Pages

2016/10/27

Alex Sarduiren (Gatibu) "Esan eta egin" eleberriaren irakurketa eta tertulia literarioa.


ALEX SARDUI ETORRIKO DA SAKANARA ESAN ETA EGIN BERE ELEBERRIARI BURUZ HITZ EGITERA

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Maintzakidek antolatuta, abenduaren 15ean, 10:00etan, literatur solasaldia eskainiko du Alex Sardui kantariak Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarduik bere lehen nobela izanen du hizpide: Esan eta egin.


ALEX SARDUI

Zutabeak eta kantuen hitzak idatzi izan baditu ere, Alex Sarduik (Gernika, 1966) musikaritako du bere burua, horrelaxe baita ezaguna Euskal Herrian. Gatibu taldeko kantariak aspalditik zuen barruan zuen istorio bat kontatzeko gogoa, eta Esan eta egin lanarekin egin du debuta nobelagintzan, Baga-biga diskoetxearen eskutik.

Alex Sarduik azpimarratu du literatura konplikatua egiteko joera dagoela azken aldian eta berak literatura irakurterraza egin nahi izan duela, literatura mota hori faltan botatzen duelako.



LIBURUAREN FITXA
Izena: Esan eta egin
Egilea: Alex Sardui
Argitaletxea: Baga-biga
Adina: 12 <
Laburpena: 1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatutako eleberri bat da. Lau umeren istorioa kontatzen du, umetatik nagusi egiten diren arte. Nagusi egitean, negozioetan murgiltzen hasten dira, eta zenbait enpresa sortzen dituzte; beti laurak batera. Kuadrilla hitzak haiendako zer esan nahi duen aurkituko du irakurleak liburuan.


No comments:

Post a Comment