Alex Txikon mendizale ezaguna Arbizura hurbilduko da gaur.
Karakorum
neguan titulupean, hitzaldia eta proiekzioa eskainiko du Argi Bidea
elkartean, 22:00etatik aurrera. Lemoarra, mendizalea, aizkolaria,
txirrindularia, parapentelaria eta kirolari amorratua da, eta bere
espedizio eta desafioak aski ezagunak dira. Kasu honetan, Karakorumgo
espedizioaz ariko da.
Dena den, Arbizura bertaratzen direnek Txikoni edozein
gairi buruzko galderak egiteko aukera izango dute.
alextxikon.com/blog
Mendizale bizkaitarraren bloga. Bere espedizio eta ekitaldi guztien berri izateko.
Iturria: www.guaixe.net (moldatua)
No comments:
Post a Comment