2013/10/31

JOXEMARI ITURRALDE ETORRIKO DA GU BISITATZERA

Hortaz, bisitarako hona hemen proposamenak.

Joxemari Iturralderen  
Poloniako lautada izoztuak 
 eta 
Rasputin eta San Petesburgoko gauak.
 
2013/10/30

AZAROAREN 6 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Oliver eta Benji telesailean korrika orduak pasatuta ere, inoiz ez ziren atera (porteriara) iristen.

Egin diren kalkuluen arabera, zer neurri zeukan futbol zelaiak?

a) 4 km

b)  9 km

c) 18 km

d) 20 km
 
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAEren autorea???

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAEren autorea????

Bernat Etxeparek idatzi zuen LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE!!!

Gehien-gehienok aztatu duzue!!!!

Lauaxeta 3 boto

Axular 11 boto

Bernat Etxepare 64 boto

Lizardi 6 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, komuna garbitzeko kamiseta jasoko duena hasiera mailako Itziar da!!! (mmm.... berriro hasiera maila?)
:-)

2013/10/28

OSTEGUNERAKO PROPOSAMENA

Eneko Etxebarrietaren Myanmar irribarreen sorlekua

Urriak 31, osteguna

20:00etan

Irurtzungo Iratxo elkartean

 Lehen Birmania izandako Myanmar herria herri aparta da. Politikan  aspaldidanik isolatuta, herri honen tradizioek zein budismoak bere hartan eta jator diraute, aldaketarik gabe. Santutegi zaharrek eta bertako 107 hizkuntzek harridura eta mirespena eragiten diete bertan dabiltzan ibiltari apurrei.
Ikus-entzunezko bideo eta argazkien bitartez, ikuslea bidaiari izango da Myanmarreko bazter magiko eta interesgarrienetan zehar: orain 800 urte Bagan-eko zelaietan altxatutako pagoda ugariak, Mandalay-ren ondotxoan antzina izan ziren inperio birmaniarren hiriburuak, Ayeyarwady erreka mantsoa eta bertan dabiltzan txalupak, arrozadiak, Inle lakuko arrantzaleak, gastronomia birmaniarra… eta gauza guztien gainetik, alai eta bihotza zabalik bizi den bertako jendea, “Myanmar, irribarren sorlekua” dela pentsarazten duena.

Antolatzaileak: Iratxo Elkartea eta Aizpea, Euskara Taldea

Iturria: http://blogak.com/irurtzuneuskaraz

2013/10/27

IRAKURLE TALDEA ETXARRI ARANATZEN

Irailean hasi zen eta bi hilabetetik behin elkartuko da Irakurle Taldea.

Helburua euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin solasalditxoa izatea, gozatzea eta ongi pasatzea da.
Hitzordua ostegunetan da, liburutegian, 19:00etatik 20:20era. Aingeru Mikeok eginen ditu dinamizazio lanak.

Heldu den hitzordua hil honen 31n da. Jokin Muñozen Antzaren bidea izanen dute hizpide.

Hurrengoa abenduaren 12an izanen da, Jon Arretxeren 19 kamera komentatzeko.

Doako zerbitzua da. 

Egun 13 lagunek parte hartzen dute, baina gehiagorendako zabalik dago.

2013/10/25

TAUPADAK KONTZERTUA BIHAR

Bihar sarrerak Etxarri Aranazko pilotalekuaren sarreran 18.30etatik aurrera. 

Beste lekuetan dagoeneko salgai: KAXETA (http://www.kaxeta.net/) eta AMETSA (https://www.facebook.com/pages/Ametsa-Liburudenda-Livraria-Ametsa/1375930199305687) liburu dendetan.

Anima zaitezte erostera. 

Mustutze handi baten bezperan gaude. Fran Idaretak sortu, moldatu eta ekoizturiko Taupadak ikuskizunaren mustutze bezperan. Irurtzungo akordeoilariak bere ideia gauzatzeko Haize Berriak bandarekin eta Irurtzungo, Etxarri Aranazko eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzekin elkarlanean ariko da, “euskararen jatorri mitologikoetan sakontzen duen ikuskizun musikala” eskaintzeko. Nazioartean ospea duten Gorka Hermosa (bandoneoia) , Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Joaquin Taboada (pianoa) izanen dituzte lagun artista sakandarrek.

Idaretak azaldu duenez, “entseguetan irrika eta zirrara giroa nabari da emanaldiak hurbildu ahala. Gogoa dago ederki egiteko eta gauzak aurrera eramateko”. Entsegu eta entseguetatik kanpoko gaiek utzitako tarte batean Fran Idareta Beleixe Irratian (FM 107,3) izan zen. Azken hiru asteetan entseguetan disfrutatzen hasi direla aipatu du irurtzundarrak. “Entseguak oso politak dira. 140 luze pertsona entseatzen. Polita. Bikaina”. - See more at: http://www.guaixe.net/Kultura.asp?IdNoticia=17657&IdKulturMota=63&IdHerria=16#sthash.u2Wd7DwW.dpuf
Informazio gehiago:
http://www.guaixe.net/Kultura.asp?IdKulturMota=63&IdNoticia=17703

Eszenatokian 140 musikari eta abeslari izanen dira Fran Idareta laguntzen

Eszenatokian 140 musikari eta abeslari izanen dira Fran Idareta laguntzen - See more at: http://www.guaixe.net/Kultura.asp?IdNoticia=17657&IdKulturMota=63&IdHerria=16#sthash.u2Wd7DwW.dpuf

2013/10/23

URRIAREN 30 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE liburua

euskaraz inprimatutako lehenengoa izan zen, 1545 urtean Bordelen.

Nork idatzi zuen?

a) LAUAXETAK

b) AXULARREK

c)BERNAT ETXEPAREK

d) LIZARDIK

KATUEN BIBOTEEN GALDERAREN ERANTZUNA

Katuei bibotea mozten badiegu, 
oreka galtzen dute!!!!!!

 41 lagunek aztatu dute!!!!!

Usaimenaren aukera 18 lagunek

Oreka galtzearena 41 lagunek

Norabidea galtzearena 34 lagunek

Hiltzearena 2 lagunek? Lagun batek?

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Hasiera mailako Isak irabazi du ikaragarrizko kamiseta!!!!!

2013/10/21

2013-2014ko taldeak

Aupa!!!!!!
 
Olaztin astearteetan 15:30ean kiroldegiko tabernan

Altsasun astearteetan 10:00etan Akeitan

Altsasun ostegunetan 17:00etan Koxkan

Etxarri Aranatzen ostiraletan 15:00etan estalopean eta geroago Xapatero tabernan

Irurtzunen astearteetan 17:30ean Iratxon

Irurtzunen ostiraletan 17:10ean Pikuxarren

eta beste norbaitek izena emanez gero, martxan jarriko ditugun taldeak

Altsasun asteazkenetan 20:00etan

Lakuntzan astearteetan 18:15ean

2013/10/18

FAMILIA GUZTIARENDAKO ANTZERKIA ETXARRI ARANATZEN

Taim eta Bremengo musikariak

Urriaren 19an, larunbata, 17:30ean

Etxarri Aranatzeko kultur etxean

Yarleku taldearen eskutik.

 Haur ikuskizun hau Grimm anaien Bremen-go musikariak istorioan oinarritua dago. Koreografiez, akrobaziez eta estetika koloretsu eta harrigarri batez egina dago moldaketa, non erakusten den nola, zaborretik ere, edertasuna atera ahal dela.

Ikuskizuneko eszenografia eta jantziak
birziklaturiko materialez eginak daude.

2013/10/16

URRIAREN 23 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

URRIAREN 23 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zer gertatuko litzaioke katu bati,
biboteak moztuko bagenizkio?

a) Usaimena galduko luke.
b) Oreka galduko luke.
c) Norabidea galduko luke.
d) Hilko litzateke.
                              
ONDDOEN GALDERAREN ERANTZUNA

ONDDOEN GALDERAREN ERANTZUNA

Hemingwayren aukera zen gezurra. Ainhoak asmatu zuen eta kito.

A) Handiena 27 boto
B) Hemingwayrena 33 boto
C) Baimena eskatu 6 boto
D) Kolore aldaketarena 11 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, ikaragarrizko saria jasoko duena goizeko A1 aurreratua taldeko Marta da!!!!!!
Saria etxeko lanak egiteko sekulako kamiseta da!!!!!!

2013/10/12

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO SAIOA ALTSASUN

Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren saioa.

Asteburu betea dator Bertsolari Txapelketa Nagusian. Hendaiako larunbateko kanporaketaren ostean, igandean hurrengoa jokatuko da, Altsasun. Saioa herriko Burunda pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita. Sarrera guztiak salduta daude, hortaz ez da lehiatila irekiko.

Euskal Herriko Bertso Txapelketako Altsasuko kanporaketarako sarrera duten 800 pasa lagunendako gonbite berezia egin du BIERRIK FUNDAZIOAK: ON EGIN BERTSOLARITZAREKIN. Altsasuko 3 jatetxetan -Arkangoa, Biltoki eta Kaixo– bertso txapelketako sarrera erakutsitz gero, deskontua bazkarian. Aprobetxatu, bapo bazkaldu merkeago eta gozatu bertso saio bikainaz: On egin!
Iturriak: Bertsozale elkartea eta Bierrik fundazioa

2013/10/11

BADIRA, BAGARA DOKUMENTALA GAUR

Euskarak Erriberan bizi duen egoera erakusten duen dokumentala gaur, hilak 11, 19:00etan, proiektatuko da Etxarri Aranazko Kultur Etxean

Tuterako Argia ikastolak, Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz eta euskarak Erriberan bizi duen egoera ezagutarazteko asmoz, Badira, Bagara izeneko dokumentala sortu du. Dokumentala irailaren 6an mustu zen Donostian eta ordutik Euskal Herriko 11 txokotara eraman da.
elburua Nafarroako eremu ez euskaldunean euskara nola bizi den ezagutzea da. Euskara zabaltzeko lanbidean Tuterako Argia ikastolak lan handia egiten du eta hori erakusten du dokumentalak. 

Iturria: guaixe.net (moldatua)
         
2013/10/09

URRIAREN 16 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

ZEIN DA GEZURRA?

ONDDO BELTZA

A) Onddo beltza guk jaten dugun zizarik handiena da.

B) Hemingwayk 1923ko Sanferminetan jan zituen lehen aldiz onddoak.

C) Auritzeko basoetan onddoak hartu nahi badituzu, lehenago udaletxean baimena eskatu behar duzu.

D)    Onddo gazteak enborra zuria izaten du eta txapela  marroia. Zahartzean zurtoina berdexka izaten da eta txapela brontze kolorekoa.

URRIAREN 9 ARTEKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA

Bada, dogonera da!!!!!!!

Diario de noticias de Navarra egunkarian agertutako berri baten arabera.

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/04/04/sociedad/euskadi/un-lingista-asegura-que-el-euskera-procede-del-dogon-hablado-en-mali-

a) finlandiera 13 boto
b) georgiera 19 boto
c) dogonera 34 boto
d) bereberea 32 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, saritzat Aitorren musu bat "en diferido" jasoko duena Irurtzungo Ricardo da!!!!

2013/10/05

EUSKARAZ BIZI EGUNA ARAKIL ETA IRURTZUNEN

Urriaren 13an, igandea, Irurtzungo eta Arakilgo euskaltzaleok zita eder bat daukagu: Euskaraz Bizi Eguna.

Ospatzeko HERRI-IBILALDIA antolatu dute bi udalek eta herrietako hainbat taldek.

Irurtzungo foruen plazatik hasita helduendako mendi ibilbide lasai bat antolatu da eta txikiendako "Altxorraren bila" animazioarekin apaindutako ibilbide polit bat. Ion Barbarinen eskutik azken hori.

Halaber  "pintxo-pintxo" ateratzeko kamisetak
daude salgai Pikuxarren, oso prezio onean.

Animatu egun horretan parte hartzen, noizbait horrelakorik behar ez dadin!!

2013/10/04

GAUR LINGUA NABAJORUM IRURTZUNEN

Lingua nabajorum
Urriaren 4an, ostirala, 21:30ean
Irurtzungo kultur etxean

Tartean Teatroren eskutik

2013/10/02

URRIAREN 9 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Itzuli da!!!!!

URRIAREN 9 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein hizkuntzari buruz ari gara?

soro – soro(euskaraz)          
beri – bero(euskaraz)

sani de – senide(euskaraz)
kose – gose(euskaraz)

kwiye – kuia(euskaraz)
togi – toki (euskaraz)

a) finlandiera

b) georgiera

c)   dogonera (Mali)

d) bereberea