Hona hemen lehiaketako oinarriak:
Lehena
Lehiaketa
honetan euskalduntzen ari den Sakanako
edozein
pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko
Mintzakide
programako parte-hartzaileek ere.
Bigarrena
3
maila ditu lehiaketak:
•
1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete
parte.
•
2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.
•
3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.
Mintzakide
programako parte-hartzaileek duten
ezagutzaren
pareko mailan parte hartuko dute.
Horretarako
propio azaldu beharko dute.
Hirugarrena
Lanak
banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi
beste
testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak
100
hitz izango ditu, gehienez.
Laugarrena
Lehiaketak
aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu
beharko
dira; bestela, bertan behera geldituko
da.
Bosgarrena
Lanak
euskara hutsean idatziko dira, eta argitaratu
gabeak,
jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan
saririk
jaso gabeak izanen dira.
Seigarrena
Indarkeria,
sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide
urraketak
sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.
Zazpigarrena
Sakanari
buruzko erreferentziaren bat sartzea
ezinbestekoa
da (tokiak, gertakari historikoak…).
Zortzigarrena
Nanoipuin
bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira
lehiaketara.
Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik
aurkeztuko
da izenorde batez sinatua. Gutunazalaren
barruan
beste gutun-azal itxi bat sartuko
da.
Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu:
izen-abizenak,
telefonoa, helbidea, e-posta eta
ikasketa-maila.
Lanak internet bidez ere bidal daitezke
euskara@sakana-mank.com
helbidera. Posta
elektronikoz
bidaliz gero, pdf formatuan egon behar
dute
eta datu guztiak beste dokumentu batean
bidaliko
dira.
Bederatzigarrena
Sakanako
Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia.
Epaimahaiaren
epaia apelaezina izanen da.
Hamargarrena
Lanak
martxoaren 27ra arte aurkez daitezke Itsasi
euskaltegian
edo Sakanako Mankomunitatean.
Hamaikagarrena
Sariak
eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek
ez
badute behar bezalako merezimendurik. Era berean,
sariak
ex-aequo
moduan
banatu ahalko dira
lan
batzuen artean.
Hamabigarrena
Aurkeztutako
lanak Sakanako Mankomunitatearen
esku
geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko
aukera
gordeko du.
Hamahirugarrena
Maila
bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko
dute.
Hamalaugarrena
Lehiaketan
parte hartzeak oinarriak onartzea dakar
berarekin.
No comments:
Post a Comment