Pages

2012/04/25

Hil honen amaiera ailegatzeko irrikan gaude!

Aspaldi hasi ginen Mikroipuin lehiaketarako ipuinak bidaltzen. Duela hilabete bukatu zen ipuinak aurkezteko epea eta hil honen amaiera iristeko irrikan gaude.
Mankomunitatekoek esan digute orduan jakinen dugula zein izan diren irabazleak.
Eta guztira zenbat mikroipuin aurkeztu ziren. Badakigu asko izan zirela, batzuk gureak eta besteak Sakanako Itsasi euskaltegikoenak.

2012/04/24

Asteazkenean prentsaurreko jendetsua Altsasun

Asteazkenean prentsaurreko jendetsua Altsasun

Apirilaren 25ean, asteazkenean, 18:15ean, prentsaurrekoa eginen dugu Altsasuko Iortia kultur gunean. Bierrik fundazioaren eta Guaixe eta Beleixeren egoera salatu, eta 2.000 esker bazkide kanpainaren berri emanen da.


2012/04/21

Zea Mays gaur Etxarri Aranatzen

Gaur, gaueko 23:00etan, ZEA MAYSen kontzertua, Glaukoma taldearekin batera. Etxarri Aranazko gaztetxean.