Pages

2010/12/31

Urte berri kanta - Arruazuko bertsioa

Ur goiena, ur barrena
Urteberri egun ona,
graziarekin osasuna
pakearekin ontasuna,
Jaungo(i)coac dizuela egun ona.

Abade jauna beoren
Eskubidiarekin
nahi nuke kantatzen hasi
nere lagunekin.

Egun onak ematera
bere familiari
nere deseioa da ta
lenikan beori.

Alkate jaunaz egondu gera
atzoko arratsaldean
eskubidea gerekin degu
ibilitzeko pakean.

Ur goien goien iturri
ura da txorrotik etorri,
etxe honetan etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.

Etxekoandre oso ona
zure gauza doai ona,
egun honetan jantzikoituzu
zure soinian hamar gona.

Txuri nabar azpiko
gorri ederra gaineko
zure parerik ez da
plaza bat onratutzeko.

Damatxo gazte konpinitua
Hoiek kolore gorriak,
zure mateilak iduritzen zay(t)
klabelinaren orria.

Klabelinaren orriarekin
arrosa maiatzekua,
hementxe gaude zuri begira
damatxo bihotzekua.

Sentitzen zaitut sentitzen
sala berrian altxatzen,
zure oin txiki politen hotsa
hemendixen dut aditzen.

(Hemendixen aditzen ta
eskaileretan jeitxitzen)
urdai azpia buruan eta
lukainka parea eskuen.

Limosna ere hartu degu ta
orai abitu gaitezen
adiosikan ez degu eta
agur ikusi artean.

Hortxen dago sagua
haren onduan katua,
etxe honetan limosnarekin
ez degu beteko zakua.

Hor goien goien iturri
Ura da txorrotik etorri,
etxe honetako zaldun gazteak
hamalau urre zintzarri.

Hamalau urre zintzarrirekin
zazpi damaren eguzki,
hoiek danak hala izanik
gehiago ditu merezi.

No comments:

Post a Comment