Etxarrin euskarazko irakurle taldea sortzeko deia
Hilabetea bukatu aurretik izena eman behar da liburutegian, irailean martxan jartzeko.
Etxarri Aranazko Victoriano Huizi udal liburutegiko batzordeak euskarazko irakurle taldea sortzeko deialdia egin du. Halako taldeetan irakurtzea gustuko duten eta gero irakurritakoaren gainean beste pertsona batzuekin hitz egin nahi dutenak biltzen dira. Deialdia, beraz, euskaraz irakurtzeko ohitura eta trebetasuna indartu nahi dutenendako da, “ez da irakurle amorratu edo trebatua izan behar talde honetako kide izateko”.
Azaldu dutenez, bi hilean behin etxean irakurtzeko euskarazko liburu bat aukeratuko da (liburua liburutegiak utzitakoa izanen da) eta gero, adostutako egunean, taldea liburua komentatzera elkartuko da. Aingeru Mikeoren gidaritzapean liburuko gaiak, pertsonaiak, estiloa, egilea, iritziak, eta abar izanen dituzte hizpide. Mikeok ikasturteko irakurketa-plana eginen du, eta berak dinamizatuko ditu bilerak, eta taldekideen partaidetza sustatzen ahaleginduko da.
Iturria: http://www.guaixe.net/
No comments:
Post a Comment