Pages

2012/04/01

Sakanan euskarazko hedabiderik gabe?????

2.000 esker
Izen hori dauka astekariak eta Beleixe irratiak aurrera jarraitzeko martxan jarritako kanpainak.
Hedabideak egoera larrian daude eta segitzeko Bierrik Fundazioak 2.000 bazkide lortzea jarri du helburu.
Herri guztietan batzordeak sortu nahi dira apiril-maiatzean kanpaina aurrera eramateko Sakandar askorendako ohitura da egunero FMren 107,3an Beleixe Irratia sintonizatzea.
Asko zarete ostiralero Guaixe astekaria jasotzeko irrikan zaudetenak.
Uneoro irratia edo astekaria www.guaixe.net bidez jarraitzen duzuenak ere ez zarete gutxi.
Bada hori guztia aldatzera doa, eta denen artean zuzentzen ez badugu, desagertu ere desagertu daiteke.
Krisiak lehenik, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza faltak gero, Sakanako euskarazko
hedabideak kudeatzen dituen Bierrik Fundazioa egoera ekonomiko oso estuan utzi du. Zoritxarrez, euskarazko hedabideak estuasunak pasatzera ohituta gaude, baina urtea 60.000 euroko zorrarekin despeditzea Guaixe eta Beleixeren akaboa litzateke. Gure zuloa zulatu aurretik neurriak hartzea erabaki da Bierrik Fundazioan. Barrura begirako neurriak Sakanako euskarazko hedabideen editoreak dagoeneko zenbait neurri hartu ditu. Gastuak txikitzeko, hainbat arlotan murrizketak egin ditu. Latzena, dudarik gabe, langileen artean egindakoa izan da. Kaleratze bat izan da eta bi langileren lanaldiak erdira murriztu dira. Horrek, jakina, hedabideen kalitatean eragina izanen du. Baina hori ez da nahikoa, eta Bierrik Fundazioak bere autofinantziazioa handitzeko neurriak ere hartu ditu. Publizitate arloan eta argitalpen zerbitzuan indar berria eginen du diru-sarrerak handitzeko.
Horrekin batera, bazkide edo babesle gehiago lortzeko kanpaina martxan jarri du: 2000 esker! Helburua da urtean 50 euro ordainduko duten 2000 sakandarren babesa lortzea. Babes horren truke, babesle horiek Beleixe Irratia (FM 107,3) entzun, Guaixe astekaria irakurri, ww.guaixe.net web gunea bisitatu, 70 bat komertzioetan deskontuak eskuratzeko txartela eskuratu eta ekarpenagatik errenta aitorpenean desgrabatzeko aukera izanen du.
Autofinantziazioa igotzearen helburua da diru-laguntza publikoekiko mendekotasuna murriztea
batetik, eta Sakanako euskarazko hedabideak aurrera jarraitzea. Aldi berean, Beleixe Irratian (FM 107,3) eta Guaixe astekarian indarrean jarri diren neurriek ahalik eta gutxien irautea nahi da. Zure laguntzak buelta dauka 2000 esker! Kanpaina aurrera eramateko zure laguntza behar
dugu.
Sakanako herri guztietan batzordeak sortuko dira. Haien egitekoa herritarren artean ibarreko euskarazko komunikazio proiektua babestuko duten pertsonak opatzea izanen da. Batzuk dagoeneko bazarete. Horregatik, txartelak dituen onurak zuen inguruan zabaltzea eskertuko lizueke Bierrikek. Kanpaina apirilean eta maiatzean izanen da martxan. Bierrik Fundazioak herrietako batzordeetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Aldaketak Guaixen eta Beleixen: Zure laguntza gabe, Sakanako euskarazko hedabideak ez
dira zirena izatera bueltatuko. Guaixe astekariak, kanpainak irauten duen bitartean, 8 orri izanen ditu. Hortik aurrera 16 orriko astekaria argitaratuko da. Beleixe Irratiak (FM 107,3), berriz, bere zuzeneko emisioa 2,5 ordutara mugatuko du hemendik aurrera, betiko. 11:00etatik 13:30era bitartean ariko da.
www.2000esker.blogspot.com.es
Bierrik Fundazioak blog hori sortu du 2000 esker kanpainaren berri emateko. Sakanatik eta euskaraz. Horrela aritzen dira Guaixe eta Beleixe Irratia (FM 107,3). Gure hizkuntzan eta Sakanako ikuspegiarekin. Bestela, ibarraz informatzeko beste “betaurreko” batzuk beharko
dituzu.
Talde eragilearen bilera irekia
Apirilaren 3an, asteartean, 18:30ean, Etxarri Aranazko udaletxean.

No comments:

Post a Comment