Pages

2012/09/10

PAISAIA EDERRETAN PASEOA ETA MERIENDA!

Gaur egun gutxik eskaini dezakete hori dohainik.

Mintzakiden bai da posible.

Eta gainera EUSKARAZ!!!

 
 
 
 
 


 
Eta juxtu-juxtu ekaitzaren aurrekin iritsi gara etxera!!!



2012/09/09

FESTETATIK BUELTAN BUELTATUKO DA ALTSASUKO TALDEA

Irailaren 13an Altsasuko festak hasiko dira.

Festetatik bueltan berrelkartuko dira Altsasuko mintzakideak.

2012/09/08

MUSTUTZE LEHORRA

Abuztuko geldialdiaren ondoren, hemen gara bueltan!!!!

Pasa den astelehenean Etxarriko mintzakide taldeetako bat berriro elkartu ginen.

Fer ideiaz beterik zetorren eta bere proposamena jarraitu genuen.

Errekan barrena egin genuen paseoa!!!! Uda lehor eta bero honen ondorioz Etxarriko Beheko basoko erreka zati gehiena lehor dago.

Bertatik eman genuen paseoa!!!!! Errekatik!
(Espero dugu sarri paseo hori errepikatu ahal ez izatea!)

2012/09/07

PETER PAN-EKIN AFARI-MERIENDA IHABARREN

Pasa den abuztuaren 25ean, larunbatarekin, iluntze aldera Ihabarren elkartu ginen Irurtzungo mintzakideak. Lutxiren etxean afari-merienda gozoa egin eta gero, plazara hurbildu ginen eta antzerkia ikusi genuen.

Azken urte hauetan abuztuaren amaierarako hainbat ihabartarrek antzerki lan bat prestatzen dute eta kalean antzeztu.

Aurten Peter Panen txanda izan zen.

Zein ongi pasatu genuen!!!!