Pages

2014/04/28

NANOIPUIN ONENEN AUTOREAK NOR DIREN BADAKIGU, BAINA...

Atzo esan genizuen badauzkagula 2014ko nanoipuin onenen autoreen izenak, baina jendaurrean ez kontatzeko eskatu digute.

Irabazleek irabazi dutela badakite, mintzakideei kontatuko diegu, euskaltegian denek dakite nor diren, zoriondu dituzte, izan ere, konta badezakegu, aurten ez dago mintzakiderik irabazleen artean, baina...

Itxaron behar!

MAIATZAREN 7 ARTEKO GALDERA

Itzuli gara!

Eta galdera xelebrea ekarri dugu! Adi, maiatzaren 7 arte da!


Zenbat kapsula daude botilaren barruan?

a) 150


b) 450


c) 650


d) 951

Pista bat: litroko botila da. :-)

2014/04/19

SAGARDOTEGIAN ATZO

Irurtzungo mintzakide taldeetako bat atzo Aldatzera joan zen.

Han sagardotegi batean bazkaldu zuten eta oso gustura pasatu zuten eguna.