2009/11/25

Mintzakideendako Berria % 50 merkeago


Mintzakidea bazara AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.
Horretarako zure Egitasmoko dinamizatzailearekin harremanetan jarri behar zara. Akera paregabea benetan!

2009/11/24


EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, AEK-rekin eta Topagunearekin batera, mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko inkesta jarri du abian, hauek zabaldu eta hobetzeko informazio baliagarria eskuratu nahian. Ikerketa egitea AZTIKER ikerguneari egokitu zaio.
Mintzakide guztiei inkesta egingo zaie,ezinbestekoa iruditzen baitzaigu partaideen iritziak eta balorazioa ezagutzea. Galdesorta betetzen duten taldeek afari edo asteburuko egonaldi baten zozketan parte hartuko dute. Beraz, animo eta . Zorte on!

2009/11/19

Testu bazka


Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Denen artean hura irakurri eta testuari zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.Ez da prestaketa berezirik eskatzen. Hilean behingo topaketa da eta saio guztiak independenteak dira. Horregatik beldurrak bazterrean utzi eta azaroaren 26an, ostegunarekin, 19:00etan Gure Etxea eraikinean itxarongo zaitugu.
Bizi euskaraz.

2009/11/10

Bertsoberriz Altsasun


Kima Euskara Taldeak martxan jarri du Bertsoberriz Altsasun zikloa eta azaroaren 14an, larunbatarekin,Iortia kultur gunean, 20:00etan, Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea, Oihane Perea Asier Otamendi, Angel Mari Peñagarikano eta Jon Martin bertsolariak ariko dira.
Animatu eta euskara aditu!!

2009/10/23

eskuko behatzak ere ez dira igualak

eskukobehatzak

2009/10/19

Eskuko behatzak ere ez dira igualak!!



Zabalik da Sakanako mintzakide programan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten dugu. Mintzakide Egitasmoan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria, adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean, eskuko behatzak ere ez direlako igualak!!


Egitasmoen inguruko informazioa: http://praktikatu.blogspot.com/

2009/06/08

mintza eguna 2009 Gasteizen

Hamaiketakoa lagun artean!!


Ondoren Gasteizko Alde Zaharreko hainbat bitxikeria ezagutu genituen





Bazkari mundiala ezta?






Gure Uxue argazkilari!!


Hona hemen aurtengo sarituak eta sari banatzaileak!!

Eta bukatzeko erromeria zoragarria, denok izerdi patsetan!!

Aupa SAKANA!!

Datorren urtean berriz, zalantzarik gabe!!