gaueko 22:00etan
Etxarri Aranazko kultur etxean
sarrera 6 euro
Antolatzaileak: Etxarri Aranazko Udala eta Nafarroako Topagunea BATBIRALAU
LINGUA NABAJORUM
Ez dok hiru taldearen eskutik
2012 euskarazko antzerki lanik onena MAX sarien arabera
Euskararen Historia zeinean gizonak gizonaren kontra eta euskaldunak euskaldunaren kontra diharduen.
Euskaldunak historian zehar beti ibili dira
liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok
sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa
bat dagokio.
Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako.
Eszeptikoak? Deskonzertatuak? Teoria hau
gaitzesten duzue? Utzi albo batean aurreritziak. Ikusi “Lingua
Nabajorum” eta… izugarrikeria hau asmatu dutenak txikitu nahi izango
dituzue. Horrela euren tesia frogatuta geratuko da: gatazkak beti
iraungo du, zuek aberrazio hau definitzeko hitz berriak sortzeko beharra
nozituko duzue, eta horrela euskarak aurrera jarraituko du bere
bilakaeran.
No comments:
Post a Comment