Pages

2012/01/27

BARDOAK BERTSO EKIMENA ABIAN




Bardoak bertso ekimena abian

Etxarriko Bilixkorriko taldeak etxean hasiko du txapelketa



Ilbeltzaren 27a, ostiralean, 22:00etan, Etxarri Aranazko gaztetxean. Sarrera: 3 euro


Nafarroako bertsolari txapelketak atseden hartuko du aurten. Haren lekua hartuko du Bardoak 2012, Nafarroako taldekako bertso ekimenak. Ekimen berria bertsozaleei elkarte giroko bertso saio hurbilak eta aldi berean kalitatezkoak eskaintzeko helburuarekin sortu da. Etxarriko gaztetxeak hartuko du lehen saioa, gaur, 22:00etan.

Ekimen berritzailea
Bardoak herrietako gertaerak eta kultura zabaltzen zituzten Erdi Aroko kantariak ziren. Haien izena hartu du Nafarroako taldekako bertso ekimenak. Txapelketak nobedade ugari digu: saio motak eta horien ezaugarriak, egin beharreko lanak, taldeen osaketa, saioak epaitzeko formula… Horrekin guztiarekin bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera ezberdina eman nahi zaio, informalagoa, gertukoa.

Ekimena auzolanean, talde lanean oinarritzen da. Taldeek gutxienez bost partaide dituzte: hiru bertsolari, gai-jartzaile-aurkezle bat eta taldeko ordezkaria. Talde berean bertsolari beteranoak gazteekin, hasiberriekin nahasi dituzte. Bertsolariak haien artean banatu beharko dituzte saioetan egin beharreko ariketak. Gainera, bertsotan aritzeaz gain, epaile lanak egin beharko dituzte. Beste multzotako taldeen lana epaituko dute. Ikusleek ere zer esana izanen dute.

Txapelketaren egitura
Bardoak ekimenean 17 talde eta 99 parte-hartzaile izanen dira, haietatik 51 bertsolariak. Ohiko txapelketan 30 bat bertsolari lehiatzen dira, beraz, aurpegi berri asko ikusteko aukera izanen da. Taldeak hiruko 6 multzotan banatu dituzte.

Bertso ekimenak 24 saio izanen ditu, hiru fasetan banatuta. Lehen fasean (gaurtik otsailaren 19ra, 17 saio), taldeak multzo berekoen aurka lehiatuko dira. Multzo bakoitzean nagusitzen dena bigarren fasera pasatuko da (martxoaren 2tik 18ra, 6 saio). Bigarren faseko hiru talde onenak martxoaren 31n Leitzan jokatuko den final handira iritsiko dira. Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izatea espero dute.

Bilixkorriko eta Desterratuak aurrez aurre
Etxarriko Bilixkorriko eta Iruñerria-Gorritiko Desterratuak taldeek emanen diote hasiera bertso txapelketa bereziari, gaur, Etxarriko gaztetxean. Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte bertsolariek, Jon Arratibel gai-jartzaileak eta Artzai Iraurgi ordezkariak etxekoen babesa izanen dute. Baina aurrez aurre izanen duten taldea ez da edonolakoa: Julio Soto txapeldunarekin, 2011n lehen aldiz txapelketan sartu zen Irati Majuelorekin eta bertsotan berria den Unai Uberetagoenarekin neurtuko dituzte indarrak. Iñigo Irazoki gai-jartzaileak eta Eymard Uberetaguenak osatzen dute taldea.

Gaur gauean Etxarriko gaztetxean bilduko direnen erdiek, Joseba Beltzak, Eneko Lazkozek eta Julio Sotok, Beleixe irratian (FM 107,3) egin zuten beroketa asteartean. Bertsolariek gogoz hartu dute ekimen berria. Aspaldi bertso txapelketak utzita zituen Joseba Beltza parte hartzera animatu da: “informalitate puntu bat du, eta horrek animatu nau”. “Txapelketari lehiakortasuna kentzea nahi izan da, jakin arren guztiz ezin izanen zaiola kendu” azaldu zuen Julio Sotok. Eneko Lazkozek pozez hartu du lagunaren erabakia, “urtetan elkarrekin aritu baikara”. Alboan izanen dute Alain Iriarte. Bertso Eskolan urte bat egin ondoren, jendaurrera salto eginen du lehen aldiz. “Bertsojalea da” deskribatu dute lagunek.

Bilixkorriko eta Desterratuak taldeko kideek “lehia estua” aurreikusten dute gaur gauerako. Bertara animatu zituzten bertsozaleak. “Aspaldiko partez Joseba eta lehen aldiz Alain entzuteko aukera izanen da. Julio Soto txapelduna Etxarrin izatea era gauza handia da” esan zuen barrez Eneko Lazkozek. Giro umoretsu hori nagusituko da gaztetxeko saioan.

Sakandarrak
Etxarriko Bilixkorriko taldeak irekiko du bidea eta atzetik etorriko dira gainerako sakandarrak. Heldu den astean sartuko dira txapelketan Oier Lakuntza eta Haizea Beruete iruindar-sakandarrak. Hautsi eta barratu taldean daude Arkaitz Goikoetxea bertsolariekin, Luis Mari Larreta eta Juan Mari Irastortza gai-jartzaile eta aurkezleekin eta Mikel Huarte, Igor Mitxaus eta Aitor Irastortza ordezkariekin batera.

Lehian sartzen azkena Joxema Leitza izanen da. Abizenak Leitzako taldera eraman du arbizuarra. Leitza eta leitzarrak taldea Mikel Azpiroz eta Jose Luis Barberia Zili bertsolariek, Koldo Leitza gai-jartzaileak eta Aitzol Eizmendi ordezkariak osatzen dute.

2012/01/26

GUAIXE ETA BELEIXEren ALDE. BINGO AFARIA. IRURTZUN


Guaixe eta Beleixe laguntzeko asmoz datorren larunbatean, Iratxo elkartean Afaria eta Bingoa antolatuko dute AIZPEA, ORRITZ eta PIKUXAR elkarteek.
Afarirako izena emateko PIKUXAR eta IRATXON daude. Animatu!

Beti ez dugulako aukerarik izaten!!!!!

Asteburu honetan zinena euskaraz Altsasun.

GARTXOT filma

Iortia kultura gunean

urtarrilaren 27an (ostiralarekin) 21:45ean

urtarrilaren 29an (igandearekin) 20:10ean

Sarrera bakoitzeko euro bat Bierrik fundaziorako izanen da.


2012/01/23

Mintzakidea???!!!!!

27. minutuan hasten da.
ETBko Finlandiakoen parodia.
Dena dela, Mintzakidea baino gehiago euskaltegiko ikaslea ematen du.

2012/01/18

ZINEMA EUSKARAZ SAKANAN




- Urtarrilaren 20an (ostiralarekin) 21:45ean eta 22an
(igandearekin) 20:10ean Bi Anai filma eskainiko da.


- Urtarrilaren 27an (ostiralarekin) 21:45ean eta 29an
(igandearekin) 20:10ean Gartxot filma eskainiko da.
Sarrera bakoitzeko euro bat Bierrik fundaziorako izanen da.

Sustatzaileak: Altsasuko Udala, Bierrik fundazioa eta
Sakanako Mankomunitatea

2012/01/17

ILBELTZEKO TESTU BAZKA bigarren saioa




Testu bazka, Kima euskara taldeak antolatu duen lagundutako
irakurketaren ilbeltzeko bigarren saioaren berri ematera
gatozkizu. Juan Mari Irigoieni, haren azken nobelari Ur
arreak, ur garbiak
eskainia oraingo hau ere. Ilbeltzaren
25ean, asteazkenean da hitzordua, 19:00etan, Udal
liburutegian.

2012/01/12

Bigarren eskuko produktuen azoka




Krisialdiak eta diru-laguntzen murrizketak euskarazko hedabideetan eragin zuzena izan dute. Horren jakitun, Sakanan Guaixe astekariaren eta Beleixe Irrataren aldeko ekimenak antolatzen hasi dira talde batzuek eta besteak.


Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka ikastolak elkartasun azoka antolatu dute otsailaren 4rako, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.


Azoka egin ahal izateko materiala biltzen ari dira Sakanako ikastolak. Ostiralera arteko epea dago etxean erabiltzen ez dena eta besteren batek baliatu dezakeen objektuak ikastoletara eramateko.

2012/01/11

Bingo afaria!!!



Beleixe irratiaren eta Guaixe astekariaren alde


BINGO AFARIA


Etxarri Aranazko Larrañeta elkartean

urtarrilaren 14an


21:30ean


Afarira joateko txartela aldez aurretik Leku Ona tabernan eros daiteke, 12 eurotan.



IMAGINATZEN DUZU GUAIXE ETA BELEIXE GABEKO SAKANA???? Ez, ezta?

Afari bejetarianoa!!!!!




2012/01/10

Ilbeltzeko TESTU BAZKA




Urte berriarekin batera, bueltan da Testu bazka, Kima euskara taldeak antolatu duen lagundutako irakurketa. Aurreneko saioa asteazkenean izanen da, eta bazkarako Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak liburuko testu bat izanen da. Menu bera dastatuko da hilaren 25ean ere. Hitzordua 19:00etan jarrita dago, Udal liburutegian.

Ez dakienarendako, Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza.
Euskaraz idatzitako testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa, kasu honetan Irigoienena. Irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara. Jakizu Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Dena abantailak dira: euskaraz idatzitako lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen, aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan bertan irakurtzen dira pasarte labur batzuk; saioak ez dira oso luzeak izaten eta, gainera, saio guztiak independenteak dira.

Horregatik guztiagatik, Kima euskara taldetik gonbitea luzatzen dizuegu irakur zaletasuna duzuenoi, literatura maite duzuenoi eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite duzuenoi edota euskaraz hitz egin nahi duzuen guztioi.

Kima euskara taldeak parte hartzera animatu nahi zaitu. Hori bai, antolaketa errazte aldera, eskertuko genizueke Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena emanen bazenute. Bezperara arte duzue. Eman izena eta on egin literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.

2012/01/08

EUSKARAZ BIZI AHAL DUGU

Euskaltegian euskaraz non aritu gaitezkeen aztertu dute. Guri, Mintzakideoi ideia gustatu zaigu eta kopiatu egin dugu.
Zerrenda honetan asko daude; baina oraindik beste asko falta dira.
Proposamen guztiak ongi etorriak dira
sakana_mintza@aek.org helbidean

ALTSASUN
Basomutur jatetxean Nekanerekin, Iratirekin, Laurarekin eta Iñakirekin, jakina!
Txirinbulo haur-eskolan (garbitzailearekin ez)
Galarza harategian (Lehen Dia zegoen eta orain txinatarren denda dagoenaren aurrean)
EUSKALTEGIAN!
Zumalakarregi plazako Amaya okindegian
Espejo tabernan Ismaelekin
Gautxori tabernan Edurnerekin eta Igorrekin
Maria Eugenia arrandegian Unairekin eta Olaiarekin
Zelai albaitari kontsultan Maiterekin
Eroskin kutxetan Soniarekin, Idoiarekin, Josunerekin… harategian Katxorekin, Josurekin… arrandegian Nerearekin
Koxka tabernan Josurekin, Juanirekin eta Elurrekin
Arkupe altzari dendan
Santa Cruz altzari dendan
Ramosgo goiko dendan Koldorekin
Ramosgo beheko dendan Artzairekin
Sebastian harategian
Portuko okindegian
Kirru harategian Gemarekin
Arkatz liburu dendan neskarekin
Kristinarekin bere fruta dendan
Mamenekin Lasa kirolaken
Nettoko arrandegian Ainhoarekin
Aldasoro harategiko gizonarekin
Zelandi eskolako D eredukoekin
Itziar arrandegian
Akelarre tabernan Juanjorekin
Euskadiko Kutxan gazte guztiekin
Sakana optikan
Eugeniorekin bere ile-apaindegian
Rural Kutxan Jose Marirekin eta beste mutikoarekin (ulertzen du)
Liburutegian (nahiz eta Elenak asko ez ulertu)
Xume tabernan Remigiorekin
Udaletxean
La Vitoriana okindegian
Zelandiko kiroldegian
Biltokin Mikelekin eta zerbitzariekin (eta Dolok ulertzen du)
Goiko loradendan
ETXARRI ARANATZEN
Plazako taberna guztietan: Lurrekin, Onintzarekin, Ovejerorekin, Garbiñerekin, Nekanerekin…
Iturri Eder tabernan Onditzekin, Enekorekin, Nahikarirekin, Mari Karmenekin…
Kaxeta liburu dendan
Patxirekin okindegian
Bakaikoa botikan Virginiarekin eta Oihanarekin
Borda jatetxean Ainhoarekin
Oskarrekin bere janari dendan
Hosto Gorri altzari dendan Maiderrekin eta Amagoiarekin
Katxo arrandegian
Baiza motorreko Asierrekin
Bikain garajean Kalekorekin, Goizederrekin, bulegokoarekin, bi urdiandarrekin eta ataundarrarekin (eta Koldok eta Salinasek ulertzen dute)
Marixelekin bere liburu dendan
Leteren janari dendan Marurekin, Pedro Luisekin eta Jabierarekin
Liburutegian
Udaletxean
Lolirekin okindegian
Martinez botikan Yolirekin
Ikastolan
Eskolan
Euskadiko Kutxan
BAKAIKUN
Kontxirekin bere dendan
ARBIZUN
IATn
Atanasio harategian
Arrautseko tabernan
Karrika tabernan
Consum-en Mari Pazekin
BESTE LEKU BATZUETAN
Iruñeko sarreran (edo irteeran, ikuspuntuaren arabera) dagoen Aralar gasolindegiko askorekin
Beatriz gozotegian (Iruñeko Estafeta karrikan)
LAKUNTZAN
Lagun Artea tabernan
Eroskin
Agirre harategian Jose Marirekin
Arregi harategian
Mankomunitateko bulegoetan
Euskadiko Kutxan
Botikan
Sorginak tabernan
Luis Fuentes eskolan
ERGOIENAN
Txominekin bere harategian (Lizarragan)
Udaletxean (euskara batuan)
OLAZTIN
Clinker tabernan Patxirekin eta semearekin
Urtzin Danirekin
Kiroldegian Lourdesekin
Aixeleku tabernan Anarekin
Pako harategian Pakorekin, Patxirekin eta Milarekin
Ludotekan
Udaletxean
Pilotalekuan Ramirorekin
ITURMENDIN
Nerea ile-apaindegian
ZIORDIN
Anarekin ile-apaindegian
Liburutegian Amaiarekin
URDIAINEN
Jaionerekin bere botikan
Kaluxa tabernan
Janari dendan
Banketxean
Liburutegian Ainhoarekin