Pages

2014/03/28

PARTE HARTZEAK SARIA DAUKA!

Euskara ikasten ari zareten sakandarrok!

Mintzakiden ari zareten sakandarrok!

Oraindik aukera daukazue! Astelehen arte da!

Parte hartuz gero, saria! Polita benetan!

Irabaziz gero, sari hobea!


EUSKALTEGIETAKO IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2014

Oinarriak
Lehena
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere. 
 
Bigarrena
3 maila ditu lehiaketak:
1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.
3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.
Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena
Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu, gehienez.
 
Laugarrena
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela, bertan behera geldituko da. 
 
Bosgarrena
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.
 
Seigarrena
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).
 
Zortzigarrena
Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke euskara@sakana-mank.com helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.
 
Bederatzigarrena
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.
 
Hamargarrena
Lanak martxoaren 31ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.
 
Hamaikagarrena
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex-aequo moduan banatu ahalko dira lan batzuen artean.
 
Hamabigarrena
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du.

Hamahirugarrena
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.

Hamalaugarrena
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.



Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak: Itsasi euskaltegia eta Sakanako Mintzakide
 

2014/03/26

XABIER LETEREN KANTAREN GALDERAREN ERANTZUNA



Xalbadorren heriotzean

Ikusi eta entzun bideoa ! Erantzuna bertan dago!!!!!

Zorionak gehien-gehienoi! Aztatu baituzue! 

Aztatu ez duzuenei esanen dizuegu, lasai esertzeko eta lau minutu eta hamalau segundo hartzeko. Kanta ederra da!

Oharra: bi arazo dauzkagu.


Bat teknikoa da: youtubeko bideoa hemen, blogean, txertatu txertatzen da, baina gorde eta gero zabaltzerakoan galdu egiten da. Auskalo non dagoen misterioa! Hortaz, youtuberako lotura jarri eta nahikoa daukazue, ezta?

Bestea... bestea... bloga elikatzen duen dinamizatzaileak jai eskatu behar izan du (euskaltegian zabiltzatenok jakinen duzue zergatik) eta ez daki nork irabazi duen sekulako sari zoragarri ederra. Baina, dakien momentutik hemen, blogean eta facebooken eta twitterren jarriko du.

APIRILAREN 2 ARTEKO GALDERA

CDak 72 minutuko iraupena izateko sortu ziren. Zergatik?
  

1-       Teknikoki gehiago ezin zutelako iraun.  
2-       Beethovenen 9. sinfoniak hori irauten zuelako.
3-       CDa sortu zuenaren adina zelako
4-       “Haizeak eraman zuena” filmak hori irauten zuelako.        

2014/03/21

GAUR SAGARDOTEGIRA AFALTZERA

GAUR SAGARDOTEGIRA AFALTZERA

Zeraingo sarreran dagoen sagardotegira joanen gara.

Taxiz joanen gara, lasai ibiltzeko.

Elkargunea: 20:00etan Altsasuko Biltokin.

2014/03/19

MARTXOAREN 26 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

MARTXOAREN 26 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Nola jarraitzen du Xabier Leteren poema ezagunak?


Non hago? Zer larretan?

a) Bethleemgo artzaina

b) gure herriko artzaina

c) gure hemengo artzaina

d) Urepeleko artzaina

SAKANAKO ANTZINAKO ARGAZKIEN GALDERAREN ERANTZUNA

Altsasu, BAI, ALTSASU DA! 0 boto
                               
                                                   Arbizuko eskola, BAI, ARBIZUKO ESKOLA DA! GAUR EGUN EZ DA ASKO ALDATU FATXADA! 4 boto! Batek Donostia dela esan du(!)

                                                                 Uharte Arakil Ez, ez da Uharte Arakil! Bakaiku da!!!! 53 boto! Bakaiku dela esan dute. Eta beste batek Uharte ez dela esan, baina Satrustegi dela esan du!

                                                           Lakuntza BAI, LAKUNTZA DA! PLAZAKO PIKOTA! 0 boto
                                        
                Etxarri Aranatz BAI! ETXARRI ARANATZ DA. EZ DA OSO ZAILA IZAN! 0 boto
 
Urdiain BAI! URDIAIN DA! 0 boto
 
 
Aztatu dutenen artean atzo arratsaldeko A2 taldekoek zozketa egin zuten. Nork jasoko du saria? Mintzakide batek!
 
Zorionak, Tere!!!!!!!!!!!!!!!!

2014/03/14

GAUR ALEX TXIKON ARBIZUN

Alex Txikon mendizale ezaguna Arbizura hurbilduko da gaur.

Karakorum neguan titulupean, hitzaldia eta proiekzioa eskainiko du Argi Bidea elkartean, 22:00etatik aurrera. Lemoarra, mendizalea, aizkolaria, txirrindularia, parapentelaria eta kirolari amorratua da, eta bere espedizio eta desafioak aski ezagunak dira. Kasu honetan, Karakorumgo espedizioaz ariko da.
Dena den, Arbizura bertaratzen direnek Txikoni edozein gairi buruzko galderak egiteko aukera izango dute.

alextxikon.com/blog
Mendizale bizkaitarraren bloga. Bere espedizio eta ekitaldi guztien berri izateko.

Iturria: www.guaixe.net (moldatua)

2014/03/12

MARTXOAREN 18 ARTEKO GALDERA!

Adi! martxoaren 18 arte, 19a jai-eguna baita!!!!
Sakana ezagutzen duzue? Edo hobeki esanda, Sakana ezagutzen zenuten?


Zein dago gaizki? Zein herri da ba?
Altsasu
                                
                                                   Arbizuko eskola

                                                                 Uharte Arakil

                                                           Lakuntza
                                        
                Etxarri Aranatz
Urdiain

EUSKALTEGIEI NAFARROAKO GOBERNUAK EMATEN DIZKIEN DIRU-LAGUNTZEN GALDERAREN ERANTZUNA

Denon komentarioa izan da A aukera ez dela, baina (!) A aukerak 6 boto jaso ditu. Baina, nork eman du botoa? Bada, normalean egiten ez dugun arren, gaur botoak nork eman dituen kontatuko dugu. A aukeran boto eman dutenak Yolanda B., Roberto J., Mariano R., Alfredo P. R., Lourdes G. eta Jose I. dira. Ezagunak, ezta?

Beno, eta bestelakoan:

A- 6 boto

B- 32 boto

C- 21 boto

D- 11 boto

 Eta zein da erantzuna? D

Aztatu  dutenen artean zozketa egin da eta sekulako saria jasoko duena Etxarriko taldeko Ariane da! Zorionak!!!!!


Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie euskaltegiei. 
Zein da eboluzioa?


2014/03/05

ERREPIKATU EGINEN DUGU!

Adi! Garaiz zabiltzate!

Inauteri aste honetan bai euskaltegian, bai mintzakide taldeetan "jai" eguna(k) d(it)ugunez eta

galdera oso serioa denez,

aurreko asteko galderarekin jarraitzen dugu.


ADI! MARTXOAREN 12 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Galdera

Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie euskaltegiei. 
Zein da eboluzioa?