ALEX
SARDUI ETORRIKO DA SAKANARA ESAN
ETA EGIN
BERE ELEBERRIARI BURUZ HITZ EGITERA
Sakanako
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta
Sakanako Maintzakidek antolatuta, abenduaren 15ean, 10:00etan,
literatur solasaldia eskainiko du Alex Sardui kantariak Altsasuko
Iortia kultur gunean. Sarduik bere lehen nobela izanen du hizpide:
Esan
eta egin.
|  |  | 
ALEX
   SARDUI 
Zutabeak
   eta kantuen hitzak idatzi izan baditu ere, Alex Sarduik (Gernika,
   1966) musikaritako du bere burua, horrelaxe baita ezaguna Euskal
   Herrian. Gatibu
   taldeko kantariak aspalditik zuen barruan zuen istorio bat
   kontatzeko gogoa, eta Esan
   eta egin
   lanarekin egin du debuta nobelagintzan, Baga-biga
   diskoetxearen eskutik. 
Alex
   Sarduik azpimarratu du literatura
   konplikatua egiteko joera
   dagoela azken aldian eta berak literatura irakurterraza egin nahi
   izan duela, literatura mota hori faltan botatzen duelako. | 
|  |  | 
   LIBURUAREN
   FITXA 
   Izena:
   Esan
   eta egin 
   Egilea:
   Alex
   Sardui 
   Argitaletxea:
   Baga-biga 
   Adina:
   12
   < 
Laburpena:
   1950eko
   eta 1960ko hamarkadetan kokatutako eleberri bat da. Lau umeren
   istorioa kontatzen du, umetatik nagusi egiten diren arte. Nagusi
   egitean, negozioetan murgiltzen hasten dira, eta zenbait enpresa
   sortzen dituzte; beti laurak batera. Kuadrilla
   hitzak haiendako zer esan nahi duen aurkituko du irakurleak
   liburuan. | 
