bidez aurkeztuko da.
Aktoreak antzerki munduko profesionalak dira eta irakurketa kritiko bezain umoretsua egiten saiatuko dira, kaka burutik behera egiten diguten egunotan barre batzuek egiteko aukera aprobetxatuz. 


Apirilaren 27an, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean

FILMA ETA MERENDUA!!!!

Heldu den maiatzaren 2an, ostegunarekin, arratsaldeko 17:00etan Altsasuko mintzakideek zinema saioa eta merendua eginen dituzte, euskaltegian!!

2013/04/24

MAIATZAREN 8 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


ZEIN IZEN DAGO GAIZKI?

A- HIYAB      B- BURKA       C- NIGAB          D-SHAYLA         E- CHADOR

EKAINGO GALDERAREN ERANTZUNA

Ekaingo leizean ez dago ardien marrazkirik!!!!!!!

Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena Angelines da!!!!

a) ardiak 33 boto
b) errinozeroa 28 boto
c) leizeetako hartza 7 boto
d) orkatza 2 boto


zaldi


bisonte


leizeetako hartz


ahuntz


izokin


errinozero


orkatz


eta


orein marrazkiak


daude Ekaingo leizean




2013/04/20

BARRE EGITEKO ZERBAIT NAHI ETA...

Atzo Etxarri Aranatzen elkartu ginenok barre egiteko zerbait ikusi nahi eta Asterix joko olinpikoetan filma ikusi genuen. 
Nahiko barre egin eta gero, taberna batera joan ginen ogitartekoa afaltzera.
Plan bikaina!

2013/04/19

GAUR ZINEMA ETXARRI ARANATZEN!!!

Gogoratu!!

Gaur Etxarri Aranatzeko kultur etxeko bideo gelan

zinema!!!!

Bertan aukeratuko dugu zer ikusi, baina kontuan izan 30 filmetik gora  dauzkagula aukeran!!!

Ondoren ogitartekoren bat jatera joanen gara tabernaren batera.



2013/04/17

PASABIDEKO GALDERA APIRILAREN 17TIK 24RA

ZEINEN MARRAZKIRIK
EZ DAGO
EKAINGO LEIZEAN?????


 
A)    Ardiena
B)    Errinozeroarena
C)    Leizeetako hartzarena
D)    Orkatzarena

GAMELUAREN GALDERAREN ERANTZUNA

GAMELUAREN GALDERAREN ERANTZUNA!!!!!
Bizi!!!!

Zer egiten dute gameluek hil baino lehen????

Bizi!!!!!

Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero

bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena

Iñaki (edo bestela esanda, San Inazio) da!!!!

Bejondeizula!!!

a) Arrantza 8 boto
b) Lo 6 boto
c) Bizi 33 boto
d) Mihia atera 23 boto

Gehienok zuzen ibili zineten!!!

2013/04/11

EUSKALDUNOK MUNDUKO POTENTZIA IZAN GINEN!!!

Euskara izan zen Amerikako kontinentean hitz egin zen aurreneko hizkuntza europarra!!!

Amerindiarrekin harreman ona geneukan euskaldunok!!!!

Geroago ingelesak, frantsesak eta abarrak joan zirenean, amerindiarrek euskaraz egiten zieten!!!!

Munduko potentzia ginen euskaldunak baleen negozioari dagokionez!

eta beste hainbat kontu  ikasi ditugu gaur Iortia kultur etxean!!!

Izan ere, gu mintzakideak eta euskaltegiko irakasle eta ikasleak Apaizac obeto dokumentala ikusten izan gara.



EGIZU ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Egin behar bada, ba...

Mezu honen bidez 2012ko errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi
zaitugu.

Errenta aitorpena modu askotan egin dezakezu: autolikidazio proposamena
berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora
joanda... Edozein modutan egiten duzula ere, gogoratu euskaraz egiterik
bauduzula.

Bestelako argibiderik nahi baduzu, UEMAk eman diezazkizuke:
946 279 195

*ZABAL EZAZU MEZU HAU*
 
 

2013/04/10

APIRILAREN 10ETIK 17RAKO GALDERA

Zer egiten du gamelu batek zendu baino lehen?

a) Arrantza
b) Lo
c) Bizi
d) Mihia atera

KORRIKAREN SORRERAREN GALDERAREN ERANTZUNA

NOLA ETA NOIZ SORTU ZEN KORRIKA EGITEKO IDEIA?
A) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Ibilaldia jaian inspiratuta
5 BOTO



B) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Kilometroak jaian inspiratuta
15 BOTO



C) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Kilometroak jaian inspiratuta
12 BOTO



D) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Ibilaldia jaian inspiratuta.
10 BOTO
 
Aztatu dutenen artean eta notarioaren aurrean, zozketa egin eta gero
BI BOLIGRAFO ZORAGARRIAK
jasoko dituena JABI TRAPERO da!!!!

2013/04/08

GU APAIZAC BAINO ASKOZ OBETO!!!

GU APAIZAC BAINO ASKOZ OBETO!!!!


Heldu den ostegunean, apirilak 11, goizeko 09:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Etxean

APAIZAC OBETO dokumentalaren emanaldia