Pages

2011/03/28

APIRILEKO TESTU BAZKA


Udaberriarekin batera zuhaitzei hostoak bueltatzen zaizkien moduan, gurera ere orriak bueltatzen dira. Literatur lanena. Testu bazka-ren bidez. Oraingo honetan, eta Aste Santua bertan dela baliatuz, Kima euskara taldeak Biblia ezagutzeko gonbite egiten dizu. Zehazki Kantarik ederrena liburukia eta beste batzuk. Hitzordua hilaren 6an, asteazkenean, jarri dugu, 19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan).

2011/03/25

ORRITZ DANTZA TALDEAREN JAIALDIA

Badira urte batzuk Udaberriko Dantza Jaialdia ospatzen ez zela Irurtzunen.

Orritz Dantza Taldeak antolatuta eta Irurtzungo udalaren laguntzarekin, aurten kanpoko 2 talde eta Orritz anfitrioiaren artean Dantza Jaialdi koloretsua eskainiko dute datorren astean, martxoaren 26an Irurtzungo Frontoi estalian arratsaldeko 20:00etan. Sarrera dohainik da eta ASTURIASko Lugonesetik etorritako LA SIDRINA taldeak, BEASAINgo AURTZAKA Dantza taldea eta ORRITZek ordu beteko Dantza saioa beteko dute.
Elkartruke folklorikoa da eta horregatik eta eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan Kalejira bat egingo dute talde guztiek herrian zehar bakoitza bere musika eta trajeekin. Gainera lanak ondo bukatu ondoren elkartutako talde guztiek elkarrekin afalduko dute. Geroago FOLKLORE FESTA egingo da PIKUXAR Euskal Txokoan. DJ ELEPUNTO egonen da gaueko 00:30etik aurrera.

Denak zaudete gonbidatuak ORRITZek ilusio handiz antolatzen eta eskaintzen duen jaialdi honetara!!
A! Eta Asturiarrak ikusteko gogotan geratzen denak aukera izango du igandean ere, LAKUNTZAn dantzatuko baitute berriro 13:15ean plazan.
Kartel polit hau, Ibai ViƱas artista Irurtzundarrak diseinatu du. Eskerrik asko Ibai!!

2011/03/16

Martxoko bigarren testu bazka


Martxoan ere ez du hutsik eginen Testu bazka-ren bigarren saioak. Kima euskara taldeak Irati Jimenezen Zure Bonnie, nire Clyde lana ezagutzeko gonbite egiten dizu. Hitzordua hilaren 23an, asteazkenean, jarri dugu, 19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan).


2011/03/15

Bertsozalea zara??????


KOPLA IDATZI SARIKETA



Parte hartzaileak
: AEK-ko euskaltegietako ikasleak zein praktika egitasmoetako lagunak.
Egin beharreko lana: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi. Doinua: ama begira zazu, ikusi nuenean
Gaia: Euskalakari baten eguna

Saria: Afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin irabazten duen talde osoarentzat.

Azken eguna: Apirilak 1.
Nora bidali: Helbide honetara
Epaile lanak: Bertsozale Elkartea.

Oharra: Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, baina koplak abestera animatu nahi zaituztegu; beraz, grabatu eta bidali. Bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.