Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren saioa.
Asteburu betea dator Bertsolari Txapelketa Nagusian. Hendaiako larunbateko kanporaketaren ostean, igandean hurrengoa jokatuko da, Altsasun. Saioa herriko Burunda pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita. Sarrera guztiak salduta daude, hortaz ez da lehiatila irekiko.
Euskal Herriko Bertso Txapelketako Altsasuko kanporaketarako sarrera duten 800 pasa lagunendako gonbite berezia egin du BIERRIK FUNDAZIOAK: ON EGIN BERTSOLARITZAREKIN. Altsasuko 3 jatetxetan -Arkangoa, Biltoki eta Kaixo– bertso txapelketako sarrera erakutsitz gero, deskontua bazkarian. Aprobetxatu, bapo bazkaldu merkeago eta gozatu bertso saio bikainaz: On egin!
Iturriak: Bertsozale elkartea eta Bierrik fundazioa
No comments:
Post a Comment