Praktikatu gurekin!!!!!!!!
Mintzakide taldeak: Altsasun, Etxarrin, Olaztin eta Irurtzunen!!! Edo zuek nahi duzuen herrian! Animatu eta Mintzakidea izan Sakanan!
Lotsarik gabe!
Pages
2015/09/21
Ikasturte honetan Sakanako Mintzakideko prentsa agerpenak.
2015/06/02
Igartubeiti Baserri-Museora txangoa.
Pasa den larunbatean, Igartubeiti Baserri-Museora joan ginen. 25 pertsona inguru abiatu ginen Ezkio-Itsaso inguruetan dagoen gure arbasoen etxebizitza ezagutzera. Mintzakideetaz gain beraien familiak ere etorri ziren. Haurrek eta helduek euskaraz barra-barra aritzeko aukera paregabea eduki zuten. Bisita egin ondoren Ordizia aldera jo genuen eta bertako belardi batean bakoitzak ekarritako janaria konpartitu eta bazkaritxoa egin genuen. Bazkaldu ondoren, haurrak iturrian blai-blai eta helduak tertulian eguzkitan!
Hurrengo urtean gehiago!
Subscribe to:
Posts (Atom)


