Pixanaka-pixkanaka ari dira Sakanako Mintzakide taldeak osatzen. Zuk talde horietakoren batean sartu nahi baduzu, edo beste bat osatzen parte hartu, esatea baino ez daukazu.
Egun Altsasun bi talde dira:
bat astearteetan, 10:00etan, Akeita kafetegian
eta bestea ostegunetan, 17:00etan frontoiko tabernan. Talde hau oso jendetsua denez, segur aski, iaz bezala, bikoiztu egin beharko da eta beste egun batean ere elkartu.
Etxarri Aranatzen talde bat dago martxan
ostiraletan, 15:30ean plazan
udan martxan izan den beste taldekoak klasean hasi direnez, geldialdi bat izan da, baina klaseez gain mintzakidea mantentzea aztertzen ari dira.
Irurtzunen talde bat dago martxan
ostiraletan, 17:00etan, Pikuxar tabernan
eta egun hauetan beste arratsalde baterako taldea negoziatzen ari da.
Pages
2012/10/06
2012/10/02
Aukeran, aukeran!!
Orain hasi eta ekainaren amaiera arte, euskaraz hitz egin/dibertitu/barre egin/ paseatu/ kuxkuxeatu nahi duenak, badauka aukera
Irurtzunen
Etxarri Aranatzen
Altsasun
Sakanako beste herriren batean ere nahi duenak, esan dezala eta zein aukera dauden baloratuko da eta taldea sortzen saiatu.
Irurtzunen
Etxarri Aranatzen
Altsasun
Sakanako beste herriren batean ere nahi duenak, esan dezala eta zein aukera dauden baloratuko da eta taldea sortzen saiatu.
2012/09/25
IKASTURTE HONETAN GUREKIN PRAKTIKATU NAHI?
Ikasturte
berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea.
Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak
hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute
denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.
Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, gurasolagun programa.
Izena emateko hurbildu Sakanako Itsasi euskaltegira eta PRAKTIKATU GUREKIN!
2012/09/14
ETXARRI ARANAZKO BESTE TALDEA ERE OPORRETATIK BUELTAN!!!!
Gaur 15:30ean plazan elkartu gara eta ttipi-ttapa Danbolintxulon dagoen kanpinera joan gara. Han kafetxoa hartu eta buelta!!!
Hori eguraldi bikaina egiten zuena paseorako!!!!
Udan zehar ikusi dugu elkar, Etxarri ez baita hain handia, baina ilusioa egin du bueltatzeak!!!!!!
Hori eguraldi bikaina egiten zuena paseorako!!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)

