Pages

2011/09/12

Gaur ere kontratu euskaltzalea sinatzeko aukera


Gaur ere kontratu euskaltzalea sinatzeko aukera

Dagoeneko ia 100 altsasuarrek sinatu dute


Kontratua sinatu nahi dutenek Foru plazatik pasa daitezke, 19:30etik 21:30era. Kontratua sinatzearekin batera, Nirekin euskaraz dioen txapa eskuratuko dute euro baten truke.



Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) Nirekin euskaraz, euskararen kontratua sortu du. Ekimen horren bidez “festetan gutxienez, euskararen presentzia bermatu nahi dugu”. Horrekin batera euskal hiztunen kontzientzian eragin nahi du EHEk.

Kontratua
Eragile euskaltzaleak lau puntuko kontratua proposatu die altsasuarrei. Lehenik eta behin, kontratu sinatzaileek festetan Nirekin euskaraz dioen txapa agerian eraman beharko dute.

Aldi berean, kontratua sinatu duten beste pertsonekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute sinatzaileek. Halakorik eginen ez balitz, beste kideari pote bat ordaindu beharko zaio. Hala dio kontratuaren hirugarren puntuak.

Azkenik, EHEren Nirekin euskaraz, euskararen kontratua sinatzen dutenek ferietako ostiralean (lastailaren 14an) eginen den afarian parte hartuko du, gainontzeko sinatzaile guztiekin batera.

Iturria: wwww.guaixe.net

No comments:

Post a Comment