Sarduiren liburua hizketagai
Guaixe Sakanako Astekaria
2016-12-13 18:42
Kultura
Altsasu
Sakana
Alex Sardui bere aurreneko eleberria
Esan eta egin (2013,
Baga Biga) besapean duela etorri da Altsasura. Iortia kultur gunean
AEK-ko ikasleak eta Mintzakide programako kideak zituen zain. Haiek
liburua irakurri ondoren sortu zaizkien zalantzen inguruan galdetu,
iritziak trukatu eta pasarteen inguruko jakin-mina asetzeko aukera izan
dute. Sarduirekin literatura hizketaldia Sakanako Mankomunitateko
Euskara Zerbitzuak eta AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako
Mintzakidek antolatu dute.
No comments:
Post a Comment