Pages

2014/05/27

UDAN MINTZAKIDEN ARITU NAHI BADUZU

Udan mintzakiden aritu nahi duzu? Bai? 
Bada, aurrera!

Eta zer da mintzakide? Zer da udako mintzakide? Adibidez, astean behin beste euskaldun batzuekin hitzordua egitea eta elkarrekin paseatzera joatea, txangoak egitea, pote bat hartzea, kafea hartzea, igerilekura joatea... 

Sakanan, aurreko bi urteetan bezala, Etxarri Aranatzen AEKn euskara ikasten ari diren ikasleek euren irakaslearekin batera udan mintzakide eginen dute.

Astean behin elkartuko dira ekaina, uztaila eta irailean paseatzera joateko, txangoak egiteko...

Eta zuk, irakurle, zer diozu?


No comments:

Post a Comment