Pages

2013/10/27

IRAKURLE TALDEA ETXARRI ARANATZEN

Irailean hasi zen eta bi hilabetetik behin elkartuko da Irakurle Taldea.

Helburua euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin solasalditxoa izatea, gozatzea eta ongi pasatzea da.
Hitzordua ostegunetan da, liburutegian, 19:00etatik 20:20era. Aingeru Mikeok eginen ditu dinamizazio lanak.

Heldu den hitzordua hil honen 31n da. Jokin Muñozen Antzaren bidea izanen dute hizpide.

Hurrengoa abenduaren 12an izanen da, Jon Arretxeren 19 kamera komentatzeko.

Doako zerbitzua da. 

Egun 13 lagunek parte hartzen dute, baina gehiagorendako zabalik dago.

No comments:

Post a Comment