Pages

2013/10/28

OSTEGUNERAKO PROPOSAMENA

Eneko Etxebarrietaren Myanmar irribarreen sorlekua

Urriak 31, osteguna

20:00etan

Irurtzungo Iratxo elkartean

 Lehen Birmania izandako Myanmar herria herri aparta da. Politikan  aspaldidanik isolatuta, herri honen tradizioek zein budismoak bere hartan eta jator diraute, aldaketarik gabe. Santutegi zaharrek eta bertako 107 hizkuntzek harridura eta mirespena eragiten diete bertan dabiltzan ibiltari apurrei.
Ikus-entzunezko bideo eta argazkien bitartez, ikuslea bidaiari izango da Myanmarreko bazter magiko eta interesgarrienetan zehar: orain 800 urte Bagan-eko zelaietan altxatutako pagoda ugariak, Mandalay-ren ondotxoan antzina izan ziren inperio birmaniarren hiriburuak, Ayeyarwady erreka mantsoa eta bertan dabiltzan txalupak, arrozadiak, Inle lakuko arrantzaleak, gastronomia birmaniarra… eta gauza guztien gainetik, alai eta bihotza zabalik bizi den bertako jendea, “Myanmar, irribarren sorlekua” dela pentsarazten duena.


Antolatzaileak: Iratxo Elkartea eta Aizpea, Euskara Taldea

Iturria: http://blogak.com/irurtzuneuskaraz

 

 

No comments:

Post a Comment